2017/03/19

CASTRO VALNERA (1718 M) MARTXOAREN 26AN



Datorren Martxoaren 26an egingo dugun Castro Valnerarako ibilbidea dagoeneko prestatu dugu. Kontuan hartu behar duzu, agian, kranpoiak eta piolet eraman behar ditugu. Ez badauzkazu alokatu ahal dituzu klubean.
Beste xehetasun logistiko bat: Gau horretan ordua aurreratzen da, hau da lo egingo dugu ordu bat gutxiago.


Ibilbidearen perfila hau da: luzera 12 km eta gutxi gorabehera, 900 metroko desnibela, baina elurragatik egin beharreko ahalegina handiagoa izango da.


Egile: Sendoa Portuondo. Jatorrizko agazkia eta lizentzia

Autobusez Bernacho-ko bailarara helduko gara. Las Machorras-etik Lunada-ko eski-estaziora doan errepidearen erdian Bernachorako desbideratzea dago hain zuzen ere.



El Bernacho-ko bailara ibili eta gero igoko dugu Cubada Grande-ren eta Castro Valnera-ren arteko lepora. Hemendik igoko dugu Castro Valneraren tontorrera. Gero jaisteko, Trueba ibaiarantz zuzenduko gara Cubada Grande-ren eta La Capiaren artean, Estacas de Trueba mendatearen errepidearen ondora ailegatu arte.

Hurrengo irudian ibilbidearen lehenengo zatia ikusten da: El Bernacho, Castro Valneraren igoera eta jaitsiera:


Eta honetan jaitsieraren mapa:


Irteraren ordua: 6:45. Arreta! Gau honetan ordua aurreratzen da, hau dela eta lo egiteko ordu bat galtzen dugu.

Bazkaria: Bazkaltzeko jatetxea erresebatu dugu. Mendian zerbait jateko eraman behar dugu.

GARRANTZITSUA: Erne gon irteeraren astean, osteguna arte. Eguraldiaren arabera, kanpoiak eta piolet beharazkoak diren esango dugu.

Tracks:

No comments:

Post a Comment