2014/10/04

BEURKO-BAGATZAKO JAIETAN III ROKODROMO


Taldeak, ohi bezala, Beurko-Bagatzako jaietan laguntzen du. Urriaren 11 eta 12ko asteburuan burutuko den festen egitaraua hemen uzten dizuegu.

Festen egitaraua handiago ikusi nahi baduzu, irudian click egin.

EZ HUTS EGIN. 

2014/09/11


Irailaren 27-28ko asteburuan Asturiasera joango gara, Leonekin mugatik gertu.



Larunbatean ibilbide zirkularra burutuko dugu (baina zirkuloa itxi gabe), Peña Meleratik, Pico del Pandotik eta Foces del Pinotik pasatuz. Inguru zoragarria ikusiko dugu.


Egile: David Castañón. Jatorrizko argazkia eta lizentzia.

Felechosan amaituko dugu. Bertan, Hotel El Rápidon, mantedu erdi (lo, afaria eta gosaria) erreserbatu dugu.


Igandean El Pico Torres igoko dugu, beste ibilbide zirkularra eginez eta San Isidro mendatean amaituko dugu.



Autor: Paulo Etxeberria. jatorrizko argazkia eta lizentzia.

Larunbaterako ibilbideak 12 km-ko distantzia eta 1.200 metroko desnibela, gutxi gorabehera, izaten ditu. HEMEN tracka daukazu.




Igandekoa perfil atseginagoa badauka: 6 km baino zerbait gehiago y ±700 metroko desnibela ditu.Trackca HEMEN.



Betiko logistika, badakizu ¿ez?:
  • Badakigunez goiz altzatzea gustatzen zaizula, Autobusa hartuko dugu 5:45etan 
  • Larunbateko ibilbiderako motxila prestatuta, bazkaria ez ahaztu, noski.
  • Autobusean aldatzeko arropa utziko dugu.
  • Igandean hamaiketakoa motxilan sartu ez dugu besterik behar, jatetxe batean bazkaria egingo dugulako (irteeraz gain ordaindu behar da).

2014/07/03

PICOS DE EUROPA, VEGA REDONDA, ALTOS DEL VERDE, POSADA DE VALDEON (UZTAILAK 25-27)


Picos de Europarako irteera berezia uztailaren zubian, uztailak 25-27, egingo dugu.



Aurreikusitako plana hurrengoa izango da, nahiz eta jakin, behin baino gehiagoetan, inprobisatu behar dela ...:
  • OSTIRALA: Bai, goiz jaiki behar dugu, badakizu...  5:45etan betiko lekuan.  Lagos de Cocvadonga-eraino autobusez joango gara. Handik, motxilarekin, Vegarredonda-ko roNcodromo-ra hurbilduko gara. ¿Motxilan zer eraman?. Bada, ostirala eta larunbaterako bazkaria; aterpean mantendu erdia badaukagu. Lo egiteko saku-izara beharrezkoa da, peluxeaz gain, noski.

Egilea: Children of Darklight. Jatorrizko argazkia eta lizentzia

  • LARUNBATA: Hau egun gogorra da. Aterpetik Posada de Valdeón-era  Altos del Verde-tik (2.172 m) pasatuz. Posadan autobusa egongo da. Autobusean gaueko arropa utz dezakezue, gero eramateko lo egingo dugun hostalera.
  • IGANDEAN: Ibilbideren bat egin ahal izango da, taldearen baldintzen arabera eta Sucon jatetxera heltzeko orduaren arabera. Sucon jatetxean antolatu dugun bazkaria ez dago irteeraren prezio barnean ...

2014/06/09

85. URTEURRENA, MENDIZALEEI OMENALDIA


Aurten 85. urteurrena ospatzen dugu, jardunaldi berezia prestatu dugu larunbatean, ekainak 21. Barakaldoko mendizale guztioi, bai bertan egongo direnei bai egongo ez direnei, omenaldia egin nahi diegu. Barakaldoko mendizaleen partaidetza zabala espero dugu


Egilearen baimenaz, Esteban Diego Iraeta. Jatorrizko argazkiak eta lizentzia. Eskubide guztiak babestuak.

Aurreikusitako plana hurrengoa da:

7:45 h Betiko lekuan elkartuko gara (bus geltokian Justizia jauregiaren atzean) gure mendi gogoenetariko baterako igoera hasteko: ARGALARIO. Autoz joan ahal dela gogoratzen zaitugu (tontorretik hamar minutura) Mendibilen antena erraildoiaren parking-era. Umeekin joanez gero edo mugitzeko arazoak izanez gero aukera hau interesgarria izango litzateke.
10:00 h Tontorrean kideen eta jarraitzaileen bilera. Barakaldoko mendizale guztioi, bai egongo direnei bai egongo ez direnei, omenaldia monolitoan. Herriko amaiketakoa jango dugu eta elkarri aterako dizkiogu argazkiak.
12:00 h Errekatxorako jaitsiera.
14:00 h Errekatxoko enparantzan, Argalariotik pasatu gabe, zuzenean poteatzera joango direnekin bilduko gara.
15:00 h Erreka jatetxean anaitasun bazkaria. Joan baino lehen apuntatzea beharrezkoa da, bai clubean, bai telefonoz. Umeentzako menua badago ere.
17:00 h Errekaren diskoteka erabil dezakegu festa jarraitzeko,                       dantzan egiten azken hatsa emateko mendian bezala.

