Uztailean Palenciara joango gara. Bere tontorragatik nabarmentzen duen Espiguete enblematikoa igoko dugu.
![](https://2.bp.blogspot.com/-d1jMRY5Okb4/WUbrLNrUjMI/AAAAAAAAcpA/zMMGwpdFj_kfNBG-s3STb8140oFwvpM0ACLcBGAs/s540/Espiguete.jpg)
Egile: Alejandro Polanco. Jatorrizko argazkia eta lizentzia
Larunbatean, 5:45tan, aterako gara. Autobusak ibilbidearen hasieran utziko gaitu eta leku berean jasoko gaitu. Ekialdeko gandorratik igoko gara. Bertan trepada txiki bat egin behar izango dugu. Iparraldeko aurpegitik jaitsiko gara Manzodre ur-jauziaraino. Jaitsiera honetan harrieta bat aurkituko dugu. Ur-jauziatik autobusaraino joango gara Mazobre errekak osatzen duen ibarratik. Ez ahaztu egun honetako hamaiketakoa eta bazkaria.
![](https://3.bp.blogspot.com/-HYO5twX5WLI/WUbriSQQjJI/AAAAAAAAcpE/3IAhOe1ar8wbDbhJWePOmkTuxfaaCpgcQCLcBGAs/s540/EspigueteGE.jpg)
Curavacas Ostatuan erreserba egin dugu,Triollon, gure ibilbidetatik km gutxitetara . Erreserbatu dugu ostatua, beti bezala, afaria eta gosaria. Maindire-saku eramatearekin nahikoa izango da. Igandean bazkalduko dugu jatetxe batean.
Igandean alde honetan goizeko ibilbidetxo bat egingo dugu. Orain ez dago erabakita. Orduan itxaron behar duzu eta gure blog-ean arreta jarri behar duzu track jaisteko.
Eguraldi txarra egingo balu hegoaldeko aldetik igoko ginateke. Hurrengo irudietan iparraldeko igoera eta altenatiba ikus daitezke.
![](https://4.bp.blogspot.com/-8QDaXXqgq2Y/WUbrxJIK2dI/AAAAAAAAcpI/wvBSgzED3MwDMZThvsKeySTKy-00kQCKgCLcBGAs/s556/EspigueteIberpix.jpg)
TRACKS:
- Track nagusia: kml jaisteko edo Google Maps-gpx-ean ikusteko
- Track alternatiboa: kml jaisteko edo ver en Google Maps-gpx-ean ikusteko
- Iganderako track: oraindik ez dago argitaratua.