2014/02/11

ERGA (TRINIDAD) 2014/3/9

Valderredibletik etorri berriak gara eta dagoeneko hurrengoa prestatzen ari gara. Martxoaren 8an Erga (1.094 m) igoko dugu. Irurtzungo iparekialdean 600 metroko goragunea.


Egilearen baimenaz, Gonzalo Caballero. Jatorrizko argazkia eta lizentzia. Eskubide guztiak erresalbatuak.

Larraun ibaiaren zintzurrean hasi nahi dugu, Bi Ahizpen pasabidetik gertu. Bi kareazko harri eskergei "Bi Aizpak" deitzen zaie. Artolara eramaten duen mendi-sokatetik igoko gara pagoak, aritzak eta arteak inguratuak. Azkenean Ergaren gailurrean kokatuta dagoen baselizara helduko gara eta eguraldiak uzten badigu, besteak beste, Iruñaldea ikus ahal izango dugu. Hortxetik, Irurtzunera jaitsiko gara, bazkaltzera.

2014/02/09

EBRO IBAIAREN ZINTZURRA. POLIENTES ORBANEJA. (VALDERREDIBLE) 2. ATALA

Irudian, igande honetan joan nahi dugun aldea ikus dezakezu. Argazki honetako ibilbidea ez da zehatza. Egingo duguna, zehatz mehatz, gidek erabakiko dute.





Hona hemen orain dela aste bat atera genituen beste argazki pare bat:







¡Ah! Ez ahaztu betiko lekuan eta orduan egoten: 6:45