Gogoratu! Esteka iraunkorra honen bidez egutegiaren formatu desberdinak auki ditzakezu. Gainera, zure egutegi pertsonal digitalari GATBrena erantsi ahal diozu, irteera bakar bat ere ez galtzeko.
GATB EUSKARAZ... 1929tik... Goazen mendirik mendi euskotar gazteak, goazen aldatzaz gora mendigoizaleak. Haize osasuntsuaz bizitza indartzera aberri guztiari agur egitera.
2013/12/31
2014KO EGUTEGIA
Gogoratu! Esteka iraunkorra honen bidez egutegiaren formatu desberdinak auki ditzakezu. Gainera, zure egutegi pertsonal digitalari GATBrena erantsi ahal diozu, irteera bakar bat ere ez galtzeko.
2013/12/27
ORKATZATEGIAN ATERATAKO ARGAZKIAK
Orkatzategian egindako argazkiak argitaratzen ditugu. Nahiz eta eguraldia ez lagundu ibilbidea merezi zuen.
2013/12/09
MAZO PANDO, BIGARREN ZATIA
Maza Pandora igotzeko badaukagu info gehiago. Gure asmoa da Pandotik, Karrantzan, igotzea eta Ordunte urtegira jaistea. Ordunte urtegia Burgosko Mena bailaran kokatuta egon arren Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoak ustiatzen du.
Bi aukera dira, baina ibilbiderik txikiena egiteko asmoa daukagu (horia), Maza Pando igotzea eta zuzenean urtegiaren burura jaistea (10,2km, +769 m, -751 m). Beste aukerak (beltza) mila metrotako beste bi mendi igotzen ditu (Ilso de Estacas eta Balgerri) baina, argiki, luzeagoa da (17,5km, +1124 m, -1101 m) eta abenduan gaude...
Badakizu: Egon behar dugu 6:45etan betiko elkargunean.
GPSrako track HEMEN, tg_iraren track batetik, Isaureren beste batetik baita neure track-etatik ere egindakoa.
ATXERITON ATERATAKO ARGAZKIAK (Neskak) 9-10/nov/2013
Hemen neskek egindako argazkiak ikus ditzakezue. Zoriontsu ikusten zaie. Pentsatuta zeukaten bezala Atxerito igo eta La Foz de Arbaiun bisitatu zuten
2013/12/06
PEÑA CASTIL ETA PEÑA MAIN
GATB, Picos eta eguraldi ona: Hori da arriskurik gabe jokatzea.
Hemen argazkiak dauzkazue. Mendizale bakoitzak eramaten dituen argazki-filmak mugatu beharko ditugu... Oraingo honetan gehiegi izan dira eta.
[ Argazkiak ikusteko eta aurrera/atzera egiteko geziak eragiteko, behean, ezkerrean dagoen taldearen armarria bultza ezazu. Klick egiten baduzu argazkiaren erdian Picassa albuma irekiko duzu. Behean eta eskuinean dagoen Picassa logotiporen gainean klick eginez gero Picassa albuma irekiko duzu ere.]
2013/04/22
Atxerito (Zuriza)
Lehenengo eta behin, apirilaren 27an, autobusa irtengo da betiko lekutik, 5:45tan.
Plangintza hau izango da: larunbat horretan Linzatik Atxerito mendiraino (2.378 metrokoa)igotzea asmoa dugu eta itzultzea leku berdinera. Igandean ibilbide bat antolatu dugu Linzatik Asolaze kanpinera, Iturruburua (1.596) iragan. Bi bidatz (bide bat eta beste bat) hauekin kontutan hartuta, hurrengo track prestatu dugu.
Hurrengo irudiek ere laguntzen digute hobeto ulertzeko antolatutako ibilbideak.
Atxerito: Bidaldia: 13,1 km. Gorabeheratsu metatu:+1120 m,-1120 m
Iturruburua: Bidaldia: 13,2 km.Gorabeheratsu metatu:+514 m,-878 m
Larunbatean, bakoitzak eramango du bere janaria.Gauez, lo egingo dugu Zuriza kanpinean. Hor bai afaria, bai gosaria ere, barne dugu. Azkenik iganderako janaria Asolaze kanpinean izango da, gordetako lekua badago baina ez ordainduta.
2013/04/21
Barakaldo Digital egunkariak elkarrizketa izan du Julio Diego
Iraetarekin eta Barakaldo Turista Mendi Taldeko zuzendaritzako
batzarrekin, hain zuzen, Bruno Merino, Gorka Cacho eta Iñaki
Martinezekin (Txiki).
Artikuluan esaten da nola eta noiz hasi zen Klubeko historia
orain arte eta gaur egungo jarduerak.
Hona hemen non ikus dezakezuen:
2013/03/03
SAN MILLAN mendia
(La Demanda haitz-lerroan, Burgos)
Hurrengo igandean, Martxoaren 17an, igoko gara Burgoseko mendi altuenera, 2.132 metrokoak,
San Millan mendia, La Demanda haitz-lerroan.
Horko jendeak deitzen dio Torruco edo Ponton ere.
Zirku glaziar mendi-oinean, iparraldeko aldean, Urbion ibaiaren iturburua ikus dezakegu.
Benetan izugarria da!
Hemen dituzue track batzuk track1 eta Track2
XI AlpinAstea
Hurrengo astelehenean, Otsailaren 25ean, hasiko da
beste urteetan bezala, Alpino Astea.
Honekin betetzen dugu hamaikagarrena,
eta ez da azkena izango!
Betiko legez, Clara Campoamor Kultur Etxean
(Done Bikendi) izango da lekua
aproposa elkartzeko 19:30 etan.
Hona hemen horma-irudia jakiteko
nortzuk etorriko diren hitzaldiak ematera
eta zein egunetan.
Anima zaitezte, zatozte eta gozatu!
Han ikusiko dugu!
2013/01/30
Debatik-Zumaiarainoko zeharbidea "flish"-etatik
Otsailaren 17an, igandean, irteera berri bat Gipuzkoa aldean egingo dugu.
Debatik Zumaiaraino joango gara, itsasbazterreko ibilbidetik, itsaslabarretik hain zuzen, "Flish"ak ikusten.
Hementxe duzue track ibilbidearekin eta nahi baduzue orri bat txango argazkiak ikusteko.
Espero dugu zeuen gustokoa izatea!
Subscribe to:
Posts (Atom)