2014/03/05

MENDI ASTEAREN ARGAZKIAK

Aurten klubek antolatutako Mendi Astean parte-hartze markak hautsi ditugu. Mila esker etorri zineten eta parte hartu zenuten guztioi.
Roberto Rodrigok aurkeztu zigun Ecuador-ean egindako argazki-bilduma. Robertok bai median bai naturan argazkiak atera zituen. Oso bereziak eta unkigarriak izan ziren Galapagosean egindakoak. Bigarren egunean, Marta Alejandrek hurbileko erronka ekarri zigun, 52 egunetan pirineoetako hirumilako guztiak nola igo. Isabel Garcíak, Alaskako izotzetatik McKinley-ra edo Denali-ra eraman gintuen. Alberto Iñurrategik Mendi Astea itxi zuen. Mendian daukan filosofia erakutsi zigun "Porrotaren goraipamena" izenburua duen hitzaldian. Berarentzat nola edo hala lorpenak izateak ez du balio. Askotan tontorra ez dugu lortzen, baina hori ez da garrantzitsuena, baizik eta mendia bizitzea.

[Blog berean argazki erakustaldia ikusteko eta aurreratze/atzeratze geziak erabiltzeko ezkerreko beheko aldean dagoen tituloa bultzatu. Argazkiaren erdian bultzatzen baduzu Picassa-album irekiko duzu.]

No comments:

Post a Comment