2017/11/07

TXARLAZO (933 m) ETA PICO DEL FRAILE (Orduña). 12/noviembre


Egutegiari jarraituz Txarlazo hurrengo mendia da. Delika ibiltzen hasiko gara Orduña medatea igotzeko. Hortik Sierra Salvada-ko ertz malkartsuagatik jarraituko dugu.



Txarlazorako bidean "Pico del Fraile"-ren azpian pasatuko gara, Angel Sopeñak eskalatu zuen Euskal Herriko lehenengo gailurra. Txarlazotik Orduñara jaitsiko gara eta bertan bidea amaituko dugu.

Aterako gara: 6:45ean, betiko lekuan

Tracks:

2017 URTE-AMAIERAKO LOTERIA


Urte guztietan bezala, Ba daukagu lotería betiko zenbakiarekin. Klubean edo beheko zerrendan agertzen diren denda kolaboratzailetan lor dezakezu.
  • Jamper´s ilepaindegia( Zaballako anbulatorioa)
  • La Cepa ardandegia (Bagatza)
  • Itsasontzia Taberna (Bagatza)
  • Kira Taberna (Rontegi-Herriko Plaza)
  • Eguzki Taberna (Hizkuntza eskolako ondoko eskailerak)
  • Miño Taberna (Arteagabeitia)

2017/10/10

SOMIEDO (URRIAREN 12-15) HANDITZEA.


Somiedoko Parke Naturalerako irteerari buruzko informazioa handitzen dugu.


Teito edo Palloza. Egile: Javier Habladorcito. Jatorrizko argazkia eta Lizentzia

Lehen eguna, osteguna, Torrestion autobusak utziko gaitu eta bertatik Somiedoko hego-mendebaldeko iskinatik ibilbidetxo bat egingo dugu. Torrestiotik Saliencia-ra joango gara. Ibilbidearen perfilak 10km-ko distantzia eta +500 -700 metroko desnibela izango du.

Hurrengo egunetarako, ostirala eta larunbata, bi ibilbiddak egingo ditugu. Hauetako batek mendebaldeko (2066 m) eta ekialdeko (2109 m) Los Albos-era (2109 m) eramango gaitu. Alto de la Farraponatik aterako gara eta Albo altuenera, ekialdekora, helduko gara, La Cueva, Calabazosa eta Cerveriz urtegien ikuspegiak gozatuz.



Gailurretatik Lago del Valle-ra jaitsiko gara eta , hemendik, jatorri glaziarreko Valle del lago ibiliko dugu.


Lago del Valle. Egile: Javier Habladorcito. Jatorrizko argazkia eta Lizentzia

Beste ibilbideak Cornón-era (2188 m), Somiedoko mendirik altuenera, eramango gaitu. Mendia igoko dugu Sta Maria del puertotik. Hortik, eguraldia ona bada, parke osoko ikuspegi izugarria gozatu ahal izango dugu. Jaitsiera haranatik egingo dugu eta zuzenduko gara beste harán batera, Villar de Vildas, jatorri glaziarrekoa ere.


Cornón-eko tontorra. Egile: Agumal. Jatorrizko argazkia eta Lizentzia.

LOGÍSTIkA:
  • Ostatua Castillo del Alba hotelean Pola de Somiedon matendu erdiarekin (afaria eta gozaria).
  • Osteguneko, ostiraleko eta larunbateko bazkaria: Mendian. Ez ahaztu eramatea hiru egunetarako bazkaria.
  • Igandeko bazkariaSucón-ean, Llanes-en, jada jatetxea batzuek ezagutzen dugu.
  • Ostegunean irteerako ordua: 5:45

TRACKS:

2017/10/08

SOMIEDO (ASTURIAS) URRIAREN 12/15


Urriaren zubian, 12tik 15era, Somiedoko Parke Naturala eta Bioferaren Erreserbara joanga gara.
Cornón (2188 m) eta Picos Albos (2109 m) igo nahi ditugu.


Egile: Agumal. jatorrizko argazkia eta lizentzia.

Castillo del Alba hotelean ostatuko gara. Beti bezala mantendu erdia hartuko dugu. Orduan, hiru eguneko mendi bazkaria eraman behar dugu. Igandean, Barakaldora itzultzen, El Sucón jatetxera, Llanes-en,bazkalttzera joango gara.

Egun batzuk barru ibilbideak argitaratuko ditugu. Gure arauei jarraituz, jada izen-emate epea irekita dago.
Bazatoz ez ahaztu, egun batzuetako irteera denez, ostegunean 5:45era aterako gara.

