2014/05/06

ANETOK BERE LEKUAN JARRAITZEN DU

...uste dugu, ezin ikusi genuelako. Ostiralean Pirineoetako mendirik ezagunena igotzen saitu ginen, baina eguraldiak esan zigun gure eguna ez zela. Nahiz eta irudipen handia izan, obeditu behar izan genuen.



Portillón superior-era heldu ginen, honen bidez isurialdez aldatzen zara, baina, hortik aurrera lainoa eta bisutsa besterik ez genuen ikusten. Gainera, Portillon-etik glaziarreko aldera jaisteko, elurrik gabe ez dago arazorik, soka eraman behar izango genuen...


[Pertsonak beste taldekoak dira]

Larunbatean eguraldi berbera egiten zuen, baina Pico del Alba igotzen saitu ginen.

Aterpetik mendebalderantz joan beharrean, hegoalderantz, gutxi gorabehera,zuzendu ginen, baina portillon-etatik hurbilduz igoera aldapatsuegia ez egiteko asmoz,gero Albara heltzeko,eta aterpera zuzenean jaitsi gintezen ibaiaren ibarbidetik.



Txikik, oso serio, kranpoi berriak eskatzen ditu baina ez gaitu konbenzitzen, konpondu genizkion; garai hobeak itxaron beharko ditu.



Tontorretik hurbil ibili ginen; GPS-ek 3055 metrotako kota erregistratu zuen, baina bertan utzi behar genuen. Azken metrotan izotza eta harriaren nahasteak bidea zaildu zuen eta igotzeko gogoak baino gehiago behar genuen... Behintzat, butzuek bere maila gainditu ahal izan zuten.





Beraz, Batzuek badaukate egiteko lana beste aukerarako eta, bide batez, berikasi genuen mendietan guk agintzen ez dugula...



Nolanahi ere, beti bezala, mendiko esperientzia bikaina izan da.






Igandean, mendiak irribarre burlati batez agurtu gintuen, ¿edo beste batean itzultzeko begi-keinu sinpatikoa izan zen?





Itzuliko gara. Noski baietz!



Portillón-erako igoera oso ezaguna denez Pico de Albaren track besterik ez dugu uzten. Oso interegarria da ibilbide zirkularra delako. Tontorrera ez da heltzen, baina 50 m baizik ez zaizkio falta.

2014/04/27

ANETO(3.404) ETA PICO DEL ALBA (3.112). (2014/may/1-4) (2. ATALA)

Bi pertson ez dira joango, berez, joan nahi baduzue oraindik badago lekurik.




Eguraldia: Elur maila jaisten zihoan, la Renclusan 1,7 metrora heldu zen, baina atzo, Apirilak 25, berriro 2 metrora igo du.  Ostirala eta larunbaterako iragarpenak hotza egingo duela esaten du, -3 graduko maximarekin, 50 km edo gehiago orduko haizearekin. Orain dela aste bat aurreko taldea egon da. Bidea ondo dago eta Mahoma igarobidea elurrik gabe.

Kontuan izan, igandean, itzultzerakoan arropa eta zapata garbiak izateko, autobusean poltsa bat utz dezakegula.

Aurrez ikusitako ibilbideak "estandarrak" dira. Lehengo egunean, pixka bat bero gaitezen, kanpaleku nagusaraino, 5km ibiliko gara eta 400 m desnibel igoko dugu ( autobusa heltzen den lekuaren arabera). HEMEN erreferentziak dauzkazue (lortu egin ditugu hemendik eta hemendik (antolatuak eta "garbituak") baina beno, ikusiko dugu aurten oholtza non jarri duten...
Hau ikuspegi orokorra da:


SAIOA ETA BERTIZEN ARGAZKIAK

Baztango hegoaldetik ibilbide bat, Urkiaga mendatetik Belate mendateraino Artesiagakotik pasatuz.


Asteburua amaitzeko, igandean Oiartzungo Iriberri jatetxera bazkaltzera joan baino lehen Señorio de Bertiztik ibilbidetxo bat egin genuen.




[Blog-ean beran argazki erakustaldia hasteko eta aurreratze/atzeratze geziak erabiltzeko ezkerreko beheko aldean dagoen tituloa bultzatu. Argazkiaren erdian klick eginez gero, Picasa-album irekiko duzu.]

ERGAREN ARGAZKIAK

Ibilbide erreza, Track-ean ikusten denez. Track aurki dezakezu hemen gure wikiloc orrialdean.

Pote batzuk edan eta gero, Arbizun txistorra erosi genuen indarrak berreskuratzeko "Baserrian".

[Blog-ean beran argazki erakustaldia hasteko eta aurreratze/atzeratze geziak erabiltzeko ezkerreko beheko aldean dagoen tituloa bultzatu. Argazkiaren erdian klick eginez gero, Picasa-album irekiko duzu.]

2014/04/16

ANETO (3.404) ETA PICO DEL ALBA (3.112) . (2014/MAITZA/1-4)

Azkenean, irteera hau negukoa izango da. Orain bi metro eta erdiko elur-geruza badago La Renclusa aterpean. Azken 10 egunotan elur-geruzaren lodiera 70 zm jaitsi da; Ikusiko dugu zubian nola egongo den....




Ostegunean goiz goizean joango gara, bai 5:45etan. Benasque bailarara autobusak eramango gaitu, gero La Renclusa aterpera igoko gara. Bertan iganderaino lo egiteko eta mantenu erdiko (gozariak eta afariak) ostatu hartu dugu. Beraz, aurreneko hiru egunetarako janaria eraman behar dugu (ostegunetik larunbateraino). Igandean jatetxe batean jango dugu (Behin honetan, igandeko bazkaria irteeraren prezioaren barnean dago).


