2015/04/28

Hiru Erregeen Mahaia (2.446 m), Maiatxaren 1-3



Asteburu luze honetan igoko dugu "Hiru Erregeen Mahaia", itxarondako gailurra, euskal mendizaleentzat oso enblematiko denagatik: Hiru Erregeen Mahaia.

Argazki honetan ikus dezakezu gailurra. Goian eta ezkerrera dauden bi tontorrak Anie (atzean) eta Hiru Erregeen Mahia (aurrean) dira.


Egile: Javitobike. Jatorrizko argazkia eta lizentzia.

Ostiralean, beroketa egingo dugu Chinebral de Gamueta (2.329 m) igoz, eta igandean asteburua amaituko dugu Gamuetako basotik itzuliaz. Beraz, beti bezala, asteburua aprobetxatuko dugu topera.

Izotza izatea uste dugu, orduan derrigorrean eraman behar ditugu piolet eta kranpoiak. Ez ahaztu.


Egilea: Sarita y Mane. Jatorrizko argazkia eta lizentzia.

Kanpaleku nagusia Linzako aterpean egongo da. Bertatik asteburuko hiru irteerak ateratzen dira. Autobusak hor bertan utziko gaitu ostiralean, eta hartuko gaitu igandean. Beraz ez dugu materiala bizkarrean eraman behar aterperaino.

Aterpean gaua igarotzea (ostiralean eta larunbatean), afariak (ostiralean eta larunbatean) eta gosariak (larunbatean eta igandean) dagoeneko kontratatu ditugu. Hortaz eraman behar dugu soilik ostiralarako eta larunbaterako mendiko janaria. Igandean, itzultzerakoan, Liedenan bazkalduko dugu (prezioan ez dago sartuta.

Aterpeak burusiak badauzka, orduan eraman ahal dugu lo zaku edo izara-zaku, nahi duguna.

Dakigunez goiz jaikitea izugarri gustatzen zaizuela, aterako gara 5:45etan. Heldu bezain pronto, joango gara Chinebral de Gamueta-ra.

HEMEN GPSrako tracks dauzkazu edo Google Earth-en edo beste aplikazioan ikusteko.


  • Ostirala: Chinebral de Gamueta. 11 km; ±1030 m
  • Larunbata: Hiru Erregeen Mahai. 16,5 km; ±1.270 m
  • Igandea: Gamuetako basoa. 8,5 km; ±560 m

2015/04/27

Natxori homenaldia, Jose Ignacio Mielgo Ariznabarreta


Otsailaren 9an berri tristea jaso genuen, gure laguna Natxo zendu zen.



Datorren igandean, apirilak 26, homenaldi txikia baina beroa egingo diogu. Apuko igoko dugu Arana bidezidorratik. Joan nahi baduzu, itxarongo dizugu 9:30etan Errekatxoko enparantzan (kbus "orduetan doi" ateratzen da Barakaldotik).

Nun hago, zer larretan
Barakaldoko mendizalea,
Mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.

2015/04/12

BERIAN (1493 M). ANDIA MENDILERROA. APIRILAK 19.


Igandean, apirilak 19, sinklinal batera joango gara. Joan bagina orain dela miloi urte batzuk jaistea egokituko zitzaigun, baina orain sinklinal zintzilikatua da, beraz igotzea egokituko zaigu. Ez, ez da aurrekohistorian marihuana landare bat erre zelako, baizik eta ondoko antiklinalak higatu zirelako eta sinklinala gora geratu zelako.


Egilea: Xalikot. Jatorrizko argazkia eta kizentzia.

Aurreikusitako ibilbidea Goñitik -Beriaingo hegoekialdetik- Uharte-Arakilera arte -iparraldeko aurpegian- doa, pasatuz, noski, Beriaintik baita batzuek Euskal herriko erdia dela esaten dutenatik ere. Guk badakigu erdia Barakaldon dagoela baina ez zaigu batere gustatzen ezdabaidatzea...


Egilea: Daniel Zudaire Araiz. Jatorrizko argazkia eta lizentzia.

Ibilbideak badauzka 16,6 km eta +700 metroko eta -1140 metroko desnibelak. 900 metroko kotan igotzen hasiko gara. Igoera oso leuna da, 11 kilometroetan igotzen da, baina 490 metroko kotarainoko jaitsiera oso pikoa da, baina polita ere. Pagoetako eta haritzetako basoa zeharkatuko dugu. -Zuhaitzetako batzuk ehun urteko gorakoak dira-. HEMEN track daukazu ordenagailuan ikusteko edo GPSra jaisteko.



Udaberrian egon arren, irteera honetan bazkalduko dugu jatetxean, hortaz hamaiketakoarekin motxilan nahiko izango da.

