Picos-etik itzuli eta berehala La Tesla mendilerrora hurrengo irteera prestatu dugu dagoeneko. Igoko ditugu bi tontorrik altuenak. Peña Corba, mendilerroaren mendebaldean, eta San Mames kordalaren erdian.

Bisjueces herrian (Villarcayon) hasiko gara 660 metroko altitudean. Artadi bat pasatu eta gero igotzen jarraituko dugu El Agujero-raino, harrizko arku naturala.

Hortik aurrera, mendilerroaren gandorrari jarraituz, bi tontorretik pasatuko gara, lehenik Peña Corba eta gero San Mamés. Ibilbidean mendilerroaren bi isurialde ikus ahal izango ditugu: Villarcayo-ren eta Medina de Pomar-en arteko aldea (IE, ezkerrera ibilaldiaren norabidearen arabera) eta Valle de Valdivielso beste aldean.

Bigarren tontorretik Quintanalacuesta herrira jaitsiko gara (Merindad de Cuesta Urria) 710 metroko altitudera. Bertan autobusak itxarongo gaitu gu eramateko Medina de Pomar-era, non bazkalduko dugun ( menua irteeraren preziaren barruan ez dago).
Ibilbidearen desnibela+ 785 metrokoa da eta desnibela- 735 metrokoa. Ibilbide osoan 14,5 km ibiltzen dira.
Ez ahaztu eguneko motxila hamaiketakoarekin eta urarekin. Barakaldotik ateratzeko ordua 6:45ean
HEMEN GPS-an edo mugikorran sartzeko track daukagu baita Google Earth-an, xehetasun guztiarekin, ikusteko ere.