2014/11/04

BELOKI (1276 M) ETA TTUTTURRE (1282 M). ARALAR MENDILERROAN. AZAROAREN 16an.


Aralar mendilerroan Beloki eta Ttutturre igo nahi ditugu. Nondik ibiliko garen ideia izateko Belokitik ikusten diren ikuspegi batzuek hemen dauzkazue (Ttutturre ikusten da), baita Ttutturretik ateratako argazkia ere, Aralarko Malloak ikusten direla:


Egilea: Senderioja. Jatorrizko argazkia eta lizentzia (Kurben kontrasteagatik handiagotzea)


Egilea: Senderioja. Jatorrizko argazkia eta lizentzia (Kurben kontrasteagatik handiagotzea).

Distantzia eta Desnibela ez dira oso zorrotzak: Guztira 9,5 km baino gutxiago eta 400 mko desnibel metatu positiboa eta 1.050 negatiboa. Igoera erraza izango da. Guardetxean, suntsituta dagoena, ibiltzen hasiko garelako, 1500 metrotako altitudean.




Logistika:
  • TRACK Google Maps-ean ikusteko edo GPSra jaisteko.
  • Aterako gara 6:45etan.
  • Arbizuko jatetxe batean bazkalduko gara.

AURTENGO LOTERIA


Aurten jokatzen dugun zenbakia Hemen daukazu.

¡EZ GALDU AUKERA!

2014/10/13

GAZTEENTZAKO MENDIKO IRTEERAK


BFA-k eskaintzen ditu, Eskola Kirola kanpainaren barnean, mendiko irteerak. Taldea kanpaina honetan sartu da kideen semeen artean mendizaletasuna bultzatzeko.

Aukera paregabea daukagu gazteen artean, beraien adineko besteekin, mendira joatea zabaltzeko. ¡Aukera hau ez galdu!


2001-2006 urteen artean jaio ziren umeek (8-13 urte) goizeko irteerak egingo dituzte. 1997-2000 urteen artean jaio ziren gazteek (14-17 urte) egun osokoak izango dituzte. Hona hemen ikasurte honetako irteeren datak (igandeetan):

TXIKIAK:
  • 26-OCT-2014. Kalamua 771 m. (Ixua)
  • 23-NOV-2014: Babio 583 m. (Amurrio)
  • 18-ENE-2015: Motxotegi 799 m. (Ubidea/Otxandio)
  • 1-MAR-2015: Alto Galdames 713 m. (La Arboleda)
  • 19-ABR-2015: Orixol 1132 m. (Oleta)
  • 17-MAY-2014: Fiesta Finalista
NAGUSIAK:
  • 26-OCT-2014: Anboto 1331 m. (Arrazola)
  • 16-NOV-2014: Gorbea 1482 m. (Murua)
  • 14-DIC-2014: Zalama 1343 m. (Agüera)
  • 1-FEB-2015: Lekanda 1309 m. (Zeanuri)
  • 8-MAR-2015: Ganeran 821 m. Alto Galdames 713 m. (La Arboleda)
  • 26-ABR-2015: Txindoki 1342 m. (Larraitz)
  • 17-MAY-2015: Final-jaia

Irteerak Bizkaiko Mendiko Federazioaren monitoreek gidatuak eta kudeatuak izango dira.

Ostegunean, urriak 16, 20:00etan, irteera hauen berri emango dugu. Dena den, Koldo Bañuelosi informazio gehiago eskatu ahal diozue helbide honetan:

                

2014/10/12

Oderiaga (1244 m) Gorbeako mendigunean


Oderiagarako irteera prestatuta badago. Urigoititik Sarriaraino doan ibilbidea, iparraldetik hegoalderantz, egingo dugu. Hasieran Itxinako Atxen ondoan pasatuko gara.


Egile: Paulo Etxeberria. Jatorrizko argazkia eta lizentzia (Kurben kontrasteagatik handiagotzea).

Odoriaga igo eta Arlobi Menhirra bisitatu eta gero Baias ibaira jaitsiko gara, Sarriako intrepretazio zentrora.


