2014/05/06

ANETOK BERE LEKUAN JARRAITZEN DU

...uste dugu, ezin ikusi genuelako. Ostiralean Pirineoetako mendirik ezagunena igotzen saitu ginen, baina eguraldiak esan zigun gure eguna ez zela. Nahiz eta irudipen handia izan, obeditu behar izan genuen.



Portillón superior-era heldu ginen, honen bidez isurialdez aldatzen zara, baina, hortik aurrera lainoa eta bisutsa besterik ez genuen ikusten. Gainera, Portillon-etik glaziarreko aldera jaisteko, elurrik gabe ez dago arazorik, soka eraman behar izango genuen...


[Pertsonak beste taldekoak dira]

Larunbatean eguraldi berbera egiten zuen, baina Pico del Alba igotzen saitu ginen.

Aterpetik mendebalderantz joan beharrean, hegoalderantz, gutxi gorabehera,zuzendu ginen, baina portillon-etatik hurbilduz igoera aldapatsuegia ez egiteko asmoz,gero Albara heltzeko,eta aterpera zuzenean jaitsi gintezen ibaiaren ibarbidetik.



Txikik, oso serio, kranpoi berriak eskatzen ditu baina ez gaitu konbenzitzen, konpondu genizkion; garai hobeak itxaron beharko ditu.



Tontorretik hurbil ibili ginen; GPS-ek 3055 metrotako kota erregistratu zuen, baina bertan utzi behar genuen. Azken metrotan izotza eta harriaren nahasteak bidea zaildu zuen eta igotzeko gogoak baino gehiago behar genuen... Behintzat, butzuek bere maila gainditu ahal izan zuten.





Beraz, Batzuek badaukate egiteko lana beste aukerarako eta, bide batez, berikasi genuen mendietan guk agintzen ez dugula...



Nolanahi ere, beti bezala, mendiko esperientzia bikaina izan da.






Igandean, mendiak irribarre burlati batez agurtu gintuen, ¿edo beste batean itzultzeko begi-keinu sinpatikoa izan zen?





Itzuliko gara. Noski baietz!



Portillón-erako igoera oso ezaguna denez Pico de Albaren track besterik ez dugu uzten. Oso interegarria da ibilbide zirkularra delako. Tontorrera ez da heltzen, baina 50 m baizik ez zaizkio falta.

No comments:

Post a Comment