Eta ordua,betikoa: 6:45etan

OTSAILAREN 26AN UDALEKO BILKURAN TRATATU ZEN ESKARIARI ERANTZUNA.



Hasi baino lehen, post-en amaiera iristen ez bazara, berriarekin zerikusirik duten esteka batzuk uzten ditugu hemen:


Barakaldoko Mendi Taldeak, Bizkaiko Mendi Federakundearen laguntzaz eta bere baliabidez, gure bidezidorren eta baserri-ondarearen katalogazio eta mantendu egitasmoa garatu du barakaldotar guztientzat baita gure herriaren bisitarientzat ere.

Alderdi hau nabarmendu nahi dugu: Proposamen hauek, boulder bat eraikitzeko eta kudeatzeko ekimena gertatu zen bezala (oraindik garatu gabe), 2014ko udal diru-laguntzaren kontu, talde honen kideentzat ez dira, baizik eta gure herriari balio erantsia ematekoak dira. Gainera, oso era errentagarrian egin dugu, gure lana altruista delako.
​Egindako lana alferrik izan ez zedin udaleko bilkuran ezdabaidatzeko, mozio eran, aurkeztu genuen. PNV_EAJk, PPk, BILDUk eta EB-Bk mozioa babestu zuten, baina gobernu taldeak (PSOEk) eskaria bihurtu zuen, horrela bilkurak ez zeukan gure proposemanez erabakitzeko ahalmenik. Nahiz eta horrela izan, proposamena aurkeztea erabaki genuen.​
​​
Hau gure lan politikoa da. Gure iritziekin, botoekin eta egitasmoekin politikan parte hartzen duten herritarrak gara, besterik ez. Agian politika egiteko modurik zintzoena.

Jakina, gure proposamen batzuek beste administrazioak nahazten dituzte, horregatik erakunde arteko akordioak behar direla uste dugu. Guk gure udaletzera zuzendu gara​​ proposamenen garapenarekin ardura gehiago daukalako eta eskatzen ditugun ekintzak lideratzeko eta koordinatzeko ahalmena daukala uste dugulako.

Eskaria garatu zen modua ikusita, Barakaldoko Mendi Taldeko batzordeak gure taldeaz esan ziren gezurrez, eta bertan gezurtatu ezin zigutenez, gure iritzia eman nahi dugu.​ Lehen, eskaria adierazi zen egoera jar dezagun testuinguruan: Udaletxeko bilkuran egon ginen taldeko kideak, gurekin zer ikusirik gabeko gertaerengatik, bota gintuzten. Juan Santamaria, besterik ez, gera zitekeen baina eskaerak iraun zuen denboran zehar soilik.

Halako egoeretan egoteko ohitura zinegotziek badaukate, baina herritar batentzat oso egoera deserosoa da. Nahiz eta zaila izan gure ordezkariak gure propoposamenak defendatu zituen bikain.

Egoera honetan ulertzeko saila dena da:
  • Egindako lana ezagutzen duen pertsonak, herrirako lan altruista, 7 minutu edutzea soilik. Ez ohitutako pertsona batenganako inongo malgutasunik gabe, ezta begirunerik ere.
  • Hala ere, bilkurak betiko politikarako ordu erdi edukitzea.
  • Hogeita hamabost minutuetatik geheinak gure ordezkariari errieta emateko erabiltzea.
  • Eta azkenean, baina larriena: Pertsona honek, era irangarrian tratatu ondoren, erantzuteko denbora ez izatea.

Zazpi minutu egitasmoa ezagutzen duenarentzat eta hogeita hamabost minutu ezdabaida iraingarrietarako eta antzuetarako....

Gure jarrera post honetan jasotzen da eta, zorionez, bilkura grabatuta dago, horrela bakoitzak bere iritzia egin ahal izango du. Gure lana mapetan eta mendietan dago, beraz gai hau bukatutzat hartzen dugu. 

​Azkenean, guk badakigun zerbait nabarmendu nahi dugu: Gailurretara heltzen garenean elkar besarkatzen dugu gure kidetzeaz galdetu gabe; ezdaibada politika antzuak ez dira gureak.

Barakaldo herriak gu aintzakotzat har ditzake gure lanak eta ezagutzak uzten diguten guztirako.​

2015/03/08

SAN MILLAN (2131 M), ATAPUERCARAKO BISITA. BURGOS. MARTXOAREN 14 ETA 15EAN


Martxoaren 14 eta 15ko asteburuan irteera interesgarri bat daukagu: Larunbatean, eguraldiak uzten badigu, Burgosko mendirik altuena igoko dugu, San Millán; eta igandean Atapuercako aztarnategia bisitatuko dugu. Asteburu ederra.


