2015/07/19

UZTAILAREN 25ean ETA 26an CORCADAS (2050 m) ETA PICO LAGO (2001 M)


Uztailaren 25 eta 26ko asteburuan Riaño aldera joango gara. Larunbatean Corcadas igoko dugu eta igandean El Pico del Lago.


Egile: JUANJO F L.. Jatorrizko argazkia eta lizentzia

Ostatu hartu dugu Riaño hotelean , beraz ez dugu sakua emateko beharrik. Hotelean afalduko dugu larunbatean eta igandean gozalduko dugu.



Larubatean autobusak zuzenki utziko gaitu Portillo de La Reinan, hortik Corcadas igotzeko. Casasuertes-era jaitsiko gara eta autobusak eramango gaitu hotelera, Riañon. Beraz, larunbatean mendian jateko bokata eraman behar dugu; Gauera arte ez dugu jango Jainkoak agintzen duen bezala, mahiarekin eta mahaizapiarekin.

Distantzia eta denibela oso eskuragarriak dira:13 km eta 900 m.



Igandean ibilbide txikiago daukagu, Pico lago-rako igoera. Puerto de Señales-tik igoko dugu, non Autobusak mendatean utziko gaituen. 570 metroko desnibela eta 6,5 kilometroko distantzia izango dira. Ibilbidea zirkularra denez autobusak mendate berean hartuko gaitu gero jatetxera eramateko. Igandeko bazkariaren prezioa ez dago irteeraren prezioaren barruan.



Ibilbide xehetasun gehiagoz ikusteko eta GPSetarako, HEMEN bi egunetako trackak dauzkagu.

Eta gutxien gustatzen zaiguna, baina oso garrantsitsua dena askenerako: Larunbatean irteeraren ordua 5:45ean izango da.

No comments:

Post a Comment