2011/03/04

.................ADARRA MENDIA..............................

Datorren Martxoaren 13an Adarra mendira joango gara. Eta ahaleginaren ostean, izerdia majo botata, Oiartzungo IRIBERRI jatetxe guztiz gomendagarrira bazkaltzera etorri gura badozu, jarri arineketan gugaz harremanetan.

Urnieta eta Andoain artean kokatuta dagoen mendi ezaguna da Adarra, Leitza alderaino luzatzen den mendi kate luzeko tontor nabarmenena. Badira kate berean tontor altuagoak, Mandoegi esaterako, baina Adarraren itxura ezaguterraza denez eta hainbat herritatik erraz nabarmentzen denez berak jasotzen du inguruko mendizaleen arreta. Bere gainaldean larre garbiak dira nagusi, hainbat pago eremu, iratzea eta han-hemenka sakabanatutako harriak eta harkaitzak; beherago pinua da dena.

Informazioa aterakoa web ori honetan: http://luberri.net/mendi/Adarra

No comments:

Post a Comment