Jadanik 2016aren kuota ordaintzeko epea ireki dugu eta federazioan elkartutako-lizentzia eskatzeko ere. Hemen tarifak dauzkazue. Kopiatu ditugu Bizkaiko Mendi Federakundetik. Badakizue izango dituzuen zalantzak klubean argitzen dizkizuegula.
GATB EUSKARAZ... 1929tik... Goazen mendirik mendi euskotar gazteak, goazen aldatzaz gora mendigoizaleak. Haize osasuntsuaz bizitza indartzera aberri guztiari agur egitera.
2015/11/30
2015/11/09
NEGUBURUKO LOTERIA 2015
Gabonetako loteria daukagu. Zure loteria-txartela eska dezakezu clubean edo hurrego denda kolaboratzaileetan:
- Jamper´s ile-apaindegi (Zaballa Anbulatorioa)
- Basterra Taberna (El Ahorro)
- La Cepa ardandegia (Bagatza)
- Itsasontzia Taberna (Bagatza)
- Horreo Taberna (Zaballa)
- Eguzki Taberna (Hezkuntza eskolako ekailerak)
- Nogueira Taberna (Landaberri, Arteagabeitia)
Baietz, aurten egokitu!. Ez duzu familiarekin partekatuko?.
Badakizu loteria-txartelak sal ditzakezula, zuk zuzenean edo denda baten bidez.

2015/10/17
LA TESLA: PEÑA CORBA (1.332 m), SAN MAMES (1.273 m). AZAROAREN 15EAN
Picos-etik itzuli eta berehala La Tesla mendilerrora hurrengo irteera prestatu dugu dagoeneko. Igoko ditugu bi tontorrik altuenak. Peña Corba, mendilerroaren mendebaldean, eta San Mames kordalaren erdian.

Bisjueces herrian (Villarcayon) hasiko gara 660 metroko altitudean. Artadi bat pasatu eta gero igotzen jarraituko dugu El Agujero-raino, harrizko arku naturala.

Hortik aurrera, mendilerroaren gandorrari jarraituz, bi tontorretik pasatuko gara, lehenik Peña Corba eta gero San Mamés. Ibilbidean mendilerroaren bi isurialde ikus ahal izango ditugu: Villarcayo-ren eta Medina de Pomar-en arteko aldea (IE, ezkerrera ibilaldiaren norabidearen arabera) eta Valle de Valdivielso beste aldean.

Bigarren tontorretik Quintanalacuesta herrira jaitsiko gara (Merindad de Cuesta Urria) 710 metroko altitudera. Bertan autobusak itxarongo gaitu gu eramateko Medina de Pomar-era, non bazkalduko dugun ( menua irteeraren preziaren barruan ez dago).
Ibilbidearen desnibela+ 785 metrokoa da eta desnibela- 735 metrokoa. Ibilbide osoan 14,5 km ibiltzen dira.
Ez ahaztu eguneko motxila hamaiketakoarekin eta urarekin. Barakaldotik ateratzeko ordua 6:45ean
HEMEN GPS-an edo mugikorran sartzeko track daukagu baita Google Earth-an, xehetasun guztiarekin, ikusteko ere.
2015/10/07
TORRE BLANCA (2619 M) ETA PEÑA REMOÑA (2229) URRIAREN 10-12.
Urte honetako asteburuko azken irteera hemen daukazu. Egun batean (larunbata edo igandea) Torre Blancara igoko gara eta beste egunean Peña Remoña.
Teleferikoa hartuko dugu Torre Blancara igotzeko, eta El Cable-tik Horcados Rojos-eko leporantz joango gara. Baina lepora heldu baino lehen Cabaña Veronicara zuzenduko gara. Bertatik Torre Blancara zuzenduko gara Hoyos Sengros sakonunea inguratuz, iparraldeko bere aldeagatik edo hegoaldekoagatik.

Perfil: 14 km, ±1300 m

Egile: Borf The Dog . Jatorrizko argazkia eta lizentzia
Fuente De-tik Peña Remoñara igoko gara, ziga-zaga eginez Embudo-ko kanaletik. Lehenik Vega de Liordes-era helduko gara eta hemendik Peña Remoñaren tontorrera zuzenduko gara iparraldeko isurialdetik. Jaitsiko gara hegoaldeko isurialdetik, Vega de Valcabaotik Pedavejoko kanala jaitsiz.

