2016/05/08

PEÑA FORCA (2390 M), HUESCA, MAIATXAREN 21EAN ETA 22AN


Maiatxaren 21ean eta 22an aurtengo lehen mendiko asteburu osoa pasatuko dugu. Joango gara Piriniotara Peña Forca igotzeko (Huescako Piriniotara, Alano medilerroan), eguraldiaren arabera noski.


Peña Forca (esk) eta Lenito (ezk) Chinebral de Gamuetatik ikusita.
Egilearen baimenarekin Komando Kroketa. Jatorrizko argazkia y lizentzia. Eskubide isil guztiak.

Mendiko asteburu guztien bezala egingo dugu. Larunbatean Barakaldotik aterako gara, autobusak Selva de Ozara eramango gaitu eta bertatik Peña Forca igoko dugu. Hau dela eta mendiko egun baterako motxila prestatuta eraman behar dugu, hamaiketako eta bazkariarekin. Bisaltico bordan larunbatean lo egingo dugu eta afalduko dugu baita igandean gosalduko dugu ere. Ostatu-zonan lo egingo dugu baina burusiak badaude, saku-sabana besterik ez dugu eraman behar.

Igandean Kastelar, mendi apala, igo nahi dugu, Yesako urtegiaren iparraldean, Leireko monasteriotik gertu. Igoera honetarako hamaiketako ez ahaztu. Jatetxe batean bazkalduko dugu (bazkaria ez dago sartuta irteeraren prezioan).


Egile: Erripamendi Taldea. Jatorrizko argazkiak eta lizentzia

Asmatu duzun bezala, irteera larunbatean 5:45etan izango da.


Peña Forca iparraldeko isurialdetik, Estribiellas amildegitik, igoko dugu baina jaitsiera Lenito amildegitik, hegoaldeko isurialdean egingo dugu. Hona hemen ibilbidearen perfila: 12 km luzera; +1300 m eta -1500 m desnibel. Derrigorream eraman behar ditugu kranpoaiak eta piolet elurra egongo delako.



Igandeko ibilbideak 6,5 km luzera eta 650 m desnibel dauzka. Track Arangoitiraino heltzen da, baina guk ibilbide zirkularra egin nahi dugu, El Kastellar eta El Portillotik pasatuz.



Tracks:
Peña Forca: Google Maps-ean ikusi eta jaitsi formatuan kml. Formatu GPX.
Kastellar: Google Maps-ean eta jaitsi formatuan kml. Formatu GPX.

2016/04/25

GPS ERABILTZEKO TAILERRA



¿Azkenaldian mendian galdu zara edo txarto pasatu duzu? Segur aski GPS eramaten zenuen baina ez zenuen erabiltzen ...

Ia denok GPS-rekin hornitutako mugikorra eramaten dugu sakelan. Mugikorrentzako tracks eta oinarrizko nabegatzailea erabiltzeko tailerra egin nahi dugu. Hurrengo maitzaren 14an, 10 etatik 14 etara, Clara Campoamor Etxe kulturan ospatuko da. .



Eraman behar ditugu hurrengoak:
  1. Ordenagailu eramangarria (Windows-arekin ahal izanez gero)
  2. Mugikorra (Android ahal dela).
  3. Kable USB ordenagailua eta mugikorra lotzeko
  4. Luzagarria/lapurra (aske bat edukiz gero) ordenagailua elikatzeko
Bi pertsonentzako ordenagailu bat eta mugikor bat izatea ideala da.(Hiru gehienez).



Hurrengoari arreta jarriko diogu:
  • Ordenagailuan Tracks bilatzea eta jaistea. Tresna: edozein internet nabegatzaile.
  • Mugikorrean kopiatu.
  • Mugikorrean nabegatzailearen oinarrizko konfigurazioa.
  • Mugikorrean nabegatzailearen oinarrizko erabilera: track-ari jarraitzea, egindako track erregistratzea, aldeko mapa jaistea... tresna: Androids-entzako Oruxmaps.
  • Denbora badago, tracks-en edizioa: tracks erregistratua garbitzea; Track berria sortzea besteetatik (batzea, ebakitzea...). Tresna: Basecamp de Garmin eta Google Earth.



