Aurreikusitako plana hurrengoa izango da, nahiz eta jakin, behin baino gehiagoetan, inprobisatu behar dela ...:
- OSTIRALA: Bai, goiz jaiki behar dugu, badakizu... 5:45etan betiko lekuan. Lagos de Cocvadonga-eraino autobusez joango gara. Handik, motxilarekin, Vegarredonda-ko roNcodromo-ra hurbilduko gara. ¿Motxilan zer eraman?. Bada, ostirala eta larunbaterako bazkaria; aterpean mantendu erdia badaukagu. Lo egiteko saku-izara beharrezkoa da, peluxeaz gain, noski.
Egilea: Children of Darklight. Jatorrizko argazkia eta lizentzia
- LARUNBATA: Hau egun gogorra da. Aterpetik Posada de Valdeón-era Altos del Verde-tik (2.172 m) pasatuz. Posadan autobusa egongo da. Autobusean gaueko arropa utz dezakezue, gero eramateko lo egingo dugun hostalera.
- IGANDEAN: Ibilbideren bat egin ahal izango da, taldearen baldintzen arabera eta Sucon jatetxera heltzeko orduaren arabera. Sucon jatetxean antolatu dugun bazkaria ez dago irteeraren prezio barnean ...