Aurtengo lehen irteera mendi ezagun batera izango da, Grumeran mendilerroan edo Triano medietan: Pico La cruz. Mendi hau ez da oso altua baina bere kareazko gailurragatik oso deigarria.
Garraio publikoa erabiliko dugu.
Egile: Andoni Ramos. jatorrizko argazkiak eta lizentzia.
Ibilbidea Errekatxotik San Miguel de Galdamesera doa, El Pico La Cruz-tik pasatuz. Mendia gure lurran kokatuta dagonez eta ondo ezagutzen dugunez bizpahiru ibilbide geneuzkan. Askenean hurrengoa proposatzen dugu: Oiola urtegira igoko gara eta izen bereko aranatik Peñas Negras-era helduko gara. Handik, Picomenor, Ganeran eta Gazteran gertutik pasatuz, gure helmugara iritsiko gara. Gero hegoaldeko isurbidetik San Pedro de Galdames-era jaitsiko gara kareazko aldea sahiesten ahaleginez. Badakigu asken hau alda daitekela beharrezko bada.
HEMEN Trackak dauzkagu GPS-ra edo mugikorrera jaisteko.
Ibilbidearen perfilak, gutxi gorabehera, 17 kmko luzera, 1000 metroko desnibel positiboa eta beste horrenbeste negatiboa, dauzka
Betiko lekuan eta betiko orduan elkartuko gara 6:45. 7:00etan kbus hartuko dugu, orduan berandu helduko bagina etxera bueltatu. Itzultzeko Muskizerako autobusa hartuko dugu San Pedro de Galdames-ean eta Muzkizetik trena eta autobusak izango ditugu arazorik gabe. "Barik" ez ahaztu.
No comments:
Post a Comment