Egile: Paulo Etxeberria. Jatorrizko argazkia eta lizentzia (kurben kontrateagatik handiagotzea).

Logistika:
  • Bazkaria eraman, mendian bazkaldu dugulako
  • Iratzargailua jarri autobusa hartzeko 6:45ean

Ikuspegi panoramikoa irrika bizia sortzeko:



Hobeto, egin klik HEMEN tracka ikusteko edo deskargatzeko.
***********************************

2014/10/04

BEURKO-BAGATZAKO JAIETAN III ROKODROMO


Taldeak, ohi bezala, Beurko-Bagatzako jaietan laguntzen du. Urriaren 11 eta 12ko asteburuan burutuko den festen egitaraua hemen uzten dizuegu.

Festen egitaraua handiago ikusi nahi baduzu, irudian click egin.

EZ HUTS EGIN. 

2014/09/11


Irailaren 27-28ko asteburuan Asturiasera joango gara, Leonekin mugatik gertu.



Larunbatean ibilbide zirkularra burutuko dugu (baina zirkuloa itxi gabe), Peña Meleratik, Pico del Pandotik eta Foces del Pinotik pasatuz. Inguru zoragarria ikusiko dugu.


Egile: David Castañón. Jatorrizko argazkia eta lizentzia.

Felechosan amaituko dugu. Bertan, Hotel El Rápidon, mantedu erdi (lo, afaria eta gosaria) erreserbatu dugu.


Igandean El Pico Torres igoko dugu, beste ibilbide zirkularra eginez eta San Isidro mendatean amaituko dugu.



Autor: Paulo Etxeberria. jatorrizko argazkia eta lizentzia.

Larunbaterako ibilbideak 12 km-ko distantzia eta 1.200 metroko desnibela, gutxi gorabehera, izaten ditu. HEMEN tracka daukazu.




Igandekoa perfil atseginagoa badauka: 6 km baino zerbait gehiago y ±700 metroko desnibela ditu.Trackca HEMEN.



Betiko logistika, badakizu ¿ez?:
  • Badakigunez goiz altzatzea gustatzen zaizula, Autobusa hartuko dugu 5:45etan 
  • Larunbateko ibilbiderako motxila prestatuta, bazkaria ez ahaztu, noski.
  • Autobusean aldatzeko arropa utziko dugu.
  • Igandean hamaiketakoa motxilan sartu ez dugu besterik behar, jatetxe batean bazkaria egingo dugulako (irteeraz gain ordaindu behar da).

2014/07/03

PICOS DE EUROPA, VEGA REDONDA, ALTOS DEL VERDE, POSADA DE VALDEON (UZTAILAK 25-27)


Picos de Europarako irteera berezia uztailaren zubian, uztailak 25-27, egingo dugu.



Aurreikusitako plana hurrengoa izango da, nahiz eta jakin, behin baino gehiagoetan, inprobisatu behar dela ...:
  • OSTIRALA: Bai, goiz jaiki behar dugu, badakizu...  5:45etan betiko lekuan.  Lagos de Cocvadonga-eraino autobusez joango gara. Handik, motxilarekin, Vegarredonda-ko roNcodromo-ra hurbilduko gara. ¿Motxilan zer eraman?. Bada, ostirala eta larunbaterako bazkaria; aterpean mantendu erdia badaukagu. Lo egiteko saku-izara beharrezkoa da, peluxeaz gain, noski.

Egilea: Children of Darklight. Jatorrizko argazkia eta lizentzia

  • LARUNBATA: Hau egun gogorra da. Aterpetik Posada de Valdeón-era  Altos del Verde-tik (2.172 m) pasatuz. Posadan autobusa egongo da. Autobusean gaueko arropa utz dezakezue, gero eramateko lo egingo dugun hostalera.
  • IGANDEAN: Ibilbideren bat egin ahal izango da, taldearen baldintzen arabera eta Sucon jatetxera heltzeko orduaren arabera. Sucon jatetxean antolatu dugun bazkaria ez dago irteeraren prezio barnean ...