2014/02/11

ERGA (TRINIDAD) 2014/3/9

Valderredibletik etorri berriak gara eta dagoeneko hurrengoa prestatzen ari gara. Martxoaren 8an Erga (1.094 m) igoko dugu. Irurtzungo iparekialdean 600 metroko goragunea.


Egilearen baimenaz, Gonzalo Caballero. Jatorrizko argazkia eta lizentzia. Eskubide guztiak erresalbatuak.

Larraun ibaiaren zintzurrean hasi nahi dugu, Bi Ahizpen pasabidetik gertu. Bi kareazko harri eskergei "Bi Aizpak" deitzen zaie. Artolara eramaten duen mendi-sokatetik igoko gara pagoak, aritzak eta arteak inguratuak. Azkenean Ergaren gailurrean kokatuta dagoen baselizara helduko gara eta eguraldiak uzten badigu, besteak beste, Iruñaldea ikus ahal izango dugu. Hortxetik, Irurtzunera jaitsiko gara, bazkaltzera.

No comments:

Post a Comment