Irailaren 27-28ko asteburuan Asturiasera joango gara, Leonekin mugatik gertu.
Larunbatean ibilbide zirkularra burutuko dugu (baina zirkuloa itxi gabe), Peña Meleratik, Pico del Pandotik eta Foces del Pinotik pasatuz. Inguru zoragarria ikusiko dugu.
Egile: David Castañón. Jatorrizko argazkia eta lizentzia.
Felechosan amaituko dugu. Bertan, Hotel El Rápidon, mantedu erdi (lo, afaria eta gosaria) erreserbatu dugu.
Igandean El Pico Torres igoko dugu, beste ibilbide zirkularra eginez eta San Isidro mendatean amaituko dugu.
Autor: Paulo Etxeberria. jatorrizko argazkia eta lizentzia.
Larunbaterako ibilbideak 12 km-ko distantzia eta 1.200 metroko desnibela, gutxi gorabehera, izaten ditu. HEMEN tracka daukazu.
Igandekoa perfil atseginagoa badauka: 6 km baino zerbait gehiago y ±700 metroko desnibela ditu.Trackca HEMEN.
Betiko logistika, badakizu ¿ez?:
- Badakigunez goiz altzatzea gustatzen zaizula, Autobusa hartuko dugu 5:45etan
- Larunbateko ibilbiderako motxila prestatuta, bazkaria ez ahaztu, noski.
- Autobusean aldatzeko arropa utziko dugu.
- Igandean hamaiketakoa motxilan sartu ez dugu besterik behar, jatetxe batean bazkaria egingo dugulako (irteeraz gain ordaindu behar da).
No comments:
Post a Comment