2016/05/08

PEÑA FORCA (2390 M), HUESCA, MAIATXAREN 21EAN ETA 22AN


Maiatxaren 21ean eta 22an aurtengo lehen mendiko asteburu osoa pasatuko dugu. Joango gara Piriniotara Peña Forca igotzeko (Huescako Piriniotara, Alano medilerroan), eguraldiaren arabera noski.


Peña Forca (esk) eta Lenito (ezk) Chinebral de Gamuetatik ikusita.
Egilearen baimenarekin Komando Kroketa. Jatorrizko argazkia y lizentzia. Eskubide isil guztiak.

Mendiko asteburu guztien bezala egingo dugu. Larunbatean Barakaldotik aterako gara, autobusak Selva de Ozara eramango gaitu eta bertatik Peña Forca igoko dugu. Hau dela eta mendiko egun baterako motxila prestatuta eraman behar dugu, hamaiketako eta bazkariarekin. Bisaltico bordan larunbatean lo egingo dugu eta afalduko dugu baita igandean gosalduko dugu ere. Ostatu-zonan lo egingo dugu baina burusiak badaude, saku-sabana besterik ez dugu eraman behar.

Igandean Kastelar, mendi apala, igo nahi dugu, Yesako urtegiaren iparraldean, Leireko monasteriotik gertu. Igoera honetarako hamaiketako ez ahaztu. Jatetxe batean bazkalduko dugu (bazkaria ez dago sartuta irteeraren prezioan).


Egile: Erripamendi Taldea. Jatorrizko argazkiak eta lizentzia

Asmatu duzun bezala, irteera larunbatean 5:45etan izango da.


Peña Forca iparraldeko isurialdetik, Estribiellas amildegitik, igoko dugu baina jaitsiera Lenito amildegitik, hegoaldeko isurialdean egingo dugu. Hona hemen ibilbidearen perfila: 12 km luzera; +1300 m eta -1500 m desnibel. Derrigorream eraman behar ditugu kranpoaiak eta piolet elurra egongo delako.



Igandeko ibilbideak 6,5 km luzera eta 650 m desnibel dauzka. Track Arangoitiraino heltzen da, baina guk ibilbide zirkularra egin nahi dugu, El Kastellar eta El Portillotik pasatuz.



Tracks:
Peña Forca: Google Maps-ean ikusi eta jaitsi formatuan kml. Formatu GPX.
Kastellar: Google Maps-ean eta jaitsi formatuan kml. Formatu GPX.

No comments:

Post a comment