2016ko egutegian ikusi duzue bezala, urtarrilaren 25etatik 29etara (astelehenetik ostiralera) Aste Alpina ospatzen dugu. Zu etortzea nahi dugu. Badakizu mendia maite duten guztiori irekita dagoela.
Hitzaldi guztiak Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean arratsaldeko 7:30etan, doako sarrera.
Beste urtetan bezala, Astea iragartzeko kartel bikaina argitaratu dugu. Hona hemen Aste honen menua:
- 25, astehelena: Iñaki García Uribek, "gorbeologo" eta Gorbearen mazizoan espezializatutako historialari, "Lutxana eta Gorbeako gurutzea. Bere jatorriak" hitzaldia emango digu.
- 26, asteartea: Manu Córdovak "Shiva abentura bat Rowaling-ean, 1200 metroko eskalada Indiako Himalayan" izenburu duen emanaldia ekarriko digu. Manu Espainian uneko eskalatzaile onenen artean kontuan hartuta dago."
- 27, asteaskena: Isabel Garcíak eta Roberto Rodrigok -Isa & Rober- bi zortzi milak igotzaile, haien asken abentura, lehen berrian, aukeztuko digute: "Num pikorako igoera (7135 m)".
- 28, osteguna: Jonatan Garciak, Barakaldoko eskalatzaile gaztea, "Gailurrarako bidea", Cervinoz hitz egingo digu, ertz desberdinengatik bi aldiz bakarrik eskalatu duen mendiaz, Piko berezi honetarako lehengo igoeraren urteurrena 150rekin bat etorriz.
- 29, ostirala: Tontxu Garcíak, mendizale eta mendi-argazkian espezializatua, aurkeztuko digu "Haitzeko eta uretako bideak", Munduko leku desberdinetatik Erreka zulo-jaitsierei buruzko ikus-entzunezko ederra, salbuezpenezko argazki kalitatez.
Oso interesgarria.
ReplyDelete(partekatuko dugu informazioa)
Bikain, mila esker
ReplyDelete