2014/03/03

SERANTES-PUNTA LUCERO-REN ARGAZKIAK

Hurbileko mendi batzuk igoz urtea hasi genuen. Oso interesgariak dira, alde batetik ikuspegi ikaragarriak dauzkatelako eta bestetik Bilboko burdin gerrikoaren kanoi-bateria batzuk bisitatzen utziko digutelako.
Garraio publikoak ibilbidea erraztuko dugu: Santurtzira metroz joan gaitezke eta Muzkizean La Arena ondartzatik itzuli daiteke Bizkaibusen autobusez.
Ibilbidea gure wikiloc-ean dago(esteka zuzena).

[ Blog berean argazki erakustaldia ikusteko eta aurreratze/atzeratze geziak erabiltzeko ezkerreko beheko aldean dagoen tituloa bultzatu. Argazkiaren erdian bultzatzen baduzu Picassa-album irekiko duzu.]

2014/02/11

ERGA (TRINIDAD) 2014/3/9

Valderredibletik etorri berriak gara eta dagoeneko hurrengoa prestatzen ari gara. Martxoaren 8an Erga (1.094 m) igoko dugu. Irurtzungo iparekialdean 600 metroko goragunea.


Egilearen baimenaz, Gonzalo Caballero. Jatorrizko argazkia eta lizentzia. Eskubide guztiak erresalbatuak.

Larraun ibaiaren zintzurrean hasi nahi dugu, Bi Ahizpen pasabidetik gertu. Bi kareazko harri eskergei "Bi Aizpak" deitzen zaie. Artolara eramaten duen mendi-sokatetik igoko gara pagoak, aritzak eta arteak inguratuak. Azkenean Ergaren gailurrean kokatuta dagoen baselizara helduko gara eta eguraldiak uzten badigu, besteak beste, Iruñaldea ikus ahal izango dugu. Hortxetik, Irurtzunera jaitsiko gara, bazkaltzera.

2014/02/09

EBRO IBAIAREN ZINTZURRA. POLIENTES ORBANEJA. (VALDERREDIBLE) 2. ATALA

Irudian, igande honetan joan nahi dugun aldea ikus dezakezu. Argazki honetako ibilbidea ez da zehatza. Egingo duguna, zehatz mehatz, gidek erabakiko dute.





Hona hemen orain dela aste bat atera genituen beste argazki pare bat:







¡Ah! Ez ahaztu betiko lekuan eta orduan egoten: 6:45

2014/01/20

EBRO IBAIAREN ZINTZURRA. POLIENTES-ORBANEJA

Otsailaren 9an Ebro Ibaiaren Zintzurrera joango gara, Valderredible baiaran. Orbanejas del Castillo-ren eta Polientes-en arteko ibilbidea egingo dugu hain zuzen ere.


Autor: Senderismo Sermar. Jatorrizko argazkia eta lizentzia (kurbez handiagotutako kontraste).

Ibilbidean ibaiertzeaz gozatuko dugu, baita, labarretan, formazio geológiko bitxiez ere. Orbanejan ur-jauzi ikusgarriak bisitatu ahal izango ditugu. Urak egindako arkitekturak ikustekoak dira, benetan.



Autor: Sergio Morchon. Jatorrizko argazkia eta lizentzia (aldaketarik gabe).

Gogoratu badatorrela Mendi astea, beraz, urtarrilaren 21ean, asteartean, eta urtarrilaren 23an, ostegunean, lokalean ez gara egongo. Hau dela eta, ibilbidea egiteko izena emateko lehen eguna urtarrilaren 28an, asteartean, izango da..

Hurrengoan informazio gehiago emango dugu.

2014/01/11

2014KO MENDI ASTEA

Mendi Asteari pioletez, kranponez eta behar denez atxikiturik jarraitzen dugu. Aurten iaz baino lehenago egingo dugu, urtarrilaren 20tik 23ra. Lau egun hauetarako zure gustokoak izango diren, seguru, lau emanaldi/hitzaldi antolatu dira

Badaukazu kartela baina data eta lekua azpimarratzen ditugu: San Bizenteko Kultur Etxea 19:30etan egun guztiak. Edonor etor daiteke.

Zure sare sozialetan partekatu:

¡¡ZURE ZAIN GAUDE!!



Hizlariei buruz informazio gehiago izateko, hona hemen esteka batzuk:

MAZA PANDOREN ARGAZKIAK

2013ko asken irteeraren argazkiak. Eguraldi ona, txanpain pixka bat, baskari oparoa eta lagunarte ona, primeran denboraldia hasteko.


Mari Joserenak:





Txetxurenak



***************************

2014/01/04

SERANTES ETA PUNTA LUCERO


Egile: Arrano. jatorrizko argazkia eta lizentzia (aldaketarik gabe).


Hau zure aukera izan daiteke. ¿Irteera erraz baten zain zeunden gu ezagutzeko? ¿Ba daramazu urte pilo bat Serantesera igo gabe hurbilegi dagolako? ¿Zure lagun frikiek bidaltzen dizkizuten tontokeriak irakurtzeko Whatsapp jarri nahi duzu eta beraz mugikor berria erosteko aurrezten ari zara?.



Ongi, badakizu 2014ko lehen ibilbide antolatua, urriak 19, hementxe bertan dagoela, baina beste irteerak bezain polita  izango da, eta gainera askoz merkeagoa: 5 eurotxo (kide ez bazara 6 eurotxo). Kuota honek Santurtzirako metroa eta jan ondoren Pobeñatik, Muzkizetik edo hortik itzultzeko autobusa barne hartzen du (noski, bazkaria ez dago sartuta 5 euroetan). Norbait bazkarian ezin bada geratu, itzuli daiteke garraio publikoan.


Ikusten duzunez, lehenik Serantesera (452 m) igoko gara, pixka bat jaitsiko gara eta abiadura berriro hartuko dugu Punta Luzero (309 m) igotzeko. Mendi honetatik bazkaltzera joango gara La Arena eta Pobeñaren aldetik ... Erraza, ¿Ez?


¡Ah! Ahazten zaigu eta: ordubete gehiago lo egiten utziko dizugu; Ateratzeko ordua 7:45etan izango da. Abantaila ugari irteera honetan...




Egilea: Fernando Jiménez. Jatorrizko argazkia eta lizentzia(aldaketarik gabe)