2017/09/10

Julio Diego eta GATB Tele 7an


Irailaren 7an gure kidea, Julio Diego, mendizale amorratua eta mendiko dibulgatzailea,7 telebistak elkarriskatu zuen, "Objetivo Bizkaia" programan. Juliok kontatu zigun Barakaldoren menditazunaren hasierako periodoa, Barakaldoko mendi taldea sortu zenetik guda garaira arte. Hurrengo hilabetean jarraituko du. Ez galdu, merezi du.

DULLAKO KANALAK (1143M)



Oporretan itzuli berria gara eta ba daukagu hurrengo irteera. Dulla (1143 m) igoko dugu, Burgosen. Ez da igoera zaila baina ikuspegiak ikaragarriak izango dira. Gutxi gora behera 11km-ko distantzia ibiliko gara eta 615 metroko desnibela igoko dugu.


Egile: Luis A. López. Jatorrizko argazkia eta lizentzia.

Valdeporres arana eta Sotoscuevas arana bereizten dituen mendilerroan Dulla kokatuta dago. Kareazko mendilerroan urak egindako kanalak "Dullako kanalak" deitzen dira.



Eguna osatuko dugu La Mea ur-jauzia eta Puentedey herria bisitatuz.


Egile: Javier Díaz Barrera. Jatorrizko argazkia ta lizentzia.

Nahiz eta ibilbidea motza izan, uda oraindik denez gero,egunerako bazkaria eramango dugu.. Ez gara jatetxera joango.

Tracks:

2017/06/19

ESPIGUETE (2451 M). 8/9 Julio


Uztailean Palenciara joango gara. Bere tontorragatik nabarmentzen duen Espiguete enblematikoa igoko dugu.


Egile: Alejandro Polanco. Jatorrizko argazkia eta lizentzia

Larunbatean, 5:45tan, aterako gara. Autobusak ibilbidearen hasieran utziko gaitu eta leku berean jasoko gaitu. Ekialdeko gandorratik igoko gara. Bertan trepada txiki bat egin behar izango dugu. Iparraldeko aurpegitik jaitsiko gara Manzodre ur-jauziaraino. Jaitsiera honetan harrieta bat aurkituko dugu. Ur-jauziatik autobusaraino joango gara Mazobre errekak osatzen duen ibarratik. Ez ahaztu egun honetako hamaiketakoa eta bazkaria.



Curavacas Ostatuan erreserba egin dugu,Triollon, gure ibilbidetatik km gutxitetara . Erreserbatu dugu ostatua, beti bezala, afaria eta gosaria. Maindire-saku eramatearekin nahikoa izango da. Igandean bazkalduko dugu jatetxe batean.

Igandean alde honetan goizeko ibilbidetxo bat egingo dugu. Orain ez dago erabakita. Orduan itxaron behar duzu eta gure blog-ean arreta jarri behar duzu track jaisteko.

Eguraldi txarra egingo balu hegoaldeko aldetik igoko ginateke. Hurrengo irudietan iparraldeko igoera eta altenatiba ikus daitezke.



TRACKS:

2017/04/11

2017 Ezohiko Batzar Nagusia

Eskutitz honen bidez, Barakaldo Mendi Taldearen Ezohiko Batzar Nagusira deitzen zaitugu. 2017ko maiatzaren 4an, osteguna, egingo da, gure egoitzan 19:30etan lehen deialdian eta 20:00etan bigarren eta azken deialdian. Bilerara zu etortzea espero dugu.

Ezohiko batzar orokarren gai-zerrenda:
  1. 2016 Ekitaldiari dagokien emaitzen kontuko eta balantzeen onarpena.
  2. Zuzendaritza Batzorde Berria.
  3. Kuota eta federazioa- lizentzien ordainketaren sistema aldaketa.
  4. Ekintzen sustapena: Kurtsoak, mendi-bideen mantenimendua eta hobekuntza, mendi ibilbidea.
  5. Ezohiko gastuen aurreikuspena.
  6. Hainbat:
    • Laguntzaileak
    • Beste interes puntu batzuk
  7. Galderak eta eskaerak

2017/03/19

CASTRO VALNERA (1718 M) MARTXOAREN 26AN



Datorren Martxoaren 26an egingo dugun Castro Valnerarako ibilbidea dagoeneko prestatu dugu. Kontuan hartu behar duzu, agian, kranpoiak eta piolet eraman behar ditugu. Ez badauzkazu alokatu ahal dituzu klubean.
Beste xehetasun logistiko bat: Gau horretan ordua aurreratzen da, hau da lo egingo dugu ordu bat gutxiago.


Ibilbidearen perfila hau da: luzera 12 km eta gutxi gorabehera, 900 metroko desnibela, baina elurragatik egin beharreko ahalegina handiagoa izango da.