Egileak: Antonio Fernández & Juan Francisco Sánchez. Jatorrizko argazkia eta Lizentzia

Ibilbidea San Millango hegoaldeko isualdetik hasten da eta iparraldekoan amaitzen da. Autobusak Puerto del Manquillon utziko gaitu, Pineda de la Sierratik 8,5 km-etara, eta Santa Cruz del Valle Urbiónen hartuko gaitu berriro. Ibilbidearen perfilak 18 km-ko distantzia, 870 metroko desnibel metatu positiboa eta 1300 metroko desnibel metatu negatiboa dauzka.

Data hauetan elurra izatea oso posiblea da. Kranpoiak eta pioleta eraman beharko ditugu.



Lo egingo dugu Pradoluengoko ostatu batean eta, beti bezala, afaria eta gosaria prezioren barruan daude. Igandean jatetxe batean bazkalduko dugu, zeinengatik hamaiketakoa y larunbaterako mendian jateko zerbait eraman beharko dugu. Igandean zuk erabaki, aztarnategietarako bisitan bokataren bat behar baduzu.....
Ibilbidea, xehetasunez ikusi nahi baduzu edo GPSrako track jaitsi nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Eta azkena baina oso garrantzitsua dena: Asteburua denez, autobusa aterako da 5:45etan

2015/02/23

MOZIOA: BARAKALDOKO BASERRI-ONDAREAREN, BIDEZIDORREN ETA BIDEEN HEDATZEA ETA OBEKUNTZA



Gure elkartean, Barakaldoko zaharrenetariko bat, baserri-ondarea eta bere inguruko guztia maite dugu. Gutariko gehiena mendiak ezagutzen hasi zen paisaia hauetan. Horrexegatik, aspalditik gogor lan egin dugu gure baserri-ondarea katalogatuz baita baserri-bideak eta baserri-ondarea hobetzeko eta hedatzeko proposamen desberdinak eginez ere.


Etxebarriako urtegiaren ezker basterratik doan bidea,"Urtegi zaharra" deritzote ere.

Lan langile eta zehatz hau amaitu eta gero, gure taldeak mozio bat Barakaldoko udaletxeari aurkeztu genion. Mozio barruan gure bideak eta bidezidorrak hobetzeko eta hedatzeko proposamenak, baita baserri-ondarea kontserbatzekoa ere, sartuta daude. HEMEN mozioaren texto osoa aurki dezakezu.


Errekatxo / El Regato eta Ganeroitz / Apuko, Argalarioko hegoaldeko maldatik ikusita

Nahiz eta mozioak EAJ-PNV, PP, BILDU eta EB-Bren babesa jaso duen, alkateak eskari bezala onartu du. Honek esan nahi du, Udaletxeko osoko bilkura gai honez erabakia hartu beharrean, gure proposamena jakinarazita besterik ez dela izango. Eskari bezalako proposamentan Udaletxeko osoko bilkurak ez dauka ahalmanik erabakitzeko.

Nolanahi ere, gure proposamenarekin ados dauden pertsonak udaletxeko bilkurara etortzea oso interesgarria iruditzen zaigu. Udaletxeko bilkura datorren ostegunean, otsailak 26, arratsaldeko 6etan, izango da. Ez ahaztu NAN, bilkuran sartzeko derrigorrean aurkeztu behar dugulako.

Zure parte-hartzea eskertzen dugu.


Castaños ibaiaren baztertxo bat

2015/02/04

SOILA (994 m), PEÑA DEL SANTO (1037), MUELA (1055). IZKIKO PARKE NATURALA


Igandean, otsailak 8, joango gara Izkiko Parke Naturalera.


Egile: Paulo Etxeberria. Jatorrizko argazkia eta lizentzia

Hiru mendiak igotzeko ibilbidea antolatu dugu, Soila, Peña del Santo eta Muela. Antoñanatik ateratzeko asmoa daukagu eta hiru mendiak igo eta gero, San Román de Campezo / Durruma Kanpezun amaituko dugu. Baina momentu honetan oraindik ez dakigu zer gertatuko den. Aste honetan egiten ari duen eguraldia ez da batere ona eta eguraldia aldatu ezean ezinezkoa izango da irteera. Dena den, hemen daukazue GPSrako ibilbidearen tracka. Google Maps-ean ikus daiteke ere. Google Earth-en ikuspegi orokorra uzten dizuegu, badaezpada ere.



Badakizu: Betiko lekuan 6:45etan

Bazkaria Durruma Kanpezuko jatetxe batean egingo dugu, baina ez ahaztu hamaiketakoa.