2015/04/12

BERIAN (1493 M). ANDIA MENDILERROA. APIRILAK 19.


Igandean, apirilak 19, sinklinal batera joango gara. Joan bagina orain dela miloi urte batzuk jaistea egokituko zitzaigun, baina orain sinklinal zintzilikatua da, beraz igotzea egokituko zaigu. Ez, ez da aurrekohistorian marihuana landare bat erre zelako, baizik eta ondoko antiklinalak higatu zirelako eta sinklinala gora geratu zelako.


Egilea: Xalikot. Jatorrizko argazkia eta kizentzia.

Aurreikusitako ibilbidea Goñitik -Beriaingo hegoekialdetik- Uharte-Arakilera arte -iparraldeko aurpegian- doa, pasatuz, noski, Beriaintik baita batzuek Euskal herriko erdia dela esaten dutenatik ere. Guk badakigu erdia Barakaldon dagoela baina ez zaigu batere gustatzen ezdabaidatzea...


Egilea: Daniel Zudaire Araiz. Jatorrizko argazkia eta lizentzia.

Ibilbideak badauzka 16,6 km eta +700 metroko eta -1140 metroko desnibelak. 900 metroko kotan igotzen hasiko gara. Igoera oso leuna da, 11 kilometroetan igotzen da, baina 490 metroko kotarainoko jaitsiera oso pikoa da, baina polita ere. Pagoetako eta haritzetako basoa zeharkatuko dugu. -Zuhaitzetako batzuk ehun urteko gorakoak dira-. HEMEN track daukazu ordenagailuan ikusteko edo GPSra jaisteko.



Udaberrian egon arren, irteera honetan bazkalduko dugu jatetxean, hortaz hamaiketakoarekin motxilan nahiko izango da.

Eta ordua,betikoa: 6:45etan

No comments:

Post a Comment