Urte honetako asteburuko azken irteera hemen daukazu. Egun batean (larunbata edo igandea) Torre Blancara igoko gara eta beste egunean Peña Remoña.
Teleferikoa hartuko dugu Torre Blancara igotzeko, eta El Cable-tik Horcados Rojos-eko leporantz joango gara. Baina lepora heldu baino lehen Cabaña Veronicara zuzenduko gara. Bertatik Torre Blancara zuzenduko gara Hoyos Sengros sakonunea inguratuz, iparraldeko bere aldeagatik edo hegoaldekoagatik.

Perfil: 14 km, ±1300 m

Egile: Borf The Dog . Jatorrizko argazkia eta lizentzia
Fuente De-tik Peña Remoñara igoko gara, ziga-zaga eginez Embudo-ko kanaletik. Lehenik Vega de Liordes-era helduko gara eta hemendik Peña Remoñaren tontorrera zuzenduko gara iparraldeko isurialdetik. Jaitsiko gara hegoaldeko isurialdetik, Vega de Valcabaotik Pedavejoko kanala jaitsiz.

Perfil: 15,5 km, ±1550 m

Egile: jroblear . Jatorrizko argazkia eta lizentzia
Bi ibilbideen lokalizazio orokorra eta Espinamako ostatua hemen daude:

Astelehenean, gogoak izango baditugu, Espinamako iparmendebaldean kokatutako ibilbide honetan oinarrituz, ibilbidetxo bat egingo dugu.

Autobus-eko irteeraren ordua: Egun batzuetako irteeretan betikoa. 5:45
Logística:
- Espinamako Briz ostatuan mantendu erdi eta ostatua izango dugu (3,5 km Fuente Dé baino lehen). albergue Briz. Ez da sakua eraman behar maindireak eta burusiak daudelako.
- Higiene pertsonalarako eskuohiala, xaboi etab eraman behar ditugu
- Bi afariak (larunbatekoa eta igandekoa) eta bi gozariak (igandekoa eta astelehenakoa) mantendu erdiaren barruan daude.
- Larunbaterako Barakaldotik eraman motxila eguna mendian pasatzeko.
- Iganderako egun osorako janaria eraman behar dugu ere.
- Astelehenean jatetxe batean bazkalduko dugu (irteeraren prezioaren barruan ez dago).
HEMEN Torre Blanca-ren eta Peña Remoña-ren bi ibilbideak daude.
Astelehenerako oinarrizko ibilbidea HAU DA.
No comments:
Post a Comment