2017/03/19

CASTRO VALNERA (1718 M) MARTXOAREN 26AN



Datorren Martxoaren 26an egingo dugun Castro Valnerarako ibilbidea dagoeneko prestatu dugu. Kontuan hartu behar duzu, agian, kranpoiak eta piolet eraman behar ditugu. Ez badauzkazu alokatu ahal dituzu klubean.
Beste xehetasun logistiko bat: Gau horretan ordua aurreratzen da, hau da lo egingo dugu ordu bat gutxiago.


Ibilbidearen perfila hau da: luzera 12 km eta gutxi gorabehera, 900 metroko desnibela, baina elurragatik egin beharreko ahalegina handiagoa izango da.


Egile: Sendoa Portuondo. Jatorrizko agazkia eta lizentzia

Autobusez Bernacho-ko bailarara helduko gara. Las Machorras-etik Lunada-ko eski-estaziora doan errepidearen erdian Bernachorako desbideratzea dago hain zuzen ere.



El Bernacho-ko bailara ibili eta gero igoko dugu Cubada Grande-ren eta Castro Valnera-ren arteko lepora. Hemendik igoko dugu Castro Valneraren tontorrera. Gero jaisteko, Trueba ibaiarantz zuzenduko gara Cubada Grande-ren eta La Capiaren artean, Estacas de Trueba mendatearen errepidearen ondora ailegatu arte.

Hurrengo irudian ibilbidearen lehenengo zatia ikusten da: El Bernacho, Castro Valneraren igoera eta jaitsiera:


Eta honetan jaitsieraren mapa:


Irteraren ordua: 6:45. Arreta! Gau honetan ordua aurreratzen da, hau dela eta lo egiteko ordu bat galtzen dugu.

Bazkaria: Bazkaltzeko jatetxea erresebatu dugu. Mendian zerbait jateko eraman behar dugu.

GARRANTZITSUA: Erne gon irteeraren astean, osteguna arte. Eguraldiaren arabera, kanpoiak eta piolet beharazkoak diren esango dugu.

Tracks:

2017/03/16

GAMBOA (OTSAILAREN 19AN)


Nahiz eta otsaila izan egun bikaina izan genuen. Aralarrek liluratu gintuen inguru desberdinetatik pasatzerakoan: pagadaiak, mendixken artean irekitako espazioak.....

Alfredok egindako Bideo honetan ikusi ahal duzu. Bideoren barruan Alexen argazki batzuk ba daude.



Alexen argazki gehiago ikus ditzakezu argazki honetan kliikatuz:


edo Lukirenak honetan klikatuz:


HEMEN dago egindako TRACK

ASTE ALPINAREN LABURPENA 2017 (URTARRILAK 23-27)


Jonatan Garcia Alpin Astea ireki zuen. Broak Peak igotzeko bere saioa kontatu zigun eta bideo interesgarri bat ekarri zigun. Jada tontorra lortuko du. Mendietan etorkizun handia dauka. Hemen bere abentura kontatzeko egon zedila garrantzitsuena da.

Argazkian klikatu ikusteko gehiago ( Denborako Iñigo Escalanteren argazkia)


Asteartean gurekin egon zen Javi Urrutia, Mendikat ospetsuaren administratzailea. Lan eskerga eta altruista Jabik egindakoa. Mendizale askok mapetan dena zegoela pentsatzen genuen baina ez: Jabik Mendebaldeko Pirinioan 500 "Bi milak" baino gehiago katalogatu du eta, gainera, bere web-en bidez, Mendikat-en bidez, informazioa ematen digu. Ez zuen esan nahi izan bere sekretua zein da, lo egiteko denborarik ez daukala begien bistako delako.

Aurkeztu zigun ere Android-rako GPS aplikazio berri bat, oso erraza erabiltzeko dena. Ez ezazu mendian arazoak izatera itxaron aplikazioa jaisteko eta bere erabilera ohitzeko: https://play.google.com/store/apps/details?id=net.mendikat.navigator

Argazkian klikatu ikusteko gehiago ( Denborako Jorge Villaverderen argazkiak )



Asteaskenean Kepa Lizárragak, mendizale eta mediku, eman zigun hitzaldia oso interesgarria izan zen. Erakutzi zigun zer egin behar dugun mendira baldintza onenetan joateko eta mendira joaten jarraitzeko urte askotan zehar.

Liburu hau gomendatu zigun: "ANDAR. Consideraciones técnicas para uso terapéutico, y curiosidades". Bizkaiko Foru Aldundiaren web-tik jaitsi daiteke, konkretuki hemen:


Argazkian klikatu ikusteko gehiago



Ostegunean  Isak eta Roberk Peruko Andeetan 6000 batera igo gintuen, Alpamayo. Huayhhuash mendilerrora, trekking bat egitera, eraman gintuen ere. Beti bezala modu dibertigarri batean, haiek imitatzea gonbidatzen duena.

Argazkian klikatu ikusteko gehiago.


Aklimatazio honekin guztiarekin heldu ginen  Aste Alpinaren asken hitzaldira. Alberto Zerain, 2016an, Dahaulagiri eta Manaslu igo zituen eta hórrela 9 "sortzimila" lortu ditu. Beharbada Alberto uneko eskalatzaile onenetariko eta sasoi hobean daudenetariko bat izango da.

Argazkian klikatu ikusteko gehiago


¡2018ko Alpin Astera arte!