2017/06/19

ESPIGUETE (2451 M). 8/9 Julio


Uztailean Palenciara joango gara. Bere tontorragatik nabarmentzen duen Espiguete enblematikoa igoko dugu.


Egile: Alejandro Polanco. Jatorrizko argazkia eta lizentzia

Larunbatean, 5:45tan, aterako gara. Autobusak ibilbidearen hasieran utziko gaitu eta leku berean jasoko gaitu. Ekialdeko gandorratik igoko gara. Bertan trepada txiki bat egin behar izango dugu. Iparraldeko aurpegitik jaitsiko gara Manzodre ur-jauziaraino. Jaitsiera honetan harrieta bat aurkituko dugu. Ur-jauziatik autobusaraino joango gara Mazobre errekak osatzen duen ibarratik. Ez ahaztu egun honetako hamaiketakoa eta bazkaria.



Curavacas Ostatuan erreserba egin dugu,Triollon, gure ibilbidetatik km gutxitetara . Erreserbatu dugu ostatua, beti bezala, afaria eta gosaria. Maindire-saku eramatearekin nahikoa izango da. Igandean bazkalduko dugu jatetxe batean.

Igandean alde honetan goizeko ibilbidetxo bat egingo dugu. Orain ez dago erabakita. Orduan itxaron behar duzu eta gure blog-ean arreta jarri behar duzu track jaisteko.

Eguraldi txarra egingo balu hegoaldeko aldetik igoko ginateke. Hurrengo irudietan iparraldeko igoera eta altenatiba ikus daitezke.



TRACKS:

No comments:

Post a Comment