Norbaitek esaten zuen bezala, "Gure liburua saltzera goazen" ;-) Ba daude beste aplikazioak baina hauei arreta jarriko diogu .

Oso egokia da bai ordenagailuan bai mugikorrean aplikazioa sartuta eramatea. Eraman ahal ditugun ordenagailuak elikatzeko luzagarriak oso egokia izango dira ere.

Lokalaren edukiera txikia da. Izen-ematea zorrozki heldueraren aginduagatik izango da eta berri hau argitaratu baino lehen erregistratutako kideentzat. irteerarako sistema erabiliko dugu apuntatzeko, lehen eguna apirilaren 26an dela..

LAGUNTZAILEAK ONARTZEN DIRA. Nahaiz eta tresna zehatzak ez ezgutu, trebea bazara informatikarekin, tailerra era arinean gara dadila lagun dezakezu.

2016/04/09

SAN LEON (LA RIOJA) APIRILAREN 17AN.


Cantabria mendilerroaren erdian San León mendia kokatzen da, Herrera mendatetik gertu. Hemendik eskailera batzuen bidez igo daiteke, baina gu igoko gara iparraldeko isurialdetik (Araba), Montoria herritik ateraz (800  m).


Egile: Kepa Castro. Jatorrizko argazkia eta lizentzia..

Montoriatik Alto de Atxabal igoko dugu, 3kmko distantzia eta 300metroko desnibela. Gandorraren zehar, Arabaren eta La Riojaren arteko muga naturalatik, gure helmugara helduko gara eta nahi badugu Alto de Las Cocinas eta el Alto de Zelarruntza bisita dezakegu.




Ibilbideak mendilerroaren gandorratik beratik joango da, La Peña de La Rosa ailegatu arte. Bertan hegoaldeko isuraldera pasatuko gara Abalos herrira (La Rioja) jaizteko, La Rosa baselizatik igaroz. Herri hau 600 metroko altitudean kokatzen da, hau dela eta desnibel positiboa negatiboa baino handiagoa da. Ibilbide osoak 14 km besterik ez dauka, desnibel errezekin +608 metrokoa eta -820 metrokoa.

San Leon tontorretik gertu, izen bereko koba bat dago. Sartu nahi baduzu ez ahaztu esku-argi bat eramatea.


Egile: Kepa Castro. Jatorrizko argazkia eta lizentzia.

Klik eginez esteka honetan klm formatuan dagoen trak jaitsi dezakezu edo eskualde honetako mapa batean nabegatzailen bidez ikus dezakezu. Zure GPSrako GPX formatua behar baduzu  hau da zure esteka.

Irteeraren ordua: 6:45 betiko lekuan.

Casalarreinako jatetxe batean bazkaria erreserbatu dugu.

2016/04/03

GOROSTIZAKO BOULDER



Dakizuen bezala, gorostizako UKEren instalazioetan GATBko kideek boulder bat daukagu.
Iaz, udaletxeko laguntzarekin eta antzinako instalazio bat aprobetxatuz, klubak rokodromo hau eraiki zuen. GATBKO KIDE GUZTIEN ESKURA DAGO.



Baina rokodromo erabiltzeko klubeko gendeak karneta atera behar dugu. Horretarako bidali mezu elektroniko bat helbide honetara (gatb@gatb.org) "gaian" "Boulder karneta" idatziz eta nork bere datuak emanez. Jakina 2016ko kuotek eguneratuta egon behar dute.

Karneta eskatzeko epea apirilaren 7an amaitzen da.

2016/03/06

TXINDOKI (1342 M). MARTXOAREN 13AN.


Martxoan Larrunarri igoko dugu, Aralar mendilerroan, Gipuzkoako mendi enblematikoenetako bat. Hau izen ofiziala da, mundu guztiak Txindoki bezala esagutu arren. Benetan "Txindoki" artzain-etxola bateko izena da.



 Aurreikusitako ibilbidea Larraitzean hasi eta amaituko da. Mendia inguratzen duen ibilbide klasikoa da.



Ibilbide honetan 10 kilometroko distancia ibiliko dugu eta 1000 metroko desnibela igoko dugu. Ibilbidearen perfila ez da batere erraza, aldaparen inklinazio ertaina %21etakoa da.



