2015/04/28

Hiru Erregeen Mahaia (2.446 m), Maiatxaren 1-3



Asteburu luze honetan igoko dugu "Hiru Erregeen Mahaia", itxarondako gailurra, euskal mendizaleentzat oso enblematiko denagatik: Hiru Erregeen Mahaia.

Argazki honetan ikus dezakezu gailurra. Goian eta ezkerrera dauden bi tontorrak Anie (atzean) eta Hiru Erregeen Mahia (aurrean) dira.


Egile: Javitobike. Jatorrizko argazkia eta lizentzia.

Ostiralean, beroketa egingo dugu Chinebral de Gamueta (2.329 m) igoz, eta igandean asteburua amaituko dugu Gamuetako basotik itzuliaz. Beraz, beti bezala, asteburua aprobetxatuko dugu topera.

Izotza izatea uste dugu, orduan derrigorrean eraman behar ditugu piolet eta kranpoiak. Ez ahaztu.


Egilea: Sarita y Mane. Jatorrizko argazkia eta lizentzia.

Kanpaleku nagusia Linzako aterpean egongo da. Bertatik asteburuko hiru irteerak ateratzen dira. Autobusak hor bertan utziko gaitu ostiralean, eta hartuko gaitu igandean. Beraz ez dugu materiala bizkarrean eraman behar aterperaino.

Aterpean gaua igarotzea (ostiralean eta larunbatean), afariak (ostiralean eta larunbatean) eta gosariak (larunbatean eta igandean) dagoeneko kontratatu ditugu. Hortaz eraman behar dugu soilik ostiralarako eta larunbaterako mendiko janaria. Igandean, itzultzerakoan, Liedenan bazkalduko dugu (prezioan ez dago sartuta.

Aterpeak burusiak badauzka, orduan eraman ahal dugu lo zaku edo izara-zaku, nahi duguna.

Dakigunez goiz jaikitea izugarri gustatzen zaizuela, aterako gara 5:45etan. Heldu bezain pronto, joango gara Chinebral de Gamueta-ra.

HEMEN GPSrako tracks dauzkazu edo Google Earth-en edo beste aplikazioan ikusteko.


  • Ostirala: Chinebral de Gamueta. 11 km; ±1030 m
  • Larunbata: Hiru Erregeen Mahai. 16,5 km; ±1.270 m
  • Igandea: Gamuetako basoa. 8,5 km; ±560 m

2015/04/27

Natxori homenaldia, Jose Ignacio Mielgo Ariznabarreta


Otsailaren 9an berri tristea jaso genuen, gure laguna Natxo zendu zen.



Datorren igandean, apirilak 26, homenaldi txikia baina beroa egingo diogu. Apuko igoko dugu Arana bidezidorratik. Joan nahi baduzu, itxarongo dizugu 9:30etan Errekatxoko enparantzan (kbus "orduetan doi" ateratzen da Barakaldotik).

Nun hago, zer larretan
Barakaldoko mendizalea,
Mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.

2015/04/12

BERIAN (1493 M). ANDIA MENDILERROA. APIRILAK 19.


Igandean, apirilak 19, sinklinal batera joango gara. Joan bagina orain dela miloi urte batzuk jaistea egokituko zitzaigun, baina orain sinklinal zintzilikatua da, beraz igotzea egokituko zaigu. Ez, ez da aurrekohistorian marihuana landare bat erre zelako, baizik eta ondoko antiklinalak higatu zirelako eta sinklinala gora geratu zelako.


Egilea: Xalikot. Jatorrizko argazkia eta kizentzia.

Aurreikusitako ibilbidea Goñitik -Beriaingo hegoekialdetik- Uharte-Arakilera arte -iparraldeko aurpegian- doa, pasatuz, noski, Beriaintik baita batzuek Euskal herriko erdia dela esaten dutenatik ere. Guk badakigu erdia Barakaldon dagoela baina ez zaigu batere gustatzen ezdabaidatzea...


Egilea: Daniel Zudaire Araiz. Jatorrizko argazkia eta lizentzia.

Ibilbideak badauzka 16,6 km eta +700 metroko eta -1140 metroko desnibelak. 900 metroko kotan igotzen hasiko gara. Igoera oso leuna da, 11 kilometroetan igotzen da, baina 490 metroko kotarainoko jaitsiera oso pikoa da, baina polita ere. Pagoetako eta haritzetako basoa zeharkatuko dugu. -Zuhaitzetako batzuk ehun urteko gorakoak dira-. HEMEN track daukazu ordenagailuan ikusteko edo GPSra jaisteko.