Itzulera: Barakaldorako autobusa, orduero 21,30 arte, badago.              Beranduago geratuko direnentzat GATB-k 23etan autobusa               jarriko du.

¡ANIMA ZAITEZ! ZURE ZAIN GAUDE!

2014/05/27

VALDECEBOLLAS (2143 M) (2014/EKAINA/1) 2. ATALA




Lehenik hutsegiteak ekiditeko:
  • Ordua: 6:45
  • Ez dago jatetxe; janaria eraman behar dugu. Sasoi honetan eguraldiak mendian jaten uztea espero dugu.

Ikuspegi orokorrean ikusten denez, autobusa Golobar aterpera ez da igoko. Hortik Valdecebollas igoko dugu- 2,5 km eta 400 metroko desnibela baino pixka bat gehiagoko ibilbidetxo bat-, gero Sta. María de Redondo herrira jaisteko - 11 kilometroko distantzia eta 1000 metroko desnibel negatiboa, gutxi-gorabehera -.



Guztira, ibilbideak 13,8 kilometroko distantzia eta +500 metroko eta -1000 metroko desnibelak izango ditu.

2014/05/08

VALDECEBOLLAS (2143 m.) 2014/maiatz/25

ERNE: DATA ALDATU DUGU
Maiatzaren 25 ean ez da izango, baizik eta ekainaren 1ean. 
Barkatu eragozpenak

¿Mendi bat igo nahi duzu eta mendi honetatik mesetaren paisaia ikusi? ¿Tierra de Campos bezalakoa? eta aldi berean Picos de Europa malkartsuak?

Valdecebollas-era etorri ba gurekin, Palencia-ko menditan, maitzaren 25ean.

Zure zain gaude...

 
Egileen baimenarekin, Isa eta Rober. Jatorrizko argazkia eta lizentzia. Eskubide guztiak babestuak.

2014/05/06

ANETOK BERE LEKUAN JARRAITZEN DU

...uste dugu, ezin ikusi genuelako. Ostiralean Pirineoetako mendirik ezagunena igotzen saitu ginen, baina eguraldiak esan zigun gure eguna ez zela. Nahiz eta irudipen handia izan, obeditu behar izan genuen.



Portillón superior-era heldu ginen, honen bidez isurialdez aldatzen zara, baina, hortik aurrera lainoa eta bisutsa besterik ez genuen ikusten. Gainera, Portillon-etik glaziarreko aldera jaisteko, elurrik gabe ez dago arazorik, soka eraman behar izango genuen...


[Pertsonak beste taldekoak dira]

Larunbatean eguraldi berbera egiten zuen, baina Pico del Alba igotzen saitu ginen.

Aterpetik mendebalderantz joan beharrean, hegoalderantz, gutxi gorabehera,zuzendu ginen, baina portillon-etatik hurbilduz igoera aldapatsuegia ez egiteko asmoz,gero Albara heltzeko,eta aterpera zuzenean jaitsi gintezen ibaiaren ibarbidetik.



Txikik, oso serio, kranpoi berriak eskatzen ditu baina ez gaitu konbenzitzen, konpondu genizkion; garai hobeak itxaron beharko ditu.



Tontorretik hurbil ibili ginen; GPS-ek 3055 metrotako kota erregistratu zuen, baina bertan utzi behar genuen. Azken metrotan izotza eta harriaren nahasteak bidea zaildu zuen eta igotzeko gogoak baino gehiago behar genuen... Behintzat, butzuek bere maila gainditu ahal izan zuten.





Beraz, Batzuek badaukate egiteko lana beste aukerarako eta, bide batez, berikasi genuen mendietan guk agintzen ez dugula...



Nolanahi ere, beti bezala, mendiko esperientzia bikaina izan da.






Igandean, mendiak irribarre burlati batez agurtu gintuen, ¿edo beste batean itzultzeko begi-keinu sinpatikoa izan zen?





Itzuliko gara. Noski baietz!



Portillón-erako igoera oso ezaguna denez Pico de Albaren track besterik ez dugu uzten. Oso interegarria da ibilbide zirkularra delako. Tontorrera ez da heltzen, baina 50 m baizik ez zaizkio falta.