2015/12/25

2016KO EGUTEGIA


Hemen 2016ko egutegia aurkezten dizuegu.

Adi egon egingo dugun lehenengo irteerari, izena emateko epea irekita baitago.  Eta bereziki ez ahaztu urtarrilaren azken astean ospatuko dugun alpin astea.

Gogoratzen dizugu, taldeko blogean, egutegiaren esteka iraunkorra daukazula , eta, interesa dakizkizukeen beste formatu batzuetan gainera. Barne, klubarena gehi diezaiokezu zure egutegi pertsonal digitalari, inongo irteerik ez ahazteko.

2015/12/07

KURUTZEBERRI (1112 M). ABENDUAREN 13an.


Kurutzebarrirako irteerarekin ixten dugu aurtengo mendiko egutegia. ¿Urteko amaiera gurekin ospatzea animatuko zara?

Kurutzebarri kokatzen da Zaraiako mendilerroan. Ez da altuena (Elorreta da, 29 m gehiago), Baina mendilerroaren iparraldean dago, beraz balkoi bat da Debako aranaren eta Urkulu zingiraren gainean.


Egilea: Andoni Ramos. Jatorrizko argazkia eta lizentzia.Urkuluko zingiraren eta Udalatzen ikuspegia

Mendiolatik igoko dugu eta Goroetara jaitsiko gara Arbe sakanatik (ekialderantz) izen bereko errekak osatuta. Ibilbideak 11 km eta 780 metroko desnibel positiboa eta 860 metroko desnibel negatiboa ditu. Autobusa Mendiolara aillegatzeko arazoak izango balira, Goroetatik mendia igoko genuke eta jaitsiera egingo genuke sakan beretik.



HEMEN Zehatzago ikusteko edo Mobilera eta Gpsra jaisteko tracks dauzkazu.

Irteteko ordua, betiko lekuan: 6:45