2014/04/27

ANETO(3.404) ETA PICO DEL ALBA (3.112). (2014/may/1-4) (2. ATALA)

Bi pertson ez dira joango, berez, joan nahi baduzue oraindik badago lekurik.




Eguraldia: Elur maila jaisten zihoan, la Renclusan 1,7 metrora heldu zen, baina atzo, Apirilak 25, berriro 2 metrora igo du.  Ostirala eta larunbaterako iragarpenak hotza egingo duela esaten du, -3 graduko maximarekin, 50 km edo gehiago orduko haizearekin. Orain dela aste bat aurreko taldea egon da. Bidea ondo dago eta Mahoma igarobidea elurrik gabe.

Kontuan izan, igandean, itzultzerakoan arropa eta zapata garbiak izateko, autobusean poltsa bat utz dezakegula.

Aurrez ikusitako ibilbideak "estandarrak" dira. Lehengo egunean, pixka bat bero gaitezen, kanpaleku nagusaraino, 5km ibiliko gara eta 400 m desnibel igoko dugu ( autobusa heltzen den lekuaren arabera). HEMEN erreferentziak dauzkazue (lortu egin ditugu hemendik eta hemendik (antolatuak eta "garbituak") baina beno, ikusiko dugu aurten oholtza non jarri duten...
Hau ikuspegi orokorra da:


No comments:

Post a Comment