Kurutzebarrirako irteerarekin ixten dugu aurtengo mendiko egutegia. ¿Urteko amaiera gurekin ospatzea animatuko zara?
Kurutzebarri kokatzen da Zaraiako mendilerroan. Ez da altuena (Elorreta da, 29 m gehiago), Baina mendilerroaren iparraldean dago, beraz balkoi bat da Debako aranaren eta Urkulu zingiraren gainean.
Egilea: Andoni Ramos. Jatorrizko argazkia eta lizentzia.Urkuluko zingiraren eta Udalatzen ikuspegia
Mendiolatik igoko dugu eta Goroetara jaitsiko gara Arbe sakanatik (ekialderantz) izen bereko errekak osatuta. Ibilbideak 11 km eta 780 metroko desnibel positiboa eta 860 metroko desnibel negatiboa ditu. Autobusa Mendiolara aillegatzeko arazoak izango balira, Goroetatik mendia igoko genuke eta jaitsiera egingo genuke sakan beretik.
HEMEN Zehatzago ikusteko edo Mobilera eta Gpsra jaisteko tracks dauzkazu.
Irteteko ordua, betiko lekuan: 6:45
No comments:
Post a Comment