2017/10/10

SOMIEDO (URRIAREN 12-15) HANDITZEA.


Somiedoko Parke Naturalerako irteerari buruzko informazioa handitzen dugu.


Teito edo Palloza. Egile: Javier Habladorcito. Jatorrizko argazkia eta Lizentzia

Lehen eguna, osteguna, Torrestion autobusak utziko gaitu eta bertatik Somiedoko hego-mendebaldeko iskinatik ibilbidetxo bat egingo dugu. Torrestiotik Saliencia-ra joango gara. Ibilbidearen perfilak 10km-ko distantzia eta +500 -700 metroko desnibela izango du.

Hurrengo egunetarako, ostirala eta larunbata, bi ibilbiddak egingo ditugu. Hauetako batek mendebaldeko (2066 m) eta ekialdeko (2109 m) Los Albos-era (2109 m) eramango gaitu. Alto de la Farraponatik aterako gara eta Albo altuenera, ekialdekora, helduko gara, La Cueva, Calabazosa eta Cerveriz urtegien ikuspegiak gozatuz.



Gailurretatik Lago del Valle-ra jaitsiko gara eta , hemendik, jatorri glaziarreko Valle del lago ibiliko dugu.


Lago del Valle. Egile: Javier Habladorcito. Jatorrizko argazkia eta Lizentzia

Beste ibilbideak Cornón-era (2188 m), Somiedoko mendirik altuenera, eramango gaitu. Mendia igoko dugu Sta Maria del puertotik. Hortik, eguraldia ona bada, parke osoko ikuspegi izugarria gozatu ahal izango dugu. Jaitsiera haranatik egingo dugu eta zuzenduko gara beste harán batera, Villar de Vildas, jatorri glaziarrekoa ere.


Cornón-eko tontorra. Egile: Agumal. Jatorrizko argazkia eta Lizentzia.

LOGÍSTIkA:
  • Ostatua Castillo del Alba hotelean Pola de Somiedon matendu erdiarekin (afaria eta gozaria).
  • Osteguneko, ostiraleko eta larunbateko bazkaria: Mendian. Ez ahaztu eramatea hiru egunetarako bazkaria.
  • Igandeko bazkariaSucón-ean, Llanes-en, jada jatetxea batzuek ezagutzen dugu.
  • Ostegunean irteerako ordua: 5:45

TRACKS:

No comments:

Post a comment