2014/01/04

SERANTES ETA PUNTA LUCERO


Egile: Arrano. jatorrizko argazkia eta lizentzia (aldaketarik gabe).


Hau zure aukera izan daiteke. ¿Irteera erraz baten zain zeunden gu ezagutzeko? ¿Ba daramazu urte pilo bat Serantesera igo gabe hurbilegi dagolako? ¿Zure lagun frikiek bidaltzen dizkizuten tontokeriak irakurtzeko Whatsapp jarri nahi duzu eta beraz mugikor berria erosteko aurrezten ari zara?.



Ongi, badakizu 2014ko lehen ibilbide antolatua, urriak 19, hementxe bertan dagoela, baina beste irteerak bezain polita  izango da, eta gainera askoz merkeagoa: 5 eurotxo (kide ez bazara 6 eurotxo). Kuota honek Santurtzirako metroa eta jan ondoren Pobeñatik, Muzkizetik edo hortik itzultzeko autobusa barne hartzen du (noski, bazkaria ez dago sartuta 5 euroetan). Norbait bazkarian ezin bada geratu, itzuli daiteke garraio publikoan.


Ikusten duzunez, lehenik Serantesera (452 m) igoko gara, pixka bat jaitsiko gara eta abiadura berriro hartuko dugu Punta Luzero (309 m) igotzeko. Mendi honetatik bazkaltzera joango gara La Arena eta Pobeñaren aldetik ... Erraza, ¿Ez?


¡Ah! Ahazten zaigu eta: ordubete gehiago lo egiten utziko dizugu; Ateratzeko ordua 7:45etan izango da. Abantaila ugari irteera honetan...




Egilea: Fernando Jiménez. Jatorrizko argazkia eta lizentzia(aldaketarik gabe)

No comments:

Post a Comment