2017/10/10

SOMIEDO (URRIAREN 12-15) HANDITZEA.


Somiedoko Parke Naturalerako irteerari buruzko informazioa handitzen dugu.


Teito edo Palloza. Egile: Javier Habladorcito. Jatorrizko argazkia eta Lizentzia

Lehen eguna, osteguna, Torrestion autobusak utziko gaitu eta bertatik Somiedoko hego-mendebaldeko iskinatik ibilbidetxo bat egingo dugu. Torrestiotik Saliencia-ra joango gara. Ibilbidearen perfilak 10km-ko distantzia eta +500 -700 metroko desnibela izango du.

Hurrengo egunetarako, ostirala eta larunbata, bi ibilbiddak egingo ditugu. Hauetako batek mendebaldeko (2066 m) eta ekialdeko (2109 m) Los Albos-era (2109 m) eramango gaitu. Alto de la Farraponatik aterako gara eta Albo altuenera, ekialdekora, helduko gara, La Cueva, Calabazosa eta Cerveriz urtegien ikuspegiak gozatuz.



Gailurretatik Lago del Valle-ra jaitsiko gara eta , hemendik, jatorri glaziarreko Valle del lago ibiliko dugu.


Lago del Valle. Egile: Javier Habladorcito. Jatorrizko argazkia eta Lizentzia

Beste ibilbideak Cornón-era (2188 m), Somiedoko mendirik altuenera, eramango gaitu. Mendia igoko dugu Sta Maria del puertotik. Hortik, eguraldia ona bada, parke osoko ikuspegi izugarria gozatu ahal izango dugu. Jaitsiera haranatik egingo dugu eta zuzenduko gara beste harán batera, Villar de Vildas, jatorri glaziarrekoa ere.


Cornón-eko tontorra. Egile: Agumal. Jatorrizko argazkia eta Lizentzia.

LOGÍSTIkA:
  • Ostatua Castillo del Alba hotelean Pola de Somiedon matendu erdiarekin (afaria eta gozaria).
  • Osteguneko, ostiraleko eta larunbateko bazkaria: Mendian. Ez ahaztu eramatea hiru egunetarako bazkaria.
  • Igandeko bazkariaSucón-ean, Llanes-en, jada jatetxea batzuek ezagutzen dugu.
  • Ostegunean irteerako ordua: 5:45

TRACKS:

2017/10/08

SOMIEDO (ASTURIAS) URRIAREN 12/15


Urriaren zubian, 12tik 15era, Somiedoko Parke Naturala eta Bioferaren Erreserbara joanga gara.
Cornón (2188 m) eta Picos Albos (2109 m) igo nahi ditugu.


Egile: Agumal. jatorrizko argazkia eta lizentzia.

Castillo del Alba hotelean ostatuko gara. Beti bezala mantendu erdia hartuko dugu. Orduan, hiru eguneko mendi bazkaria eraman behar dugu. Igandean, Barakaldora itzultzen, El Sucón jatetxera, Llanes-en,bazkalttzera joango gara.

Egun batzuk barru ibilbideak argitaratuko ditugu. Gure arauei jarraituz, jada izen-emate epea irekita dago.
Bazatoz ez ahaztu, egun batzuetako irteera denez, ostegunean 5:45era aterako gara.

2017/09/10

Julio Diego eta GATB Tele 7an


Irailaren 7an gure kidea, Julio Diego, mendizale amorratua eta mendiko dibulgatzailea,7 telebistak elkarriskatu zuen, "Objetivo Bizkaia" programan. Juliok kontatu zigun Barakaldoren menditazunaren hasierako periodoa, Barakaldoko mendi taldea sortu zenetik guda garaira arte. Hurrengo hilabetean jarraituko du. Ez galdu, merezi du.

DULLAKO KANALAK (1143M)



Oporretan itzuli berria gara eta ba daukagu hurrengo irteera. Dulla (1143 m) igoko dugu, Burgosen. Ez da igoera zaila baina ikuspegiak ikaragarriak izango dira. Gutxi gora behera 11km-ko distantzia ibiliko gara eta 615 metroko desnibela igoko dugu.


Egile: Luis A. López. Jatorrizko argazkia eta lizentzia.

Valdeporres arana eta Sotoscuevas arana bereizten dituen mendilerroan Dulla kokatuta dago. Kareazko mendilerroan urak egindako kanalak "Dullako kanalak" deitzen dira.



Eguna osatuko dugu La Mea ur-jauzia eta Puentedey herria bisitatuz.


Egile: Javier Díaz Barrera. Jatorrizko argazkia ta lizentzia.

Nahiz eta ibilbidea motza izan, uda oraindik denez gero,egunerako bazkaria eramango dugu.. Ez gara jatetxera joango.

