2014/04/16

ANETO (3.404) ETA PICO DEL ALBA (3.112) . (2014/MAITZA/1-4)

Azkenean, irteera hau negukoa izango da. Orain bi metro eta erdiko elur-geruza badago La Renclusa aterpean. Azken 10 egunotan elur-geruzaren lodiera 70 zm jaitsi da; Ikusiko dugu zubian nola egongo den....




Ostegunean goiz goizean joango gara, bai 5:45etan. Benasque bailarara autobusak eramango gaitu, gero La Renclusa aterpera igoko gara. Bertan iganderaino lo egiteko eta mantenu erdiko (gozariak eta afariak) ostatu hartu dugu. Beraz, aurreneko hiru egunetarako janaria eraman behar dugu (ostegunetik larunbateraino). Igandean jatetxe batean jango dugu (Behin honetan, igandeko bazkaria irteeraren prezioaren barnean dago).


Portillon Superior-tik Pico de Anetoren eta bere glaziarraren ikuspegia.

Pico de Aneto eta Pico del Alba igotzeko asmoa daukagu, baina, beti bezala, eguraldiaren arabera...

Jakina, piolet, kranpones, beharrezko arropa eta abar eraman behar ditugu. La Renclusan, egun hauetan, 0º eta 9º bitarteko tenperatura egiten ari du. Lo egiteko, eraman ahal da lo zaku edo isara-zaku aterpean burusiak baitaude. Anetoan hurrengo egunetarako eguraldi iragarpenak esaten du -9º eta -5º  bitarteko tenperatura egingo duela eta iparraldeko edo mendebaldeko haizeak 30 km orduko abiadura gaindituko duela. Eta ez ahaztu kopetako argia, oilarra abestu baino lehen aterako garelako...


Argazkian airetiko ikuspegi bat daukazu leku garrantzitsuen kokapenarekin (zu kokatzeko haize-arrosan arreta jarri). Argazkiaren gainean klick egin zehatz-mehatz ikusteko.

No comments:

Post a Comment