Jonatan Garcia Alpin Astea ireki zuen. Broak Peak igotzeko bere saioa kontatu zigun eta bideo interesgarri bat ekarri zigun. Jada tontorra lortuko du. Mendietan etorkizun handia dauka. Hemen bere abentura kontatzeko egon zedila garrantzitsuena da.
Argazkian klikatu ikusteko gehiago ( Denborako Iñigo Escalanteren argazkia)
Asteartean gurekin egon zen Javi Urrutia, Mendikat ospetsuaren administratzailea. Lan eskerga eta altruista Jabik egindakoa. Mendizale askok mapetan dena zegoela pentsatzen genuen baina ez: Jabik Mendebaldeko Pirinioan 500 "Bi milak" baino gehiago katalogatu du eta, gainera, bere web-en bidez, Mendikat-en bidez, informazioa ematen digu. Ez zuen esan nahi izan bere sekretua zein da, lo egiteko denborarik ez daukala begien bistako delako.
Aurkeztu zigun ere Android-rako GPS aplikazio berri bat, oso erraza erabiltzeko dena. Ez ezazu mendian arazoak izatera itxaron aplikazioa jaisteko eta bere erabilera ohitzeko: https://play.google.com/store/apps/details?id=net.mendikat.navigator
Argazkian klikatu ikusteko gehiago ( Denborako Jorge Villaverderen argazkiak )
Asteaskenean Kepa Lizárragak, mendizale eta mediku, eman zigun hitzaldia oso interesgarria izan zen. Erakutzi zigun zer egin behar dugun mendira baldintza onenetan joateko eta mendira joaten jarraitzeko urte askotan zehar.
Liburu hau gomendatu zigun: "ANDAR. Consideraciones técnicas para uso terapéutico, y curiosidades". Bizkaiko Foru Aldundiaren web-tik jaitsi daiteke, konkretuki hemen:
Argazkian klikatu ikusteko gehiago
Ostegunean Isak eta Roberk Peruko Andeetan 6000 batera igo gintuen, Alpamayo. Huayhhuash mendilerrora, trekking bat egitera, eraman gintuen ere. Beti bezala modu dibertigarri batean, haiek imitatzea gonbidatzen duena.
Argazkian klikatu ikusteko gehiago.
Aklimatazio honekin guztiarekin heldu ginen Aste Alpinaren asken hitzaldira. Alberto Zerain, 2016an, Dahaulagiri eta Manaslu igo zituen eta hórrela 9 "sortzimila" lortu ditu. Beharbada Alberto uneko eskalatzaile onenetariko eta sasoi hobean daudenetariko bat izango da.
Argazkian klikatu ikusteko gehiago
¡2018ko Alpin Astera arte!
No comments:
Post a Comment