Egutegian aurrez ikusitako mendiko bidea, Rocias, luzeegia da goiz batean igotzeko. Hau dela eta Los Campanarios igoko dugu
Egile: Carlos. Oinarrizko argazkia eta lizentzia
Ibilbide zirkularra aurreikusi dugu. Ibilbideak duen perfila, gutxi gorabehera, hauxe da: 14,5 km-ko luzera eta +/- 850 metroko desnibela. Ason mendilepotik aterako dugu, jarraituko dugu "Llano de Branovinto-tik, eta Los Campanarios-eko hegoaldeko aurpegitik tontorrera igoko dugu. Itzultzeko Hondojón-go glaziarrera zuzenduko gara, gero iparekialderantz biratuko gara, Alto del Hojón-tik pasatuz, abiapuntuan amaitzeko.
Mendira hamaiketakoa eraman behar dugu bakarrik, jatetxe batean baskalduko dugulako.
Track:
Ateratzeko ordua: 6:45ean
No comments:
Post a Comment