Perfil: 15,5 km, ±1550 m

Egile: jroblear . Jatorrizko argazkia eta lizentzia
Bi ibilbideen lokalizazio orokorra eta Espinamako ostatua hemen daude:

Astelehenean, gogoak izango baditugu, Espinamako iparmendebaldean kokatutako ibilbide honetan oinarrituz, ibilbidetxo bat egingo dugu.

Autobus-eko irteeraren ordua: Egun batzuetako irteeretan betikoa. 5:45
Logística:
- Espinamako Briz ostatuan mantendu erdi eta ostatua izango dugu (3,5 km Fuente Dé baino lehen). albergue Briz. Ez da sakua eraman behar maindireak eta burusiak daudelako.
- Higiene pertsonalarako eskuohiala, xaboi etab eraman behar ditugu
- Bi afariak (larunbatekoa eta igandekoa) eta bi gozariak (igandekoa eta astelehenakoa) mantendu erdiaren barruan daude.
- Larunbaterako Barakaldotik eraman motxila eguna mendian pasatzeko.
- Iganderako egun osorako janaria eraman behar dugu ere.
- Astelehenean jatetxe batean bazkalduko dugu (irteeraren prezioaren barruan ez dago).
HEMEN Torre Blanca-ren eta Peña Remoña-ren bi ibilbideak daude.
Astelehenerako oinarrizko ibilbidea HAU DA.
2015/09/01
PORRACOLINA (1414 M) ETA COLINA (1441 M). IRAILAREN 13AN.
Abuztua pasa ta gero gure irteetara itzuliko gara. Badakizu Irailaren 13an Porracolina igoko dugula eta, bide batez, Colina, pixka bat altuago dena. Porracolinak Asón ibaiaren eta Miera ibaiaren artean dagoen Mazizo osoari izena ematen dio.

Egile: Jose Luis López. Jatorrizko argazkia eta lizentzia.
Asón ibaitik igo nahi dugu; Alto del Asón-tik igoko gara eta izen bereko herrira jaitsiko gara, hau dela eta desnibel desorekatua daukagu: 1100 metroko desnibela igoko dugu eta 1550 metroko desnibela, gutxi gorabehera, jaitsiko dugu.

Ibilbideak18,5 km dauzka, horrexegatik motxilan egun osorako janaria eramango dugu; behin honetan ez gara jatetxera joango.
GPSrako track edo ordenagailuan ikusteko HEMEN.
Hora de salida: 6:45
2015/08/05
IRAILAREN IRTEERA DATAZ ALDATZEN DA
ARRETA:
Hurrengo irteeraren data aldatzen da arrazoi antolatzaileengatik. Irailaren 20an aurreikusita zegoen, baina irailaren 13an aurreratu da. Porracolinara joango garela gogoratzen zaitugu, Cantabrian, Miera ibaiaren eta Asón Ibaiaren artean.
2015/07/19
UZTAILAREN 25ean ETA 26an CORCADAS (2050 m) ETA PICO LAGO (2001 M)
Uztailaren 25 eta 26ko asteburuan Riaño aldera joango gara. Larunbatean Corcadas igoko dugu eta igandean El Pico del Lago.
Egile: JUANJO F L.. Jatorrizko argazkia eta lizentzia
Ostatu hartu dugu Riaño hotelean , beraz ez dugu sakua emateko beharrik. Hotelean afalduko dugu larunbatean eta igandean gozalduko dugu.

Larubatean autobusak zuzenki utziko gaitu Portillo de La Reinan, hortik Corcadas igotzeko. Casasuertes-era jaitsiko gara eta autobusak eramango gaitu hotelera, Riañon. Beraz, larunbatean mendian jateko bokata eraman behar dugu; Gauera arte ez dugu jango Jainkoak agintzen duen bezala, mahiarekin eta mahaizapiarekin.
Distantzia eta denibela oso eskuragarriak dira:13 km eta 900 m.

Igandean ibilbide txikiago daukagu, Pico lago-rako igoera. Puerto de Señales-tik igoko dugu, non Autobusak mendatean utziko gaituen. 570 metroko desnibela eta 6,5 kilometroko distantzia izango dira. Ibilbidea zirkularra denez autobusak mendate berean hartuko gaitu gero jatetxera eramateko. Igandeko bazkariaren prezioa ez dago irteeraren prezioaren barruan.

Ibilbide xehetasun gehiagoz ikusteko eta GPSetarako, HEMEN bi egunetako trackak dauzkagu.
Eta gutxien gustatzen zaiguna, baina oso garrantsitsua dena askenerako: Larunbatean irteeraren ordua 5:45ean izango da.
Subscribe to:
Posts (Atom)