Cantabria mendilerroaren erdian San León mendia kokatzen da, Herrera mendatetik gertu. Hemendik eskailera batzuen bidez igo daiteke, baina gu igoko gara iparraldeko isurialdetik (Araba), Montoria herritik ateraz (800 m).
Egile: Kepa Castro. Jatorrizko argazkia eta lizentzia..
Montoriatik Alto de Atxabal igoko dugu, 3kmko distantzia eta 300metroko desnibela. Gandorraren zehar, Arabaren eta La Riojaren arteko muga naturalatik, gure helmugara helduko gara eta nahi badugu Alto de Las Cocinas eta el Alto de Zelarruntza bisita dezakegu.
Ibilbideak mendilerroaren gandorratik beratik joango da, La Peña de La Rosa ailegatu arte. Bertan hegoaldeko isuraldera pasatuko gara Abalos herrira (La Rioja) jaizteko, La Rosa baselizatik igaroz. Herri hau 600 metroko altitudean kokatzen da, hau dela eta desnibel positiboa negatiboa baino handiagoa da. Ibilbide osoak 14 km besterik ez dauka, desnibel errezekin +608 metrokoa eta -820 metrokoa.
San Leon tontorretik gertu, izen bereko koba bat dago. Sartu nahi baduzu ez ahaztu esku-argi bat eramatea.
Egile: Kepa Castro. Jatorrizko argazkia eta lizentzia.
Klik eginez esteka honetan klm formatuan dagoen trak jaitsi dezakezu edo eskualde honetako mapa batean nabegatzailen bidez ikus dezakezu. Zure GPSrako GPX formatua behar baduzu hau da zure esteka.
Casalarreinako jatetxe batean bazkaria erreserbatu dugu.
No comments:
Post a Comment