2014/03/25

SAIOA (BAZTAN)

Apirilaren 5ean eta 6an Saioa igoko dugu, Baztango tontorrik altuena

Autor: Josetxo. Jatorrizko argazkia eta lizentzia.


Hasiera batean, joan nahi dugu Urkiaga mendatetik Belate mendatera, Artesiaga mendatetik pasatuz eta Saioaren tontorra igoz, hots, ekialdetik mendebaldera, hemen ikusi ahal den bezala(erreferentziak urdinean):





Igandean Bertizko Jaurerritik ibilbidea egin nahi dugu.
Joan nahi baduzu, asteartean edo ostegunean klubera hurbildu o telefonoz deitu.
Elizondon ostatu hartu dugu, mantenu erdirekin. Larunbatean bazkaltzeko janaria eraman behar dugu; Igandean bazkaltzeko jatetxe bat bilatuko dugu. Hamaiketakoak egiteko zerbait eramatea ez ahaztu, noski.

2014/03/05

ERGA (TRINIDAD) (2014/MARTXOA/9) 2. ATALA


Aurretiko informazioa.

Gogoratu nahi dizuegu hurrengo domeka, martxoak 9, Ergara joango garela (Trinidad) eta oraindik badago tokirik. Izena eman baduzu, ez ahaztu ordua: 6:45.

Aurreikusitako ibilbidea hau da; beti bezala gutxi gorabeherakoa, noski.



Klikatuz gero HEMEN, zehatzago ikusi ahal izango duzu edo zure GPSrako track jaitsi.

Bazkaria (ibilbidearen prezioan ez dago sartuta) jatetxe batean egingo dugu. Jatetxean nahi ez baduzu jan, mesedez, esan, erreserba sobera egin ez dezagun.

MENDI ASTEAREN ARGAZKIAK

Aurten klubek antolatutako Mendi Astean parte-hartze markak hautsi ditugu. Mila esker etorri zineten eta parte hartu zenuten guztioi.
Roberto Rodrigok aurkeztu zigun Ecuador-ean egindako argazki-bilduma. Robertok bai median bai naturan argazkiak atera zituen. Oso bereziak eta unkigarriak izan ziren Galapagosean egindakoak. Bigarren egunean, Marta Alejandrek hurbileko erronka ekarri zigun, 52 egunetan pirineoetako hirumilako guztiak nola igo. Isabel Garcíak, Alaskako izotzetatik McKinley-ra edo Denali-ra eraman gintuen. Alberto Iñurrategik Mendi Astea itxi zuen. Mendian daukan filosofia erakutsi zigun "Porrotaren goraipamena" izenburua duen hitzaldian. Berarentzat nola edo hala lorpenak izateak ez du balio. Askotan tontorra ez dugu lortzen, baina hori ez da garrantzitsuena, baizik eta mendia bizitzea.

[Blog berean argazki erakustaldia ikusteko eta aurreratze/atzeratze geziak erabiltzeko ezkerreko beheko aldean dagoen tituloa bultzatu. Argazkiaren erdian bultzatzen baduzu Picassa-album irekiko duzu.]

2014/03/03

EBROKO ARROILEAN EGINDAKO ARGAZKIAK

Ibilbide erraza izan zen, denibel gabekoa baina oso polita. Arenillas del Ebrotik gertu ibiltzen hasi ginen , Cantabriako herri bat, Burgos-ko Orbaneja del Castillo-ra arte . Urtaro honetan egindako euritez uraz gainezka zeuden Ibai Ebroren bi ertzetako urjauziak. Ikusten diren lehengo argazkiak Ebroren eskuineko ertzean egindakoak dira, Urbanejara heldu baino lehen; bestelakoak Urbaneja bera zeharkatzen duten urjauzi ospetsuak dira.
Ibilbidea gure wikiloc-ean dago (esteka zuzena).

[Blog berean argazki erakustaldia ikusteko eta aurreratze/atzeratze geziak erabiltzeko ezkerreko beheko aldean dagoen tituloa bultzatu. Argazkiaren erdian bultzatzen baduzu Picassa-album irekiko duzu.]


SERANTES-PUNTA LUCERO-REN ARGAZKIAK

Hurbileko mendi batzuk igoz urtea hasi genuen. Oso interesgariak dira, alde batetik ikuspegi ikaragarriak dauzkatelako eta bestetik Bilboko burdin gerrikoaren kanoi-bateria batzuk bisitatzen utziko digutelako.
Garraio publikoak ibilbidea erraztuko dugu: Santurtzira metroz joan gaitezke eta Muzkizean La Arena ondartzatik itzuli daiteke Bizkaibusen autobusez.
Ibilbidea gure wikiloc-ean dago(esteka zuzena).

[ Blog berean argazki erakustaldia ikusteko eta aurreratze/atzeratze geziak erabiltzeko ezkerreko beheko aldean dagoen tituloa bultzatu. Argazkiaren erdian bultzatzen baduzu Picassa-album irekiko duzu.]

2014/02/11

ERGA (TRINIDAD) 2014/3/9

Valderredibletik etorri berriak gara eta dagoeneko hurrengoa prestatzen ari gara. Martxoaren 8an Erga (1.094 m) igoko dugu. Irurtzungo iparekialdean 600 metroko goragunea.


Egilearen baimenaz, Gonzalo Caballero. Jatorrizko argazkia eta lizentzia. Eskubide guztiak erresalbatuak.

Larraun ibaiaren zintzurrean hasi nahi dugu, Bi Ahizpen pasabidetik gertu. Bi kareazko harri eskergei "Bi Aizpak" deitzen zaie. Artolara eramaten duen mendi-sokatetik igoko gara pagoak, aritzak eta arteak inguratuak. Azkenean Ergaren gailurrean kokatuta dagoen baselizara helduko gara eta eguraldiak uzten badigu, besteak beste, Iruñaldea ikus ahal izango dugu. Hortxetik, Irurtzunera jaitsiko gara, bazkaltzera.

2014/02/09

EBRO IBAIAREN ZINTZURRA. POLIENTES ORBANEJA. (VALDERREDIBLE) 2. ATALA

Irudian, igande honetan joan nahi dugun aldea ikus dezakezu. Argazki honetako ibilbidea ez da zehatza. Egingo duguna, zehatz mehatz, gidek erabakiko dute.





Hona hemen orain dela aste bat atera genituen beste argazki pare bat:







¡Ah! Ez ahaztu betiko lekuan eta orduan egoten: 6:45