Tracks:

2017/06/19

ESPIGUETE (2451 M). 8/9 Julio


Uztailean Palenciara joango gara. Bere tontorragatik nabarmentzen duen Espiguete enblematikoa igoko dugu.


Egile: Alejandro Polanco. Jatorrizko argazkia eta lizentzia

Larunbatean, 5:45tan, aterako gara. Autobusak ibilbidearen hasieran utziko gaitu eta leku berean jasoko gaitu. Ekialdeko gandorratik igoko gara. Bertan trepada txiki bat egin behar izango dugu. Iparraldeko aurpegitik jaitsiko gara Manzodre ur-jauziaraino. Jaitsiera honetan harrieta bat aurkituko dugu. Ur-jauziatik autobusaraino joango gara Mazobre errekak osatzen duen ibarratik. Ez ahaztu egun honetako hamaiketakoa eta bazkaria.



Curavacas Ostatuan erreserba egin dugu,Triollon, gure ibilbidetatik km gutxitetara . Erreserbatu dugu ostatua, beti bezala, afaria eta gosaria. Maindire-saku eramatearekin nahikoa izango da. Igandean bazkalduko dugu jatetxe batean.

Igandean alde honetan goizeko ibilbidetxo bat egingo dugu. Orain ez dago erabakita. Orduan itxaron behar duzu eta gure blog-ean arreta jarri behar duzu track jaisteko.

Eguraldi txarra egingo balu hegoaldeko aldetik igoko ginateke. Hurrengo irudietan iparraldeko igoera eta altenatiba ikus daitezke.



TRACKS:

2017/04/11

2017 Ezohiko Batzar Nagusia

Eskutitz honen bidez, Barakaldo Mendi Taldearen Ezohiko Batzar Nagusira deitzen zaitugu. 2017ko maiatzaren 4an, osteguna, egingo da, gure egoitzan 19:30etan lehen deialdian eta 20:00etan bigarren eta azken deialdian. Bilerara zu etortzea espero dugu.

Ezohiko batzar orokarren gai-zerrenda:
  1. 2016 Ekitaldiari dagokien emaitzen kontuko eta balantzeen onarpena.
  2. Zuzendaritza Batzorde Berria.
  3. Kuota eta federazioa- lizentzien ordainketaren sistema aldaketa.
  4. Ekintzen sustapena: Kurtsoak, mendi-bideen mantenimendua eta hobekuntza, mendi ibilbidea.
  5. Ezohiko gastuen aurreikuspena.
  6. Hainbat:
    • Laguntzaileak
    • Beste interes puntu batzuk
  7. Galderak eta eskaerak

2017/03/19

CASTRO VALNERA (1718 M) MARTXOAREN 26AN



Datorren Martxoaren 26an egingo dugun Castro Valnerarako ibilbidea dagoeneko prestatu dugu. Kontuan hartu behar duzu, agian, kranpoiak eta piolet eraman behar ditugu. Ez badauzkazu alokatu ahal dituzu klubean.
Beste xehetasun logistiko bat: Gau horretan ordua aurreratzen da, hau da lo egingo dugu ordu bat gutxiago.


Ibilbidearen perfila hau da: luzera 12 km eta gutxi gorabehera, 900 metroko desnibela, baina elurragatik egin beharreko ahalegina handiagoa izango da.


Egile: Sendoa Portuondo. Jatorrizko agazkia eta lizentzia

Autobusez Bernacho-ko bailarara helduko gara. Las Machorras-etik Lunada-ko eski-estaziora doan errepidearen erdian Bernachorako desbideratzea dago hain zuzen ere.



El Bernacho-ko bailara ibili eta gero igoko dugu Cubada Grande-ren eta Castro Valnera-ren arteko lepora. Hemendik igoko dugu Castro Valneraren tontorrera. Gero jaisteko, Trueba ibaiarantz zuzenduko gara Cubada Grande-ren eta La Capiaren artean, Estacas de Trueba mendatearen errepidearen ondora ailegatu arte.

Hurrengo irudian ibilbidearen lehenengo zatia ikusten da: El Bernacho, Castro Valneraren igoera eta jaitsiera:


Eta honetan jaitsieraren mapa:


Irteraren ordua: 6:45. Arreta! Gau honetan ordua aurreratzen da, hau dela eta lo egiteko ordu bat galtzen dugu.

Bazkaria: Bazkaltzeko jatetxea erresebatu dugu. Mendian zerbait jateko eraman behar dugu.

GARRANTZITSUA: Erne gon irteeraren astean, osteguna arte. Eguraldiaren arabera, kanpoiak eta piolet beharazkoak diren esango dugu.

Tracks: