Hasi baino lehen, post-en amaiera iristen ez bazara, berriarekin zerikusirik duten esteka batzuk uzten ditugu hemen:
Barakaldoko Mendi Taldeak, Bizkaiko Mendi Federakundearen laguntzaz eta bere baliabidez, gure bidezidorren eta baserri-ondarearen katalogazio eta mantendu egitasmoa garatu du barakaldotar guztientzat baita gure herriaren bisitarientzat ere.
Alderdi hau nabarmendu nahi dugu: Proposamen hauek, boulder bat eraikitzeko eta kudeatzeko ekimena gertatu zen bezala (oraindik garatu gabe), 2014ko udal diru-laguntzaren kontu, talde honen kideentzat ez dira, baizik eta gure herriari balio erantsia ematekoak dira. Gainera, oso era errentagarrian egin dugu, gure lana altruista delako.
Egindako lana alferrik izan ez zedin udaleko bilkuran ezdabaidatzeko, mozio eran, aurkeztu genuen. PNV_EAJk, PPk, BILDUk eta EB-Bk mozioa babestu zuten, baina gobernu taldeak (PSOEk) eskaria bihurtu zuen, horrela bilkurak ez zeukan gure proposemanez erabakitzeko ahalmenik. Nahiz eta horrela izan, proposamena aurkeztea erabaki genuen.
Hau gure lan politikoa da. Gure iritziekin, botoekin eta egitasmoekin politikan parte hartzen duten herritarrak gara, besterik ez. Agian politika egiteko modurik zintzoena.
Jakina, gure proposamen batzuek beste administrazioak nahazten dituzte, horregatik erakunde arteko akordioak behar direla uste dugu. Guk gure udaletzera zuzendu gara proposamenen garapenarekin ardura gehiago daukalako eta eskatzen ditugun ekintzak lideratzeko eta koordinatzeko ahalmena daukala uste dugulako.
Eskaria garatu zen modua ikusita, Barakaldoko Mendi Taldeko batzordeak gure taldeaz esan ziren gezurrez, eta bertan gezurtatu ezin zigutenez, gure iritzia eman nahi dugu. Lehen, eskaria adierazi zen egoera jar dezagun testuinguruan: Udaletxeko bilkuran egon ginen taldeko kideak, gurekin zer ikusirik gabeko gertaerengatik, bota gintuzten. Juan Santamaria, besterik ez, gera zitekeen baina eskaerak iraun zuen denboran zehar soilik.
Halako egoeretan egoteko ohitura zinegotziek badaukate, baina herritar batentzat oso egoera deserosoa da. Nahiz eta zaila izan gure ordezkariak gure propoposamenak defendatu zituen bikain.
Egoera honetan ulertzeko saila dena da:
- Egindako lana ezagutzen duen pertsonak, herrirako lan altruista, 7 minutu edutzea soilik. Ez ohitutako pertsona batenganako inongo malgutasunik gabe, ezta begirunerik ere.
- Hala ere, bilkurak betiko politikarako ordu erdi edukitzea.
- Hogeita hamabost minutuetatik geheinak gure ordezkariari errieta emateko erabiltzea.
- Eta azkenean, baina larriena: Pertsona honek, era irangarrian tratatu ondoren, erantzuteko denbora ez izatea.
Zazpi minutu egitasmoa ezagutzen duenarentzat eta hogeita hamabost minutu ezdabaida iraingarrietarako eta antzuetarako....
Gure jarrera post honetan jasotzen da eta, zorionez, bilkura grabatuta dago, horrela bakoitzak bere iritzia egin ahal izango du. Gure lana mapetan eta mendietan dago, beraz gai hau bukatutzat hartzen dugu.
Azkenean, guk badakigun zerbait nabarmendu nahi dugu: Gailurretara heltzen garenean elkar besarkatzen dugu gure kidetzeaz galdetu gabe; ezdaibada politika antzuak ez dira gureak.
Barakaldo herriak gu aintzakotzat har ditzake gure lanak eta ezagutzak uzten diguten guztirako.
No comments:
Post a Comment