2011/06/11

...SALMENTAK.....

BADAUKAGU MATERIAL BERRIA SALTZEKO.

HAUEK DIRA PREZIOAK:

KAMISETAK...................15 Euro
IKURRINA TXIKIAK......15 Euro
IKURRINA HANDIAK....20 Euro
TXISKEROAK...................1 Euro


Eta TXIKINDULARIA IZANGO BAZINA HAUXE DIRA KULOTEA ETA MAILOTA :




EROSI LEKUA: GURE SEDEn

2011/06/08

....GURE ZORTZI MILAKOAK MENDIZALEAK....

ROBER ETA ISA, Lhotse mendira igo ziren baina azken momentu batean arriskutsua izan zen.




AURRERA BIKOTE, Besarka haundi bat GATBen mendizale guztion partez.
Informazio gehiago nahi baldin ba duzu sartu haien Web orrian:
                                                               

2011/06/07

82. GATBen urtebetetxea.

Datorren Ekaniaren 17an, Gatb eguna ospatuko da.
Irteera Ekainaren 26 izango da.

APUNTU LEHEN BAI LEHEN.

Allluitz medira joango gara




eta familia badaukazu, beste igoera errezagoa egin dezakezu... Astxiki mendia.



Gero ospatuko da, Gatben bazkaria.Eguraldia ondo egongo bada, bazkalduko dugu Aintzinako Dimako aireportuan, bestela Urkiolako aterpean izango da.

BESTE MENDI BAT MOTXILAN.........

Eguraldi ona, jende jatorra eta azkenean etxera.Hauxe da inportanteena, ondo egotea.





GORGOMENDIKO ARGAZKIAK

TRACKak:
                 GPX
                 GOOGLE EARTH
                 DATOAK

2011/05/19

GORGOMENDI IGOERA ( ALOÑA )



Datorren Maiatzaren 29an GORGOMENDI igoera izango da.

Aloña mendi edo Gorgomendi Gipuzkoako mendia da, izen bereko mendilerroaren mendebaldean kokaturik dagoena eta izena ematen diona, tontorrik altuena Botreaitz den arren. Belar eta Kurtzezar mendien artean dago.
Tontorrean urrutitik ikus daitekeen gurutze handia paratuta dago.

360º gradu ikusmira Oñatitik

MAPA

TRACKak:   GPXen
                     GOOGLE EARTHen

2011/04/08

AINTZINAKO BIDEOAK

Bideoak ondo entzuteko, Web orriaren musika gelditu behar duzu, eta gero Bideoaren botoia sakatu.  

2011/03/24

.........MENDIKO ASTEA...........




 
Martxoak 14,15 eta 16 ren Mendiko astea izan zen Barakaldon.

ESKERRIK ASKO   Roberto Rodrigo´ri, Esther Martínez Redal' ri, eta  Luis Alejoseri.
Ezin dugo ahaztu, Julio Diegoren laguntasunarik gabe ezinenkoa izango zitzaigun Mendiko astea egitea. Eskerrik Asko denagatik





2011/03/22

....URBION MENDIAK.....




Datorren apirialaren 2 eta 3an Urbiondo irteera izango da.Espainako Sistema Iberikoan  dagoen mendigunea da, hango mendilerrorik altuenetarikoa izanda.

Errioxako Autonomia Erkidegoa eta Soria eta Burgosko probintzietan zabaltzen dira. Ebro eta Dueroko arroak banatzen ditu.

2.000 metroko mailaren inguruan daude, Muela de Urbion (2.228 m) izanda tontorrik altuena. Glaziarrek sortutakoak dira mendi hauek.

ADARRA, JO......

Ibilbide polit bat zen Adarra igoera.Giro hona, alaitasuna eta bukatzeko bazkari zoragarri bat zen.Hau gure bizitza,motza baina gogorra.





argazkiak

TRACKA GPX

TRACKA GOOGLE EARTHen

2011/03/04

.................ADARRA MENDIA..............................

Datorren Martxoaren 13an Adarra mendira joango gara. Eta ahaleginaren ostean, izerdia majo botata, Oiartzungo IRIBERRI jatetxe guztiz gomendagarrira bazkaltzera etorri gura badozu, jarri arineketan gugaz harremanetan.

Urnieta eta Andoain artean kokatuta dagoen mendi ezaguna da Adarra, Leitza alderaino luzatzen den mendi kate luzeko tontor nabarmenena. Badira kate berean tontor altuagoak, Mandoegi esaterako, baina Adarraren itxura ezaguterraza denez eta hainbat herritatik erraz nabarmentzen denez berak jasotzen du inguruko mendizaleen arreta. Bere gainaldean larre garbiak dira nagusi, hainbat pago eremu, iratzea eta han-hemenka sakabanatutako harriak eta harkaitzak; beherago pinua da dena.

Informazioa aterakoa web ori honetan: http://luberri.net/mendi/Adarra

2011/02/24

.........TRES DEDOS IGOERA.....................


Argazkiak ikusteko

........2011 garren GATBen MENDIKO ASTEA........

Datorren Martxoaren 14,15 eta 16 Gatben Mendiko Astea izango da.

Lekua:      Klara Kanpoamoraren Auditorioan ( Kultur Etxea )
Helbidea:  Gernikako Arbola, 41 ( Barakaldo)               
Ordua:     Arraltzadeko 19:30tik - 21:00arte

Egitaraua:        
       Martxoaren 14:
       Shisha Pagma hitzaldia Roberto RodrigoK emango du
       ( Gure 8000eko mendizalea ).
      
       Martxoaren 15:
       Hegoaldeko Pagatoniako ibilbidea.
       (Esther Martinez Redal)

       Martxoaren 16:
       Dolomitak ( Luis Alejos, Pirenaikaren idazle famatua )

2011/02/03

AGATE DEUNA 2011 BARAKALDON

Datorren larunbatean eta igandean agate deuna ospatuko da Barakaldon.

Sasiburu Ezkerraldean dagoen mendilerro txikia da, euskal mendien mendilerroetako bat dena. Barakaldo, Alonsotegi, Sodupe eta Gueñes artean kokatuta, Kadagua ibaiaren haranak Pagasarritik eta Mespelerrekak Trianoko mendietatik banatzen diote.
Badaude batzuk mendilerroa Trianoko mendietan kokatzen dutenak nahiz eta hauek urrunago izan. Barakaldo aldean "Santa Ageda" diote mendilerroari, bertan izen bereko auzoa delako. Izan ere, mendilerroa zeharkatuko duen Supersurreko tunelak izen hori izango du.

2011/01/31

ZEZEILARI JAGOKON TXANGOA

TRES DEDOS
           Zezeilaren 20rako programaturiko mendi buelta.

Burgosko probintzian (España) kokatzen da mendi hau. Haranatik ikusita esku baten itxurea hartuten daualako dauko izen xelebre hori.