2015/01/18

ALPIN ASTEAGATIK IXTEN DUGU


Badakigu konturatu duzula, baina enteratu gabeko norbait izanez gero:
Urtarrillaren 19en eta 23en arteko astea. Lokala, ezinbestez, itxiko dugu, beraz kudeaketak (irteerak, federazioa, eta abar) hurrengo astea egingo dira.

Ez ditugu eragozpenak sentitzen; Alpin Astean elkar ikusten dugu!

2015/01/14

ALPINASTEA 2015


Urtarrilaren 19ren eta 23ren arteko astea ALPINASTEA egingo dugu. Astean zehar oso interesgarriak diren 5 Aurkezpen/Hitzaldi izango dira:

Kartelean hizlariak eta gaiak ikus ditzakezue. Ostiralean zerbait oso bereziaz Astea itxiko dugu: Jabier Beristainek aurkeztuta, Klub-aren historiari buruzko bideoz.

Hitzaldi guztiak Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean egingo dira 19:30 etan.

 ITZAROTEN DIZUGU...EZ GALDU



APUKO/GANEROITZ (469)- ARROLETZA (454). URTARRILAK 18



Barakaldoko mendietan urtea hasiko dugu. Sasiburuko kordala zeharkatuko dugu. Sasiburuko kordalak, Alonsotegirekiko muga naturala, (1991ean Barakaldotik banandu zen) osatzen du. Kordalako mendiak ez dira oso altuak eta agian ezezagunak Barakaldoko edo Alonsotegikoak ez diren medizaleentzat. Baina, mendiak apalak izan arren, ibilbidea oso interesgarria da. Merezi du.
Hemen, Argalariotik aterata, kordakaren ikuspegia ikus daiteke. Bereizten dira Apuko, eskuinerantz, eta jarraian Peñas Blancas. Peñas Blancas izena iguruko paisaia osatzen duten kareazko harrietatik dator. Hondoan Pagasarri, Ganekogorta eta Gallaraga ikus daitezke baina bigarren mailan :-).



Bailaran Errekatxo/El Regato auzoa dago. Bertan autobusak utziko gaitu eta ibiltzen hasiko gara.

Peñas Blancas-en eta Apukoren beste ikuspegi bat:



Eretza -barakaldotarren mendi enblematikoa, baina ez da gurea- hondoan ikusten da, Txapela daramana.

Betiko lekuan geratuko gara 6:45. Garaiz iritsi behar dugu eramango gaituen autobusa, "KBUS", lineakoa, itxarongo ez digulako. 7:00 etan hortik pasatuko da eta urrengoa 8: etara arte ez da aterako.

Amaituko dugu eta bazkalduko dugu Gurutzetan. Barakaldorako itzulera metroz egingo dugu.