Egile: Sendoa Portuondo. Jatorrizko agazkia eta lizentzia

Autobusez Bernacho-ko bailarara helduko gara. Las Machorras-etik Lunada-ko eski-estaziora doan errepidearen erdian Bernachorako desbideratzea dago hain zuzen ere.



El Bernacho-ko bailara ibili eta gero igoko dugu Cubada Grande-ren eta Castro Valnera-ren arteko lepora. Hemendik igoko dugu Castro Valneraren tontorrera. Gero jaisteko, Trueba ibaiarantz zuzenduko gara Cubada Grande-ren eta La Capiaren artean, Estacas de Trueba mendatearen errepidearen ondora ailegatu arte.

Hurrengo irudian ibilbidearen lehenengo zatia ikusten da: El Bernacho, Castro Valneraren igoera eta jaitsiera:


Eta honetan jaitsieraren mapa:


Irteraren ordua: 6:45. Arreta! Gau honetan ordua aurreratzen da, hau dela eta lo egiteko ordu bat galtzen dugu.

Bazkaria: Bazkaltzeko jatetxea erresebatu dugu. Mendian zerbait jateko eraman behar dugu.

GARRANTZITSUA: Erne gon irteeraren astean, osteguna arte. Eguraldiaren arabera, kanpoiak eta piolet beharazkoak diren esango dugu.

Tracks:

2017/03/16

GAMBOA (OTSAILAREN 19AN)


Nahiz eta otsaila izan egun bikaina izan genuen. Aralarrek liluratu gintuen inguru desberdinetatik pasatzerakoan: pagadaiak, mendixken artean irekitako espazioak.....

Alfredok egindako Bideo honetan ikusi ahal duzu. Bideoren barruan Alexen argazki batzuk ba daude.



Alexen argazki gehiago ikus ditzakezu argazki honetan kliikatuz:


edo Lukirenak honetan klikatuz:


HEMEN dago egindako TRACK

ASTE ALPINAREN LABURPENA 2017 (URTARRILAK 23-27)


Jonatan Garcia Alpin Astea ireki zuen. Broak Peak igotzeko bere saioa kontatu zigun eta bideo interesgarri bat ekarri zigun. Jada tontorra lortuko du. Mendietan etorkizun handia dauka. Hemen bere abentura kontatzeko egon zedila garrantzitsuena da.

Argazkian klikatu ikusteko gehiago ( Denborako Iñigo Escalanteren argazkia)


Asteartean gurekin egon zen Javi Urrutia, Mendikat ospetsuaren administratzailea. Lan eskerga eta altruista Jabik egindakoa. Mendizale askok mapetan dena zegoela pentsatzen genuen baina ez: Jabik Mendebaldeko Pirinioan 500 "Bi milak" baino gehiago katalogatu du eta, gainera, bere web-en bidez, Mendikat-en bidez, informazioa ematen digu. Ez zuen esan nahi izan bere sekretua zein da, lo egiteko denborarik ez daukala begien bistako delako.

Aurkeztu zigun ere Android-rako GPS aplikazio berri bat, oso erraza erabiltzeko dena. Ez ezazu mendian arazoak izatera itxaron aplikazioa jaisteko eta bere erabilera ohitzeko: https://play.google.com/store/apps/details?id=net.mendikat.navigator

Argazkian klikatu ikusteko gehiago ( Denborako Jorge Villaverderen argazkiak )



Asteaskenean Kepa Lizárragak, mendizale eta mediku, eman zigun hitzaldia oso interesgarria izan zen. Erakutzi zigun zer egin behar dugun mendira baldintza onenetan joateko eta mendira joaten jarraitzeko urte askotan zehar.

Liburu hau gomendatu zigun: "ANDAR. Consideraciones técnicas para uso terapéutico, y curiosidades". Bizkaiko Foru Aldundiaren web-tik jaitsi daiteke, konkretuki hemen:


Argazkian klikatu ikusteko gehiago



Ostegunean  Isak eta Roberk Peruko Andeetan 6000 batera igo gintuen, Alpamayo. Huayhhuash mendilerrora, trekking bat egitera, eraman gintuen ere. Beti bezala modu dibertigarri batean, haiek imitatzea gonbidatzen duena.

Argazkian klikatu ikusteko gehiago.


Aklimatazio honekin guztiarekin heldu ginen  Aste Alpinaren asken hitzaldira. Alberto Zerain, 2016an, Dahaulagiri eta Manaslu igo zituen eta hórrela 9 "sortzimila" lortu ditu. Beharbada Alberto uneko eskalatzaile onenetariko eta sasoi hobean daudenetariko bat izango da.

Argazkian klikatu ikusteko gehiago


¡2018ko Alpin Astera arte!




2017/02/11

GANBOA (1413 M). OTSAILAREN 19AN.


