2013/12/31

2014KO EGUTEGIA

Hemen 2014ko egutegia daukazue. Aurten  85. urteurrena ospatuko dugu. Tontorrak igotzen ditugun bezala, ea guztiontzat ekonomia eta lana igotzen diren ere.


Gogoratu! Esteka iraunkorra honen bidez egutegiaren formatu desberdinak auki ditzakezu. Gainera, zure egutegi pertsonal digitalari GATBrena erantsi ahal diozu, irteera bakar bat ere ez galtzeko.


2013/12/27

ORKATZATEGIAN ATERATAKO ARGAZKIAK

Orkatzategian egindako argazkiak argitaratzen ditugu. Nahiz eta eguraldia ez lagundu ibilbidea merezi zuen.

2013/12/09

MAZO PANDO, BIGARREN ZATIA

Maza Pandora igotzeko badaukagu info gehiago. Gure asmoa da Pandotik, Karrantzan, igotzea eta Ordunte urtegira jaistea. Ordunte urtegia Burgosko Mena bailaran kokatuta egon arren Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoak ustiatzen du.



Bi aukera dira, baina ibilbiderik txikiena egiteko asmoa daukagu (horia), Maza Pando igotzea eta zuzenean urtegiaren burura jaistea (10,2km, +769 m, -751 m). Beste aukerak (beltza) mila metrotako beste bi mendi igotzen ditu (Ilso de Estacas eta Balgerri) baina, argiki, luzeagoa da (17,5km, +1124 m, -1101 m) eta abenduan gaude...

Badakizu: Egon behar dugu 6:45etan betiko elkargunean.


GPSrako track HEMEN, tg_iraren track batetik, Isaureren beste batetik baita neure track-etatik ere egindakoa.

ATXERITON ATERATAKO ARGAZKIAK (Neskak) 9-10/nov/2013

Hemen neskek egindako argazkiak ikus ditzakezue. Zoriontsu ikusten zaie. Pentsatuta zeukaten bezala Atxerito igo eta La Foz de Arbaiun bisitatu zuten







2013/12/06

PEÑA CASTIL ETA PEÑA MAIN

GATB, Picos eta eguraldi ona: Hori da arriskurik gabe jokatzea.

Hemen argazkiak dauzkazue. Mendizale bakoitzak eramaten dituen argazki-filmak mugatu beharko ditugu... Oraingo honetan gehiegi izan dira eta.

[ Argazkiak ikusteko eta aurrera/atzera egiteko geziak eragiteko, behean, ezkerrean dagoen taldearen armarria bultza ezazu. Klick egiten baduzu argazkiaren erdian Picassa albuma irekiko duzu. Behean eta eskuinean dagoen Picassa logotiporen gainean klick eginez gero Picassa albuma irekiko duzu ere.]