Martxoaren 14 eta 15ko asteburuan irteera interesgarri bat daukagu: Larunbatean, eguraldiak uzten badigu, Burgosko mendirik altuena igoko dugu, San Millán; eta igandean Atapuercako aztarnategia bisitatuko dugu. Asteburu ederra.
Egileak: Antonio Fernández & Juan Francisco Sánchez. Jatorrizko argazkia eta Lizentzia
Ibilbidea San Millango hegoaldeko isualdetik hasten da eta iparraldekoan amaitzen da. Autobusak Puerto del Manquillon utziko gaitu, Pineda de la Sierratik 8,5 km-etara, eta Santa Cruz del Valle Urbiónen hartuko gaitu berriro. Ibilbidearen perfilak 18 km-ko distantzia, 870 metroko desnibel metatu positiboa eta 1300 metroko desnibel metatu negatiboa dauzka.
Data hauetan elurra izatea oso posiblea da. Kranpoiak eta pioleta eraman beharko ditugu.
Lo egingo dugu Pradoluengoko ostatu batean eta, beti bezala, afaria eta gosaria prezioren barruan daude. Igandean jatetxe batean bazkalduko dugu, zeinengatik hamaiketakoa y larunbaterako mendian jateko zerbait eraman beharko dugu. Igandean zuk erabaki, aztarnategietarako bisitan bokataren bat behar baduzu.....
Ibilbidea, xehetasunez ikusi nahi baduzu edo GPSrako track jaitsi nahi baduzu, klikatu HEMEN.
Eta azkena baina oso garrantzitsua dena: Asteburua denez, autobusa aterako da 5:45etan
No comments:
Post a Comment