Otsailaren 19an, Eguraldiak uzten badigu, Gipuzkoako Aralar Mendilerroaren gailurrera igoko gara, Ganboa (1413 m). Aralarko guardetxean (1035m) ibiltzen hasiko gara. Handik iparmendebalderantz zuzenduko gara, Andra Mari baselizatik pasatuko gara y askenean hegoaldeko aurpegitik tontorrera igoko gara.



Jaisterakoan Lizarrusti mendilepora zuzenduko gara Lareo urtegitik pasatuz.



Ibilbidea ez da erraza: 18,3 km, +792 m, -1.239 m. Esan dugun bazala, ibilbidea 1035 metrotara hasiko dugu, baina 600 metrotara amaituko dugu, horexegatik desnivelen arteko diferentzia. Lehengo zatia, tontorrera arte, pixkanaka, pixkanaka igoko gara, bigarren zatian, ordez, jaitsiko dugu -1239 metroko desnibela. Jaitsierako parte batek 2 km eta inklinazioaren 20% ditu.


Egile: Asier Sarasua Aranberri. Jatorrizko argazkia eta lizentzia (kontraste handiagotzea).
Ganboatik Aralar.


Egile: Asier Sarasua Aranberri. Jatorrizko argazkia eta lizentzia (kontraste handiagotzea
eta murrizketa). Ganboa.

Irteerako ordua: 6:45.

Bazkaria: Bazkaltzeko jatetxea gordeko dugu. GOGORATU eraman behar dugula hamarretakoa ibilbidean jateko.


GARRANTZITSUA: EGON ZAITEZTE ERNE. Irteerako astearen egunetan, osteguna barne, eguraldiaren arabera, esango dugu piolet eta  krampoiak beharrezkoak diren ala ez.


Tracks:

2017/01/23

Alpin Astean ITXITA

23tik 27ra arteko astean kluba itxita egongo da Alpin Astea ospatzeagatik.

2017/01/21

ALPIN ASTEA / SEMANA ALPINA 2017



Urte berria eta beste Aste Alpina motxilan. Beti bezala, gehien gustatzen dugunari buruzko, mendiari buruzko, bost hitzaldiak. Bai noski, gonbidatuta zade.


¿Noiz?: Urtarrilaren 23tik 27ra (astelhenetik ostiralera, Done Bikendiren jaiekin bat etorriz.
¿Non?:
Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean 19:30etan; sarrera doakoa da.




Kartelean ikusten den bezala urte honetako hitzaldiak hurrengoak izango dira:,

  • 23 Astelehena: Jonatan Garcíak,  Karakorum-ko bere abentura eta Broad Peak igotzeko bere saiakera kontatuko dizkigu.

  • 24, asteartea: Javi Urrutiak, Mendiko web ospetsuaren egileak, Mendikat, gailur katalogo handia, Mendebaldeko pirinioren bi milei buruz hitz egingo digu..

  • 25 asteazkena: Kepa Lizarraga, lehen mendizalea eta gero medikua (kiroletako medikua DFB-an eta mendi-euskal federazioaren mediku gorputzeko kidea), mendia eta osasunaz mintzatuko da

  • 26 ostegunaIsak&Rober-k, Barakaldako Mendi Taldeko gure lagunek, Peruko Andeetara eramango gaituzte. Alpamayora igoko gaituzte eta Huayhuash mendilerroaren zeharreko ibilaldia haiekin egingo dugu.

  • 27 ostirala: Alberto Zerainek, gaur egun zortzimilazale nabarmenduenetariko bat, Dhaulagirira (8.167 m) eta Manaslura (8.157 m), Himalayan, gidatuko gaitu.

2017/01/11

PR-BI-101 (Barakaldo). URTARRILAREN 15EAN


Alonsotegiko auzotarrekin partekatzen dugun ibilbide batekin urtea hasiko dugu. Bideak Sasiburu korlaren hegoaldeko aurpegia dabil, bai tontorretatik bai isurialdeko beheko partetik, Alonsotegiko udalean.


Ibilbide honek Peñas Blancas-ko zona karstikoa ikusten utziko digu, baita hiru baselizak bisitatzen ere: Sta. Agueda, Sta. Kiteria eta San Antolín.


Sasiburuko kordaletik Peñas Blancas eta Ganeroitzen ikuspegiak.

Oraingo honetan ez gara goiz jaikituko. Irteeraren hordua izango da 8etan. Gorostizaraino KBusean joango gara eta bertan ibiltzen hasiko gara. Ez ahaztu zure barik autobusean ordaintzeko.

Ibilbidea amaitu eta gero, aurrez apuntatu garen pertsonek Gurutzetako jatetxe batean bazkalduko dugu.

Ibilbidea, gutxi gorabehera, track honetan agertzen da: