2016/06/30

PIRINIOAK: MONTE PERDIDO (3.348 M). UZTAILAREN 2-4n



************************************


Aste buru honetan denboraldiaren mendirik altuena igoko dugu. Monte Perdido. Ohiko bidea, hiru egunetan, ibiliko gara.







Lehen egunean, larunbatean, La praderara (1320 m) , errepidea amaitzen den lekura helduko gara, Torla herritik 8 km pasa eta gero. Gero Gorliz aterpera (2300 m) igoko dugu hiru egunerako motxilarekin, Ordesa aranaren paisaiaz gozatuz.




Gradas de Soaso. Egilea: Otger!. Jatorrizko argazkia eta lizentzia.

Bai larunbatean bai igandean Gorliz aterpean lo egingo dugu. Bertan gosaldu eta afalduko dugu ere.

Igandean tontorrera heltzen saiatuko dugu, eguraldiak ailegatzen uzten badigu. Gero itzuliko gara aterpera.


Monte Perdidoren igoera, Escupidera, Cilindro de Marborétik. Egileak: Iván eta Josemi.
Jatorrizko argazkia eta lizentzia.



Laku izoztua Escupideratik. Egileak: Iván eta Josemi. Jatorrizko argazkia eta lizentzia.

Esan dugun bezala, aterpe bertan lo egingo dugu eta astelehenean, Ordesatik La Praderara itzuliko gara. Astelehenean jatetxe batean bazkalduko dugu.

Hona hemen behar dugun logístika:
  • Afariak (larunbatean eta igandean) eta gosariak (igandean eta astelehenean) aterpean eskatu dugun erdi pensioaren barruan daude.

  • Astelehenaren bazkaria: Barakaldorako itzulian, jatetxe batean..

  • Motxilan gutxienezko janaria: Hiru egunerako amaketakoa; larunbaterako bazkaria (kanpamendu nagusira hurbiltzea) eta igandean (igoera).

  • kranpoiak eta piolet, derrigorrezkoak.

  • Saku edo saku-maindirea (aterpean badaude burusiak)


Aurreko guztia, ura eta hiru eguneko arropa motxilan eraman behar dugu. Autobusean astelehenarako arropa eta zapatak ez dugu besterik utziko.


Ibilbideen profila:
  1. Larunbata, La Praderatik Goriz aterperaino (2.300 m): 12 km, +1.335 m, -450 m.

  2. Igandda,Goriztik Monte Perdidoren tontorreraino (3.348 m)eta aterperako itzulia: 8,8 km, ±1300 m.

  3. Astelehenean, Goriztik La Praderaraino: 12 km, -450 m, +1.335 m.


Ibilbide osoa hemen daukazue:


Larunbatean puntuala izan, aterako gara
5:45ean betiko lekuan.

2016/06/12

BOULDER: ATE IREKIKO JARDUNALDIAK IMD-EAN (GOROSTIZAN)


********************************************************************************
Larunbata, Maiatxak 28, Barakaldoko IMD/UKE-k eskola-kirolaren festa antolatuko du Gorostizako polideportiboan.

Hurrengo larunbata, Ekainak 4, DFBarekiko kolaborazioan, ate irekiko jardunaldiak ospatuko dira Polideportibo bertan, non boulder-a nagusi izango den.



Bi egunak, GATB-ko kideak egongo gara boulderrean nahi dutenei adierazteko nola erabili boulderr-a.

Gutxi gorabehera ordutegia izango da 10:00etatik 12:45etara

Ongi etorriak zarete guztiak.

2016/06/10

MONTE PERDIDO: MAIATXAREN 1ETIK IZEN-EMATE EPEA IREKITA DAGO.


Asteartean, maiatxak 31, Monte Perdido-rako izen-emate epea irekitzen da.

24an GATB egunarako izen-emate epea irekitzen da. Ekainaren 19an ospatuko dugu. (egutegiaren arabera..). Bi aste geroago Monte Perdidora joango gara, ekainaren 2tik 4ra (Larunbata-aslehena) Arrazoi antolatzaileengatik, Maiatxaren 1etik Perdidorako izen-emate epea irekita dago.



Egile: Bailando Con Sarrios. Jatorrizko argazkia eta lizentzia

2016/05/08

PEÑA FORCA (2390 M), HUESCA, MAIATXAREN 21EAN ETA 22AN


Maiatxaren 21ean eta 22an aurtengo lehen mendiko asteburu osoa pasatuko dugu. Joango gara Piriniotara Peña Forca igotzeko (Huescako Piriniotara, Alano medilerroan), eguraldiaren arabera noski.


Peña Forca (esk) eta Lenito (ezk) Chinebral de Gamuetatik ikusita.
Egilearen baimenarekin Komando Kroketa. Jatorrizko argazkia y lizentzia. Eskubide isil guztiak.

Mendiko asteburu guztien bezala egingo dugu. Larunbatean Barakaldotik aterako gara, autobusak Selva de Ozara eramango gaitu eta bertatik Peña Forca igoko dugu. Hau dela eta mendiko egun baterako motxila prestatuta eraman behar dugu, hamaiketako eta bazkariarekin. Bisaltico bordan larunbatean lo egingo dugu eta afalduko dugu baita igandean gosalduko dugu ere. Ostatu-zonan lo egingo dugu baina burusiak badaude, saku-sabana besterik ez dugu eraman behar.

Igandean Kastelar, mendi apala, igo nahi dugu, Yesako urtegiaren iparraldean, Leireko monasteriotik gertu. Igoera honetarako hamaiketako ez ahaztu. Jatetxe batean bazkalduko dugu (bazkaria ez dago sartuta irteeraren prezioan).


Egile: Erripamendi Taldea. Jatorrizko argazkiak eta lizentzia

Asmatu duzun bezala, irteera larunbatean 5:45etan izango da.


Peña Forca iparraldeko isurialdetik, Estribiellas amildegitik, igoko dugu baina jaitsiera Lenito amildegitik, hegoaldeko isurialdean egingo dugu. Hona hemen ibilbidearen perfila: 12 km luzera; +1300 m eta -1500 m desnibel. Derrigorream eraman behar ditugu kranpoaiak eta piolet elurra egongo delako.



Igandeko ibilbideak 6,5 km luzera eta 650 m desnibel dauzka. Track Arangoitiraino heltzen da, baina guk ibilbide zirkularra egin nahi dugu, El Kastellar eta El Portillotik pasatuz.



Tracks:
Peña Forca: Google Maps-ean ikusi eta jaitsi formatuan kml. Formatu GPX.
Kastellar: Google Maps-ean eta jaitsi formatuan kml. Formatu GPX.

2016/04/25

GPS ERABILTZEKO TAILERRA



¿Azkenaldian mendian galdu zara edo txarto pasatu duzu? Segur aski GPS eramaten zenuen baina ez zenuen erabiltzen ...

Ia denok GPS-rekin hornitutako mugikorra eramaten dugu sakelan. Mugikorrentzako tracks eta oinarrizko nabegatzailea erabiltzeko tailerra egin nahi dugu. Hurrengo maitzaren 14an, 10 etatik 14 etara, Clara Campoamor Etxe kulturan ospatuko da. .



Eraman behar ditugu hurrengoak:
  1. Ordenagailu eramangarria (Windows-arekin ahal izanez gero)
  2. Mugikorra (Android ahal dela).
  3. Kable USB ordenagailua eta mugikorra lotzeko
  4. Luzagarria/lapurra (aske bat edukiz gero) ordenagailua elikatzeko
Bi pertsonentzako ordenagailu bat eta mugikor bat izatea ideala da.(Hiru gehienez).



Hurrengoari arreta jarriko diogu:
  • Ordenagailuan Tracks bilatzea eta jaistea. Tresna: edozein internet nabegatzaile.
  • Mugikorrean kopiatu.
  • Mugikorrean nabegatzailearen oinarrizko konfigurazioa.
  • Mugikorrean nabegatzailearen oinarrizko erabilera: track-ari jarraitzea, egindako track erregistratzea, aldeko mapa jaistea... tresna: Androids-entzako Oruxmaps.
  • Denbora badago, tracks-en edizioa: tracks erregistratua garbitzea; Track berria sortzea besteetatik (batzea, ebakitzea...). Tresna: Basecamp de Garmin eta Google Earth.



Norbaitek esaten zuen bezala, "Gure liburua saltzera goazen" ;-) Ba daude beste aplikazioak baina hauei arreta jarriko diogu .

Oso egokia da bai ordenagailuan bai mugikorrean aplikazioa sartuta eramatea. Eraman ahal ditugun ordenagailuak elikatzeko luzagarriak oso egokia izango dira ere.

Lokalaren edukiera txikia da. Izen-ematea zorrozki heldueraren aginduagatik izango da eta berri hau argitaratu baino lehen erregistratutako kideentzat. irteerarako sistema erabiliko dugu apuntatzeko, lehen eguna apirilaren 26an dela..

LAGUNTZAILEAK ONARTZEN DIRA. Nahaiz eta tresna zehatzak ez ezgutu, trebea bazara informatikarekin, tailerra era arinean gara dadila lagun dezakezu.

2016/04/09

SAN LEON (LA RIOJA) APIRILAREN 17AN.


Cantabria mendilerroaren erdian San León mendia kokatzen da, Herrera mendatetik gertu. Hemendik eskailera batzuen bidez igo daiteke, baina gu igoko gara iparraldeko isurialdetik (Araba), Montoria herritik ateraz (800  m).


Egile: Kepa Castro. Jatorrizko argazkia eta lizentzia..

Montoriatik Alto de Atxabal igoko dugu, 3kmko distantzia eta 300metroko desnibela. Gandorraren zehar, Arabaren eta La Riojaren arteko muga naturalatik, gure helmugara helduko gara eta nahi badugu Alto de Las Cocinas eta el Alto de Zelarruntza bisita dezakegu.




Ibilbideak mendilerroaren gandorratik beratik joango da, La Peña de La Rosa ailegatu arte. Bertan hegoaldeko isuraldera pasatuko gara Abalos herrira (La Rioja) jaizteko, La Rosa baselizatik igaroz. Herri hau 600 metroko altitudean kokatzen da, hau dela eta desnibel positiboa negatiboa baino handiagoa da. Ibilbide osoak 14 km besterik ez dauka, desnibel errezekin +608 metrokoa eta -820 metrokoa.

San Leon tontorretik gertu, izen bereko koba bat dago. Sartu nahi baduzu ez ahaztu esku-argi bat eramatea.


Egile: Kepa Castro. Jatorrizko argazkia eta lizentzia.

Klik eginez esteka honetan klm formatuan dagoen trak jaitsi dezakezu edo eskualde honetako mapa batean nabegatzailen bidez ikus dezakezu. Zure GPSrako GPX formatua behar baduzu  hau da zure esteka.

Irteeraren ordua: 6:45 betiko lekuan.

Casalarreinako jatetxe batean bazkaria erreserbatu dugu.

2016/04/03

GOROSTIZAKO BOULDER



Dakizuen bezala, gorostizako UKEren instalazioetan GATBko kideek boulder bat daukagu.
Iaz, udaletxeko laguntzarekin eta antzinako instalazio bat aprobetxatuz, klubak rokodromo hau eraiki zuen. GATBKO KIDE GUZTIEN ESKURA DAGO.



Baina rokodromo erabiltzeko klubeko gendeak karneta atera behar dugu. Horretarako bidali mezu elektroniko bat helbide honetara (gatb@gatb.org) "gaian" "Boulder karneta" idatziz eta nork bere datuak emanez. Jakina 2016ko kuotek eguneratuta egon behar dute.

Karneta eskatzeko epea apirilaren 7an amaitzen da.