Udaberrian egon arren, irteera honetan bazkalduko dugu jatetxean, hortaz hamaiketakoarekin motxilan nahiko izango da.

Eta ordua,betikoa: 6:45etan

OTSAILAREN 26AN UDALEKO BILKURAN TRATATU ZEN ESKARIARI ERANTZUNA.



Hasi baino lehen, post-en amaiera iristen ez bazara, berriarekin zerikusirik duten esteka batzuk uzten ditugu hemen:


Barakaldoko Mendi Taldeak, Bizkaiko Mendi Federakundearen laguntzaz eta bere baliabidez, gure bidezidorren eta baserri-ondarearen katalogazio eta mantendu egitasmoa garatu du barakaldotar guztientzat baita gure herriaren bisitarientzat ere.

Alderdi hau nabarmendu nahi dugu: Proposamen hauek, boulder bat eraikitzeko eta kudeatzeko ekimena gertatu zen bezala (oraindik garatu gabe), 2014ko udal diru-laguntzaren kontu, talde honen kideentzat ez dira, baizik eta gure herriari balio erantsia ematekoak dira. Gainera, oso era errentagarrian egin dugu, gure lana altruista delako.
​Egindako lana alferrik izan ez zedin udaleko bilkuran ezdabaidatzeko, mozio eran, aurkeztu genuen. PNV_EAJk, PPk, BILDUk eta EB-Bk mozioa babestu zuten, baina gobernu taldeak (PSOEk) eskaria bihurtu zuen, horrela bilkurak ez zeukan gure proposemanez erabakitzeko ahalmenik. Nahiz eta horrela izan, proposamena aurkeztea erabaki genuen.​
​​
Hau gure lan politikoa da. Gure iritziekin, botoekin eta egitasmoekin politikan parte hartzen duten herritarrak gara, besterik ez. Agian politika egiteko modurik zintzoena.

Jakina, gure proposamen batzuek beste administrazioak nahazten dituzte, horregatik erakunde arteko akordioak behar direla uste dugu. Guk gure udaletzera zuzendu gara​​ proposamenen garapenarekin ardura gehiago daukalako eta eskatzen ditugun ekintzak lideratzeko eta koordinatzeko ahalmena daukala uste dugulako.

Eskaria garatu zen modua ikusita, Barakaldoko Mendi Taldeko batzordeak gure taldeaz esan ziren gezurrez, eta bertan gezurtatu ezin zigutenez, gure iritzia eman nahi dugu.​ Lehen, eskaria adierazi zen egoera jar dezagun testuinguruan: Udaletxeko bilkuran egon ginen taldeko kideak, gurekin zer ikusirik gabeko gertaerengatik, bota gintuzten. Juan Santamaria, besterik ez, gera zitekeen baina eskaerak iraun zuen denboran zehar soilik.

Halako egoeretan egoteko ohitura zinegotziek badaukate, baina herritar batentzat oso egoera deserosoa da. Nahiz eta zaila izan gure ordezkariak gure propoposamenak defendatu zituen bikain.

Egoera honetan ulertzeko saila dena da:
  • Egindako lana ezagutzen duen pertsonak, herrirako lan altruista, 7 minutu edutzea soilik. Ez ohitutako pertsona batenganako inongo malgutasunik gabe, ezta begirunerik ere.
  • Hala ere, bilkurak betiko politikarako ordu erdi edukitzea.
  • Hogeita hamabost minutuetatik geheinak gure ordezkariari errieta emateko erabiltzea.
  • Eta azkenean, baina larriena: Pertsona honek, era irangarrian tratatu ondoren, erantzuteko denbora ez izatea.

Zazpi minutu egitasmoa ezagutzen duenarentzat eta hogeita hamabost minutu ezdabaida iraingarrietarako eta antzuetarako....

Gure jarrera post honetan jasotzen da eta, zorionez, bilkura grabatuta dago, horrela bakoitzak bere iritzia egin ahal izango du. Gure lana mapetan eta mendietan dago, beraz gai hau bukatutzat hartzen dugu. 

​Azkenean, guk badakigun zerbait nabarmendu nahi dugu: Gailurretara heltzen garenean elkar besarkatzen dugu gure kidetzeaz galdetu gabe; ezdaibada politika antzuak ez dira gureak.

Barakaldo herriak gu aintzakotzat har ditzake gure lanak eta ezagutzak uzten diguten guztirako.​