2017/01/11

PR-BI-101 (Barakaldo). URTARRILAREN 15EAN


Alonsotegiko auzotarrekin partekatzen dugun ibilbide batekin urtea hasiko dugu. Bideak Sasiburu korlaren hegoaldeko aurpegia dabil, bai tontorretatik bai isurialdeko beheko partetik, Alonsotegiko udalean.


Ibilbide honek Peñas Blancas-ko zona karstikoa ikusten utziko digu, baita hiru baselizak bisitatzen ere: Sta. Agueda, Sta. Kiteria eta San Antolín.


Sasiburuko kordaletik Peñas Blancas eta Ganeroitzen ikuspegiak.

Oraingo honetan ez gara goiz jaikituko. Irteeraren hordua izango da 8etan. Gorostizaraino KBusean joango gara eta bertan ibiltzen hasiko gara. Ez ahaztu zure barik autobusean ordaintzeko.

Ibilbidea amaitu eta gero, aurrez apuntatu garen pertsonek Gurutzetako jatetxe batean bazkalduko dugu.

Ibilbidea, gutxi gorabehera, track honetan agertzen da:

2016/12/19

2017RAKO FEDERAZIOAN ELKARTUTAKO LIZENTZIA



Nahi duzunean 2017rako federazioan elkartutako lizentzia eska dezakezu. Klubera joan zaitezke, baina telefonoz eta emailez egin dezakezu ere. Tarifa ofizialak Bizkaiko Mendizale Federazioan daude, baina hemen ohiko konbinazioak uzten dizkizuegu.


2016/12/15

CANTOBLANCO (1006 M) ABENDUAREN 18AN.


Cantoblancoren buzoian Olentzerorentzako gutuna botaz urtea amaituko dugu. Añanako harán gaziaren gañeko ibildetxoa da, baina ba ditu 12 km eta +- 680 metroko desnibela.


Egile: Mikel Aguirre. Jatorrizko argazkia eta lizentzia

Basquiñuelasko isurialdetik igoko dugu, eta gailurra igo eta gero, San Meteok uzten badigu, mendebaldetik, beste isurialdetik, jaitsiko gara.



Jatetxea erreserbatu dugu, Bakarrik hamaiketako eraman behar dugu.

Track Cantoblanco:
Irteeraren ordua: 6:45

NEGUBURUAREN LOTERIA


Ba dugu urte guztiak bezalako lotería. Eskatu denda kolaboratzailei edo baskidei. Klubean lor dezakezu ere. Ba dakizu...

2016/11/10

AITXURI (1551 M) AZAROAREN 13AN.



Gipuzkokao gailurrarik altuenera joango gara: Aketegi edo Aitxuri. Otzaurtetik igo nahi dugu Arantzazun amaitzeko. Orduan, San Adriángo tunela zeharkatuko dugu, hegoaldeko muturretik, mendebaldeko isurialdetik, mendilerroa igotzeko. Tontorretik,  Urbiako landetatik pasatuz, bajaremos a Arantzazu. Bertan jatetxe batean bazkalduko dugu. Ibilbideak 18 km eta ± 1.200 m desnivela dauzka (Jakinguraz, Otzaurteko altitudea Arantzazukoaren antzekoa da eta, logikoki, desnibel positiboa desnivel negatiboaren berdina da).

Egile: Asier Sarasua Aranberri. Jatorrizko argazkia eta lizentzia

Eguraldia ona ez bada, Aloñara igotzen den eta Urbiako landetatik itzultzen den ibilbidea egingo dugu. Bi ibilbideak ikus daitezke hurrengo irudian:



Hamaiketakoarekin nahiko da, jatetxe batean bazkalduko dugulako.

Track Otzaurte-Aitxuri-Arantzazu:
Track Arantzazu-Aloña-Arantzazu:
Irteera ordua: 6:45

2016/08/31

LOS CAMPANARIOS (COLLADOS DEL ASON) (1323 M)



Egutegian aurrez ikusitako mendiko bidea, Rocias, luzeegia da goiz batean igotzeko. Hau dela eta Los Campanarios igoko dugu


Egile: Carlos. Oinarrizko argazkia eta lizentzia

Ibilbide zirkularra aurreikusi dugu. Ibilbideak duen perfila, gutxi gorabehera, hauxe da: 14,5 km-ko luzera eta +/- 850 metroko desnibela. Ason mendilepotik aterako dugu, jarraituko dugu "Llano de Branovinto-tik, eta Los Campanarios-eko hegoaldeko aurpegitik tontorrera igoko dugu. Itzultzeko Hondojón-go glaziarrera zuzenduko gara, gero iparekialderantz biratuko gara, Alto del Hojón-tik pasatuz, abiapuntuan amaitzeko.



Mendira hamaiketakoa eraman behar dugu bakarrik, jatetxe batean baskalduko dugulako.

Track:
Ateratzeko ordua: 6:45ean