2013/03/03

SAN MILLAN mendia

(La Demanda haitz-lerroan, Burgos)




Hurrengo igandean, Martxoaren 17an, igoko gara Burgoseko mendi altuenera, 2.132 metrokoak,
San Millan mendia, La Demanda haitz-lerroan.
Horko jendeak deitzen dio Torruco edo Ponton ere.
Zirku glaziar mendi-oinean, iparraldeko aldean, Urbion ibaiaren iturburua ikus dezakegu.
Benetan izugarria da!
Hemen dituzue track batzuk track1 eta Track2

XI AlpinAstea




Hurrengo astelehenean, Otsailaren 25ean, hasiko da
beste urteetan bezala, Alpino Astea. 
Honekin betetzen dugu hamaikagarrena, 
eta ez da azkena izango!
Betiko legez, Clara Campoamor Kultur Etxean
(Done Bikendi) izango da lekua 
aproposa elkartzeko 19:30 etan.
Hona hemen horma-irudia jakiteko 
nortzuk etorriko diren hitzaldiak ematera 
eta zein egunetan.
Anima zaitezte, zatozte eta gozatu!
Han ikusiko dugu!