2012/02/21

JOAR MENDIRAKO IRTEERA

Datorren martxoaren 4an Araba eta Nafarroa Garaiaren arteko mugan dagoen Joar mendi ospetsura abiatuko gara.

Joar ekialdeko mendatetik






Kodes mendilerroko gailurrik garaiena dugu berau (1.419 m ).
Iparraldean basoak eta aldapa leunak dira nagusi, hegoaldean, berriz, aldapa handiko harritzak eta berebiziko haitz mutur biluziak. Tontorrean antena instalazio bat dago eta bada bertaraino iristen den autoz igotzeko moduko pista.

Hegoaldeko haitzak






Igoerabide ikusgarriena Kodesko monastegian abiatzen dena da, oso xenda markatua. Zuhaizti bat pasa ondoren erlaitz zut batean gora abiatzen da bidea eta horixe da tarterik politena.

Elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazue agur bero bat.