Maza Pandora igotzeko badaukagu info gehiago. Gure asmoa da Pandotik, Karrantzan, igotzea eta Ordunte urtegira jaistea. Ordunte urtegia Burgosko Mena bailaran kokatuta egon arren Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoak ustiatzen du.
Bi aukera dira, baina ibilbiderik txikiena egiteko asmoa daukagu (horia), Maza Pando igotzea eta zuzenean urtegiaren burura jaistea (10,2km, +769 m, -751 m). Beste aukerak (beltza) mila metrotako beste bi mendi igotzen ditu (Ilso de Estacas eta Balgerri) baina, argiki, luzeagoa da (17,5km, +1124 m, -1101 m) eta abenduan gaude...
Badakizu: Egon behar dugu 6:45etan betiko elkargunean.
GPSrako track HEMEN, tg_iraren track batetik, Isaureren beste batetik baita neure track-etatik ere egindakoa.