HAU  Google Maps-en edo Google Earth-en ikusteko esteka da. Behar baduzu  GPX formatoan, HEMEN artxiboa daukazu.

IRTEERAREN ORDUA:6:45tan

Neguan normala denez bazkalduko dugu jatetxe batean.

2016/02/17

SOLLUBE (684 M). OTSAILAREN 24AN



Otsailean Deiadar-mendirik txikienera joango gara, eta mendiak izena ematen dion mendilerroa bisitatuko dugu.

Egile: txadonak. Jatorrizko argazkia eta lizentzia (murrizketa eta contraste-handiagotze).
 Bermeo Burgoa menditik ikusita.

Bakiotik Matxitxako lurmurrerako errepidearen erdian ibilbidea hasiko dugu (yadanik Bermeo aldean ). Mendilerroaren tontor guztietatik pasatuko gara -Aznabarra, Burgoa, Garbola, Truende, Atxazpi, Iturrieta, Sollube e Irungana. Azkenean, Mesterika auzora helduko gara. Bertan Larraurirako autobusa hartuko dugu baskaltzera joateko, Aritxi erretegian.



Ibilbideak 17 km dauzka. Nahiz eta ez iruditu desnibela positiboa (+730m) txikiagoa da desnibela negatiboa (-950m) baino. Itsasotik gertu ibiltzen hasiko gara baina 300metroko desnibeletik, eta 87 metroko kotan bidea amaituko dugu.

HEMEN Google Earth-ren bista panoramikarekin Track aurkitu ahal duzu. Tracken formatua kml da; Zure GPS-erako Gpx formatutan jaitsi nahi baduzu, HAU da zure esteka.

IRTEERA ORDUA: 6:45etan

2016/02/13

ASTE ALPINA 2016 ARGAZKIAK



Joan den astea Aste Alpina ospatu genuen. Aurten aurkeztu genituen bost ekitaldi ikustera gende ugari etorri da. Guztiei gustatzea espero dugu.



[Blog-ean argazki ikustaldia hasteko eta aurrerapen/atzera egite geziak aktibatzeko, behean ezkerreko izenburuan klikatu. Klikatzen baduzu argazkiaren erdian, Picassa albuma irekiko duzu.]
Egilea:
Josune Reoyo


Hurrengo egunean himalayaraino joan ginen eta bertan geratu ginen bi egún. Asteartean, Manu Cordobak, espainako eskalatzaile oberenetariko bat, guidatu gintuen Chekigoraino (6.270 m), Nepaleko Rolwailing araneanManuk eta bere bi lagunek ireki zuten "Shiva" bidetik.


Egile: Josune Reoyo


Yadanik girora moldatuta geundenez eta inolako serac buru gainean erori ez zitzigunez, asteazkenean joan ginen Nun-eraino (7.135 m) Indiako Himalayan gure alpinistekin Isa & Rober (Nahiz eta lesioak Isari parte hartzea ez utzi).

Egile: Alex Garai


Osteguenean beste barakaldarra etorri zitzaigun, JonatanCervinori buruz (Alpes, 4.478 m) hitz egin zuen. Cervinok, mendi izugarria, orain dela gutxi, bere 150.urteurrena bete du. Jonathan-ek ahitu utzi gintuen Cervinorako hiru igoera jarraiturekin. Jonathan-ek dio Cervino igotzea errezagoa dela kontatzea baino. Gure ustean ondo kontatu zigun bere abentura, eta seguru gaude beste igoerak kontatzen jarraituko digula.

Egun berean, sarrera bezala, gure aurkezle profesionala, Julio Diego Iraeta, Kontatu zigun nola Cervinorako lehenengo igoera lortu zen, atzerritar eta autoktonoren arteko giro lehiakorren barruan, tragedian bukatu zuena.

Egile: Josune Reoyo


Ostiralean Alpin Astea amaitu zen.Tontxu González-ek aurkeztu zizkigun arroila-jaitzieraren irudi ikusgarri batzuk Alpeetan, Pirineoan, Euskadin, Asturiasen...

Egile: Josune Reoyo

Egile: Jose Antonio Fernández


Eskerrak ematen dizkiogu Denborari, barakaldoko elkarte fotografikoa,Josune Reoyoari, Jose Antonio Fernándezi y Alex Garairi.