Portillon Superior-tik Pico de Anetoren eta bere glaziarraren ikuspegia.

Pico de Aneto eta Pico del Alba igotzeko asmoa daukagu, baina, beti bezala, eguraldiaren arabera...

Jakina, piolet, kranpones, beharrezko arropa eta abar eraman behar ditugu. La Renclusan, egun hauetan, 0º eta 9º bitarteko tenperatura egiten ari du. Lo egiteko, eraman ahal da lo zaku edo isara-zaku aterpean burusiak baitaude. Anetoan hurrengo egunetarako eguraldi iragarpenak esaten du -9º eta -5º  bitarteko tenperatura egingo duela eta iparraldeko edo mendebaldeko haizeak 30 km orduko abiadura gaindituko duela. Eta ez ahaztu kopetako argia, oilarra abestu baino lehen aterako garelako...


Argazkian airetiko ikuspegi bat daukazu leku garrantzitsuen kokapenarekin (zu kokatzeko haize-arrosan arreta jarri). Argazkiaren gainean klick egin zehatz-mehatz ikusteko.

2014/04/02

SAIOA (BAZTAN) 2014/4/5 2. ATALA

Leku libre daude.


Larunbatean Baztanera joango garela badakizue. Ibilbide galanta egin nahi dugu. Urkiaga mendatera igoko gara eta Belate mendatean amaituko dugu. Bidean Saioaren tontorretik pasatuko gara, baita Artesiaga mendatetik ere.


Wikiloc-ren hiru track erabili ditugu erreferentzia-ibilbidea osatzeko (Alberto Goni, Victor1 eta josinazio). Ibilbidean Okororako desbideratzea dago. Ez dugu hartuko, baina badakigu hor dagoela, badaezpada. Orduan, Okororako bidea kenduz, gure ibilbideak 18 km-ko distantzia eta ±1.100 metroko desnibela izango du. GPS-rako track jaitsi ahal duzue; Hemen. Kortarixar aterpetxearen kokapena markaturik dago, baita Bertizkoa ere.


(Argazkia handitzeko egin klick bere gainean)



Autobusa noiz aterako den gogaratzen dugu: 5:45

2014/03/30

GPS ERABILTZEKO MINTEGIAREN GIDA

Mintegian ikusi dugun GPS erabiltzeko gidaren esteka post honetan aurki dezakezue. Gida gida bat besterik ez da, ez ikastaro bat. Berez ikastaro egin dutenei baliagarri izango zaie edo, gehienez, kontzeptuak ezagutzeko balio izango du. Gero kontzeptu hauetaz sakondu behar da.



Lehenagoko bertsioren bat daukazunek baztertu eta jaitsi hau.





Mintegian hurrengo atalak ikasi ditugu:
  • Satelite-sistemaz eta kordenatuez kontzeptu orokorrak, halaber egokitzearen elementuez eta hargailuaren segimenduaz (waypoints, tracks).
  • Tracken bilaketa(ibilbideak) eta beraien edizioa.
  • Idazmahi-aplikazioen erabilera (Basecamp, Google Earth, GPSBabel...).
  • Ikasi ditugun kontzeptuen arabera hargailuen erabilera. Lan-fluxua.
Gidak hitz egiten dituen hargailuak iraganean askotan erabilitakoak dira (Etrex abizenik gabe edo "horia", berehala oinarrizko kontzeptuak ikusteko) edo gaur egun mendizaleek erabiltzen dituzten Etrex 20/30 y Dakota 10/20). Garmin etxekoak dira, bagenekien, baita Basecamp ere (Aplikazio jabea baina doakoa). Ba dirudi gehien erabiltzen dena dela eta doako mapak eta Web-erako euskarriak dauzkala. Hau da ezagutzen duguna .. Egiten diogun publizitatearen truke ea Garminek hargailuaren bat oparituko digun:-


Informazioa lortzeko:
  • Egin klick esteka honetan eta lortuko duzu.zip.
  • Deskonprimitu zure ordenagailuaren karpeta batean zip artxibo hori.
  • Artxiboaren gainean klick bikoitza egin GPS-GATB-INICIO.html Karpeta nagusian aurkituko duzu GPS. Seminario GATB. Html denez, Zure nabigatzaile gogokoena irekiko da eta agertuko diren esteketan klick egin dezakezu. Informazio orokorra zip-ean sartuta dago eta, berez, internet erabili gabe oinarrizko informazioan nabigatu ahal izango duzu. Beste estekak aurkituko dituzu ere, baina lotzen duten web orriak irekitzeko internet erabili beharko duzu. Artxibo arakatzailez artxiboak miatzekoko ez dago , azalpen praktikoetan erabilitako artxiboekin zerbait praktikatu nahi ez baduzu. Artxibo hauek "ArchivosPruebas" subkarpetan daude. Nola nahi ere, artxiboetan sartu ahal duzu nahi duzun moduan, baina ez ezabatu, ezta lekuz aldatu ere, nabigatzailetik gida erabili ezin izango delako.





"GPS erosi dut ¿ Zer egin behar dut? Galdetzen duzuenentzat ez dago berehalako erantzunik . Batez ere, ordenagailua erabili behar duzue. Azaleko azalpenak emateko, behinik behin, 6 orduko ikastaro behar da eta ez da nahikoa. Saiatu eta okertu behar duzue, baita track bat egiteko hiru orduko lana galtzeagatik birao egin ere; hori guztia zuen kontua.

Zalantzekin eta garagardotxo batekin txokoan elkar ikusiko dugu... Agian kluben izena "Geolocalizados Alcohólicos dando Tumbos por Barakaldo" honekin trukatu behar dugu.