2016/06/30

PIRINIOAK: MONTE PERDIDO (3.348 M). UZTAILAREN 2-4n



************************************


Aste buru honetan denboraldiaren mendirik altuena igoko dugu. Monte Perdido. Ohiko bidea, hiru egunetan, ibiliko gara.







Lehen egunean, larunbatean, La praderara (1320 m) , errepidea amaitzen den lekura helduko gara, Torla herritik 8 km pasa eta gero. Gero Gorliz aterpera (2300 m) igoko dugu hiru egunerako motxilarekin, Ordesa aranaren paisaiaz gozatuz.




Gradas de Soaso. Egilea: Otger!. Jatorrizko argazkia eta lizentzia.

Bai larunbatean bai igandean Gorliz aterpean lo egingo dugu. Bertan gosaldu eta afalduko dugu ere.

Igandean tontorrera heltzen saiatuko dugu, eguraldiak ailegatzen uzten badigu. Gero itzuliko gara aterpera.


Monte Perdidoren igoera, Escupidera, Cilindro de Marborétik. Egileak: Iván eta Josemi.
Jatorrizko argazkia eta lizentzia.



Laku izoztua Escupideratik. Egileak: Iván eta Josemi. Jatorrizko argazkia eta lizentzia.

Esan dugun bezala, aterpe bertan lo egingo dugu eta astelehenean, Ordesatik La Praderara itzuliko gara. Astelehenean jatetxe batean bazkalduko dugu.

Hona hemen behar dugun logístika:
  • Afariak (larunbatean eta igandean) eta gosariak (igandean eta astelehenean) aterpean eskatu dugun erdi pensioaren barruan daude.

  • Astelehenaren bazkaria: Barakaldorako itzulian, jatetxe batean..

  • Motxilan gutxienezko janaria: Hiru egunerako amaketakoa; larunbaterako bazkaria (kanpamendu nagusira hurbiltzea) eta igandean (igoera).

  • kranpoiak eta piolet, derrigorrezkoak.

  • Saku edo saku-maindirea (aterpean badaude burusiak)


Aurreko guztia, ura eta hiru eguneko arropa motxilan eraman behar dugu. Autobusean astelehenarako arropa eta zapatak ez dugu besterik utziko.


Ibilbideen profila:
  1. Larunbata, La Praderatik Goriz aterperaino (2.300 m): 12 km, +1.335 m, -450 m.

  2. Igandda,Goriztik Monte Perdidoren tontorreraino (3.348 m)eta aterperako itzulia: 8,8 km, ±1300 m.

  3. Astelehenean, Goriztik La Praderaraino: 12 km, -450 m, +1.335 m.


Ibilbide osoa hemen daukazue:


Larunbatean puntuala izan, aterako gara
5:45ean betiko lekuan.

No comments:

Post a Comment